PATXARAN IKASTAROA

Patxaran kopa baten bueltan sortu diren anekdotak ez dira gitxi. Batzuk kontetako modukoak, beste batzuk hobeto ez kontetakoak eta zelan ez, patxarana edan ta ondoren pasatako guztiegaz batera memorian galdu direnak. Baina argi dauena da, arrazoi bategatik zein besteagatik protagonista dala gure herriko juergatan.

Guk edatearen anekdotak ez ezik, egitearen anekdotak be izateko basora urten gara endrinak batzean. Esperantza gitxi egon da jarrite talde honetan, taldean kopurue polite izin arren esperientzi bakoa zalako. Eskerrak aurreko egunetan sherpa bat aukin dogule mendi diferentetako arrasto eta seinale diferenteak interpretatuz, endrina kopuru handienen guneak topetan. Gora gaztetxeko rastreatorra!! Hori bai, eskasa mapak iterakoan. Ondikoarren eztakigu ekarri dauen mapea benetan berak in dauen edo haur hezkuntzako artxiboetatik lapurtu dauen. Baia bueno, meritue batana zein besteana izanik, lekure eroan dosku. Hori bai, ia ia heldu be ezkara iten. Zati baten kotxetik bajatu behar izin gara kotxeak aurrera iteko.

Normalean ekimen mota honin arazoa izaten da, beti dauela baten bat zu baino goizago altzetan dana ta zu heldu orduko dana batute dekona. Eta zelan ez, hau kasu horritako bat izan da hein baten. Eskerrak mendi berean gune bi fitxaute aukin doguzela eta jentea gune baten baino eztala egon. Egoera baliatuz eurengandik zauzer ikisteko aprobetxau dogu eta aurten endrina gitxi urten dala esan doskuenean eurei be endrinak iztearren eta horrezkero batute aukin dogunagaz pozik eta konforme, kotxeetarantza abiatu gara. Batek daki ia benetan urte txarra izin dan edo bertatik botateko trikimailue izin dan. Ezjakintasunak barriro gure kontra egin dau. Halan da be, bertan egon garenok badakigu buelta emotean benetako arrazoia kotxeetan itxoten aukin dogun hamaiketakoa izin dala. Lehentasunak lehentasunak dira!

Azkenean 8 botila betetako emon dosku. Hasiera baten danak in doguz bardin, bea klaro, non egongo zan emozioa orduen? Beraz etorkizunean kata bat iteko asmoagaz ingrediente diferenteakaz jolastu dogu. Marihuana, kafea, kanela eta Tailandiako kafea. Bakotza botila diferente baten. Zein egongo da gozoen? Egin apustu!!

Azkenik, esatea ikastaro honin ardatza parte hartzea dala eta hortaz, nahiz eta egunean bertan etorteko aukerarik ez izan ondikoarren aportetako aukera dauela. Izan be, ondikoarren botila batzuk dauz ingrediente magikoren bat eskatan dauriena. Beraz, nonoz patxaran berezi bat probau badozu edo patxarana berezi bihurtuteko ingredienterik okurritan bajatsu bota zure proposamena. Etorkizuneko katan parte hartuko daurien paladarrak eskertuko daurie!!

Advertisements

Posted on 12/10/2016, in harriketarrak gazte asanblada, ikastaroak and tagged , , , , , , , , , . Bookmark the permalink. Iruzkin 1.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: