SAHARARAKO MATERIAL BILKETA

Lemoako gazte talde batek hile honen amaieran Saharara bidaia bat egingo dau, Tindoufeko errefuxiatuen kanpamentura, hain zuzen be. Bertako auzoatan eta eskolan proiektu txiki bat martxan ipinteko helburuagaz doaz; aisialdirako baliabideak eskaini gura dabez, haur eta gazteen irudimena sustatuteko. Ez hori bakarrik, han dagozan bestelako beharrizanak gitxituteko asmoz, material-bilketa egiten dabiz: higienerako produktoak (gel, dodotisak, konpresakā€¦), medikamentuak, aisialdirako materiala (jolasak, margoak..) etab. jasoten dabiz. Parte hartu gura izinez gero, Lemoako Karabie Gaztetxean bilketa hori jasoteko ipinita dauen kajan itzi zeinke materiala. Azkeneko egune Martxoak 18 izingo da. Eskerrik asko šŸ˜‰ Advertisements Irakurtzen jarraitu SAHARARAKO MATERIAL BILKETA

EMAKUME ARTISTEN GAUA

-Ama, aita! Nagusitan artista izan gure dot! Margolaria edo idazlea, poesia idazlea igual. Ez nago ziur! -Oooh! Oso ondo semetxo. Picasso, Dali, Monetā€¦ eta zu!-diƱo guraso batek irrifartsu. Nik egie esan, klaseko idazlanak irakurri eta gero, gehiago ikusten zaitut Sarrionandia, Neruda edota Benedetti barrien artean.-erantzun deutso beste gurasoak benetan aukera polita izan leikela pentsatuz. -Nik be artista izin gure dot! -diƱo gelaren beste aldetik urten dan ahots xume baina indartsu batek. -A bai? Zu be alabatxo? -Bai! Nire izena be horrin artean agertuko da urte batzuk barru. Gurasoak elkar begiratu dira euren alaba serioan doala ikusterakoan. -Baina izen horrin artean … Irakurtzen jarraitu EMAKUME ARTISTEN GAUA