MATERIAL BILKETA

Aupa!! Jakingo dozuenez iaztik martxan gabiz Ondo Etorri Errefuxiatuak taldea. Gerratik ihesean dabiltzan pertsonak bizitzen ari diren egoeraz arduratuta batzen hasi ginen arratiar batzuk eta holan sortu gendun talde hau. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak (1948) dioenez, “pertsona guztiek daukate munduan joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta bizilekua aukeratzekoa”, eta “pertsona guztiek daukate edozein herrialdetan babesa bilatu eta izateko eskubidea”. Sinismen honetan ezinbestekoa egin zaigu lanean hastea, pertsona guztien eskubideak bermatuak izan daitezan herritar moduan gure garautxoa jarriz. Horretarako hainbat dira danon artean antolatu ditugun ekintzak, batzuk Arratia mailan eta beste batzuk herri mailan. Ekintza hauen helburu nagusiak bi izan … Irakurtzen jarraitu MATERIAL BILKETA

17. URTEURRENA

17 urte jokuek iten; 17 urte bazkariek preparetan; 17 urte poteoak animetan; 17 urte kontzertuek eskeintzen; 17 urte oin dala 17 urte lau gazte zoro, proiektu honegaz hasi zirela ospatuten. 17 urte, ehunka ekimen, baina ondikoarren sortzeko grinarekin. Eta bai, laurentzanko jolas batetik edonok jolastuteko aukera emoten dauriezan jolasetara pasau ginen. Kantak explota, explotame, explo… explota mi corazon diño eta jipoidromoan buelta bat emon gindunean baten bateri ia bihotzak esplotau arren, globoak izin ziren apurtu zan bakarra. Jolasak eta jokalariek ikusite, nik behintzet batenbat desenkajau ingo zala uste nauen. Egoera ikusite, identidadeak be jabalinan jaurtiketa aprobetxau zaurien ihes egiten saiatuteko. … Irakurtzen jarraitu 17. URTEURRENA

17. URTEURRENA

17 urte daroaguz zorokeriek iten eta eztekogu paretako asmorik. Horren adibide da zapatureko, urteurrenaren aitzakipean antolatu dogun egune. Beraz egunerokotasunetik, betikotasunetik, normala danatik urtetako gogoak badekozuz erdu, badeku zer ospatu ta!!! Oharra: Bazkarire etorteko asmoa dekozuenok, mesedez eguena baino lehenago komentau. Olinpiadetarako aurretik apuntau ezkero hobeto, baina egunean bertan be apuntetako aukera egongo da. EZ IZAN SOSO, IZAN ZORO!!! Eta ez ahaztu danon jaie dala, zu be proiektu honen parte zarelako!!! Irakurtzen jarraitu 17. URTEURRENA

MEMORIAREN ORBAINAK. AURKEZPENA

Aspaldiko partez ez dogule gaztetxea hain beteta ikusten, eta egie da be, herrie nahiko engantxeta egon dala proiektuegaz bideoklipe atara zanetik. Bertaratuen artean, gaueko protagonisten gurasoak izin dire gehiengoa. Euren seme alabei babesa emotera etorri direla esan daurien arren, guk badakigu bidaian indakoaz kotilleetan etorri direla. Gurasoak… Hala ere, “…historia beti heltzen zaigunez garaileek kontatua…” esaldie daroan poemagaz hasten da dokumentala. Eztakit bidai honetan garaileak nortzuk izin diren edota garaile eta galtzailerik egon dan, baina dokumentala bidaiarien mobilek gordeta dekiezan dokumentuekaz kontaute egongo bazan seguro ez zala bardine izingo. Non dagoz dokumentazioa galdu zauen tipoaren deklarazioak? Eta hoteleko seguratekin izandako … Irakurtzen jarraitu MEMORIAREN ORBAINAK. AURKEZPENA

KAZETARI KANAIA. AURKEZPENA

Ezta lehen aldia Igor Meltxor Lemoatik ikusten dogune, aurretik be idazle eta kazetari moduan izan baitugu hitzaldiak emoten. Kasu honetan ordea, horrez gain, proiektu barri baten zuzendari bezala ere etorri jaku; Kazetari kanaia proiektua alegia. “Ustelkeria, injustiziak eta botere gehiegikeriak salatzeko helburuarekin, ikerketa, hausnarketa eta eztabaidarako sortutako komunikabidea da KAZETARI KANAIA. Betiere, alternatibak indartuz, zorroztasun informatiboak abiatuz eta lan serio eta konprometitu batekin. KONPLEXURIK GABE. KAZETARI KANAIAk herri mugimenduen, eta proiektu politiko, kultural eta sozialen lanaren isla izan nahi du; komunikabide gehienek estal ohi duten eredu alternatibo horien ahotsa izatea, alegia. KAZETARI KANAIAren oinarri nagusia harpidetza izango da, gure independentzia … Irakurtzen jarraitu KAZETARI KANAIA. AURKEZPENA

MEMORIAREN ORBAINAK

Datorren barikuen be beste aurkezpen bat aukingo dogu Karabien. Kasu honetan ordea, lemoaztarrok izingo dire protagonistak. Izin be, aurkezpen honetan Lemoako gazteak memoria historiko eta giza eskubideen gaian aitzakipean Alemaniara indako bidaia batzean dauen dokumentala aukingo dogu. Erdu!!! Aurre-estrenaldian dokumentalak jasotako kritikak oso onak izin ziren ta!! Irakurtzen jarraitu MEMORIAREN ORBAINAK