“SORMENA KEMENA” DISKOAREN AURKEZPENA

Ezta gauza askorik behar Karabieko oholtza ganera igoteko, bea oingoan Zeinketarrek aitzaki ezin hobea topau daurie. Bai, azkenean eta hainbeste data barajeau ta aldatu ostean CD barrie aurkeztuko daurie. Zorionakk!! Eskarmentu handiko (bueno igual ez hainbesteko) talde hau motibeta urtengo danaren dudarik ezteku. Zer esanik ez, hemen bere etxean baino erosoago sentitan dan Runto Selektorran inguruen. Otuz be eztot uste gitxiago izingo danik. Ganera, egun berean euskal jaie ospatuten da Lemoan ta 19:00etatik aurrera Zesuma erromerie aukingogu gaztetxe alboko parkean. Kartela ezin hobea ta giroa hobeagoa!! Erdu eta gozatu!! Advertisements Irakurtzen jarraitu “SORMENA KEMENA” DISKOAREN AURKEZPENA

INPERIALISMOA: ERREFUXIATUAK EGITEKO MAKINA

“Batzuetan egunkarian munduan gertatzen den guztia irakurtzen da eta munduan gertatzen den guztia munduan gertatzen den guztia dela sinesten da” idatzi zauen Joseba Sarrionandiak. Gaur egungo egunkariek, erlijioen guda baten ondorioz mundua errefuxiatuz bete dala dinorie, errefuxiatuen krisi baten murgilduta gauzela alegia. Guk barikuen, zorionez, gaztetxeko leihoak zabalik itzi ginduzen ta haize korronteak egunkari horritako orrialdeak zimurtu zauzen hitzak euren artean nahasturik. Orain beste zeozer irakurri lei. Izin be, Komite Internazionalistagaz batera antolatutako hitzaldi honetan errefuxiatu krisi baten murgilduta baino, mundu osoa hartuten dauen joko zikin eta ustel baten murgilduta gauzela ohartu ginen; errefuxiatuak fitxak baino ez diren joko erraldoian. … Irakurtzen jarraitu INPERIALISMOA: ERREFUXIATUAK EGITEKO MAKINA

INPERIALISMOA: ERREFUXIATUAK SORTZEKO MAKINA

Inperialismoa gatazka gehienen inguruan hitz egiten danean sarritan agertan dan zerbait da; errefuxiatuak gaur egungo eztabaida guztien abiapuntu dira; eta makinak, nik dakidala, helburu jakin baterako sortuak izaten dira. Hiru kontzeptu esaldi bat. Hiru kontzeptu bide berbera. Maiatzak 13en erdu Karabiera hiru hitz horrin arteko elkarreragina zein dan ezagututen. Erdu errealitatearen beste ikuspuntu bat arakatzera!! Irakurtzen jarraitu INPERIALISMOA: ERREFUXIATUAK SORTZEKO MAKINA