1999tik daroagu grisa koloreztatzen; edo saiatzen behintzat. Margolari asko pasatu dire Harriketarrak Gazte Asanbladatik eta espero dogu askoz be gehau pasetea. Baina egie da asko izinde eta asko koloreztatu arren, oraindik asko gelditan dala koloreztatzeko; eta baita koloreztatu dogun zerbait birpasatzeko (bai kolorea galdu dauelako edo bere momentuen ondo koloreztatu ez zalako). Beraz ekintzak aurrera eroatean brotxa kopurue altue izitea eskertuten dan moduen, ahalik eta ideia eta ikuspuntu gehien izatea be eskertuten da. Horregaitik, asanbladatik pasau ezin edo nahi ez dozuenok be orain badekozue zuon aukerea. Zuon proposamenak, kezkak, zalantzak… ez daitezela gelditu tabernetako eztabaidatan edo loak hartu baino lehenagoko … Irakurtzen jarraitu