KANPORAMARTXO JAN SESION

Asteburu bi segiduen daroaguz txitxiburduntzie iten. Kolesterolak bere maximorik altuena lortu dauela klaru deku eta askok osasunerako kaltegarrie dala esango daurie. Guk ordea ezteku hain klaru, izin be asteburu bi daroaguz txorizo eta urdaie ito arte jaten bai, baina baita konpañia onean barre batzuk botaten doguzen bitartean, goiz ederrak pasetan. Norberak balorau deiela zer dan osasungarriagoa. Beti esan dogu irudimena gure armarik onena dala eta gaur demostrau in dogu. Txitxiburduntzi bat baino paluen erakusketa bat emoten zauen. Palu luzeak lekutik mogidu behar ez iziteko, palu laburrek janarie ez ezik gorputze be berotuteko, punta kopuru desberdinetako paluek janari diferentea tartekatuteko… Baten … Irakurtzen jarraitu KANPORAMARTXO JAN SESION

ELKAR ESKOZIAKO DOKUMENTALAN AURKEZPENA

Helduek gaztetxetik ikustea ohikoa iziten de sarritan, baina ez kantidade hain handitan. Izin be, seme-alaba asko dire proiektu honetan parte hartu daurienak. Guraso horrin ahoetatik urten ziren kritika gehienak, bidaiarien nondik norakoak edota toma falsaren bat faltan bota zaurielako. Baina lemoaztar honik helburu zehatz batekin joan ziren Eskoziara eta dokumentala ikusi ondoren, ziurtatu geinke sobran bete dauriela. Erreferenduma dala ta, Eskozia danon ahoetan egotera pasau zan bere momentuen, oin indarra galdu baitau. Baina Eskozia betaurreko diferenteakaz ikusi daitekeen arren, gaie beti ikuspuntu politiko batekin enfokau izin dogu. Hori dala ta, dokumental hau ere ikuspuntu politiko batetik enfokatue egongo zala uste … Irakurtzen jarraitu ELKAR ESKOZIAKO DOKUMENTALAN AURKEZPENA

ERREKETAREN URTEURRENA

Urteak aurrera doaz danontzako, baita Karabie zaharrantzako. Kartelean itxura ona dekon arren, bisitau gure badozue mogidu zaitezie, holango egunen baten bertako sasi eta landareek iruntsi ingo daurie ta. Non gelditu ote dira etxean klasera doazela esan eta motxila hartu beharrean, desbrozadoreagaz Karabie zaharrerako bidea hartuten zaurienak? Halan da be, gaztetxea deterioraute ikusi arren urteen poderioz gehien deteriorau dana gure punterie dala esango neuke. Izin be, komentau danagatik, aurtengoa tiragoma txapelketa bakarra izin de, non inor ez dan gai izin botilleari emoteko. Beraz, enpate general eta danok irabazle! Esatea be, luzeena izin dala aspaldiko partez inok eztauelako gomea apurtu. Txitxiburduntzie be … Irakurtzen jarraitu ERREKETAREN URTEURRENA

KANPORAMARTXO JAN SESION

Ezustean harrapatu gaitu Txatxamurkeren mezu barriek. 18 egun baino eztire pasau Txatxamurke egunetik eta badabiz barriro be zauzer makinetan. Txatxamurke inoiz baino biziago dagoala esan geinke? Erdu ie egie dan ikustera, Txatxamurkeko kideen buruetatik zer pasetan dan aurreikustea lan erreza eztan arren, giro ona egongo danaren dudarik eztekogu ta. Hemen dekozue Txatxamurkeren komunikaue: hilak 30 zapatuen KANPORAMARTXO JAN SESION!! 11:00etan tallerretan bakotzak bere jana ekarri deiela! Ta instrumentu musikalak b ekarri!! antolakuntzaren kontu saldea eta aterpea TXATXAMURKE Irakurtzen jarraitu KANPORAMARTXO JAN SESION

KARABIKO ERREKETAREN URTEURRENA

Bai, Karabie gaztetxea ezta beti izan gaur ezagututen dogun eraikin hori. Bai, Harriketar Gazte Asanbladaren jaiotze lekue ezta gaur egun ezagututen dogun eraikin hori. Bai, gaztetxero nostalgiko askok Karabie aipatzerakoan eztekie buruen gaur egun ezagututen dogun eraikin hori. Gure artean badauz gazte batzuk euren gaztetatsune elizondotik urrin gastau zaurienak edo hobeto esanda, inbertitu zaurienak. Eta jakinde gazte horrik nortzuk diren, anekdotak eztire gitxi izingo. Baina non dau Karabie zaharra? Zer pasau jakon? Zer iten zan bertan? Zelan lortu zan? Eta barrie? Galdera asko dire, erdu gugez erantzunek topetan. Oharra: Eztekozule jakinminik… lasai, kristolango hamaiketakoaz gozatuteko aukera aukingozu. Fuerte armozetan dauen … Irakurtzen jarraitu KARABIKO ERREKETAREN URTEURRENA

STANKEIK

Urtarrilak 5, kalendarioan gorriz markatutako data harriketarrontzat. Izin be, hau Stankeiken 9. edizioa izan da eta nibela ondikoarren goi-goien dago. Ganera, aurten inoiz baino debutante gehau aukin doguz, Stankeiken etorkizune ziurtatute dauela erakutsiz. Stankeik Anje Duhalden “kantutik ezin bada be, kantuz nahi dut bizi” letrari leialak diren harriketarrok emondako kontzertue da. Honin artean musikari asko badauz be, ritmorik eztekien eta notarik sartzean eztaurien musikazaleak be topetan doguz. Lelangoak Stankeik esparru musikal bat izitea ahalbidetuten daurien bitartean, bigarrenak Stankeik esparru alai eta diferente bat izitea ahalbidetuten daurie. Biek beharrezkoak hainbeste miresten dogun formato hau aurrera atarateko. Abendu amaieran edo urtarrila hasieran … Irakurtzen jarraitu STANKEIK

EUSKAL HARRIAREN ABDak

26 kortoz osotutako filma deku Euskal Harriaren ABDak. Proiektu zoroa hasiera batetik eta zoroagoa emaitza. Alfabetoko 26 hizkietako bakotzak korto baten tituloari emoten dotso hasiera. Eurin artean beldurrezko, zientzia fikziozko, fantasiazko edota umorezko kortoak dekuz. Egie da be, kuadrilla eta giro onean ikusite beldurrezko kortoetatik be algararen bat urtetan dala. Pantallea odolez beteta eta Karabie barreka. Aupa gu! Halan da be, zehaztasunak kontau baino, gurago dogu zuok hori esperimentatzea. Horregaitik, ikusteko aukera galdu zinduenok edota barriro ikusi gure dozuenok, lasai, filma gaztetxeko disko gogorrean gordeta deku ta. Eskatutea baino eztekozue. Oharra: ezta iraupen gitxiko filma, beraz eroso jarri eta palomitak … Irakurtzen jarraitu EUSKAL HARRIAREN ABDak