PATXARAN IKASTAROA

Patxaran kopa baten bueltan sortu diren anekdotak ez dira gitxi. Batzuk kontetako modukoak, beste batzuk hobeto ez kontetakoak eta zelan ez, patxarana edan ta ondoren pasatako guztiegaz batera memorian galdu direnak. Baina argi dauena da, arrazoi bategatik zein besteagatik protagonista dala gure herriko juergatan. Guk edatearen anekdotak ez ezik, egitearen anekdotak be izateko basora urten gara endrinak batzean. Esperantza gitxi egon da jarrite talde honetan, taldean kopurue polite izin arren esperientzi bakoa zalako. Eskerrak aurreko egunetan sherpa bat aukin dogule mendi diferentetako arrasto eta seinale diferenteak interpretatuz, endrina kopuru handienen guneak topetan. Gora gaztetxeko rastreatorra!! Hori bai, eskasa mapak iterakoan. … Irakurtzen jarraitu PATXARAN IKASTAROA

PATXARAN IKASTAROA

Harriketarrok ikastaro desberdinen dinamika bat jarri dogu martxan. Ikastaroak oraindik ez dagoz zarratuta eta ez dot uste zarratuteko asmoa dauenik. Izan ere, ikastaro honin helburue norberak dakiena partekatzean datza eta egunero gauza barriek ikasten direnez… batek daki, igual egunero ikastaroak antolatu behoguz! Baina momentuz patxaran ikastaroagaz hasiko gara. Goizean endrinak pilatu ta eguerdi partean patxarana iteari ekingo dotsegu. Patxaran goxoa iten ikasiko dozunik ezin dogu ziurtatu, baina esperientzi polite izin leikela argi dekogu. Erdu eta izin zaitez etorkizuneko mozkor horren abiapuntu!!! Oharra: Esan bezala, prosezu parte hartzaile bat topetan gabiz honegaz beraz, zeozer baldin badekozu herrieri irakasteko jarri kontaktuen gugez, … Irakurtzen jarraitu PATXARAN IKASTAROA

OKTOBERFEST

Oktoberfesta jaialdi famatue da mundu osoan eta leku askotan horren harire dinamikak antolatuten dire. Normalean ez gara jaialdi globalizatuen zaleak, baina lemoako gazteak memoria historikoa dala ta Alemaniara indako biajea aprobetxatuz, eurekaz harremanak sendotuteko aitzakia polite zala uste gindun. Eta beraz, aste bateko bueltan, beroaldi baten botatako ideia bategaz hasi zana jaialdi baten amaitu zan. Bueno, jaialdi hitza igual handiegie da antolatu zanarentzako, baina helburue harremandutea zan eta horretarako ezta gauza askorik behar. Betikolez berandu hasi ginen, eta gaue Alemaniara joandakoen bideotxu bategaz hasi zan. Asmoa bideo hori abiapuntu hartute solasaldi bat piztea zan, bea nahiko hotz egon zan ondikoarren … Irakurtzen jarraitu OKTOBERFEST