ERREKETAREN URTEURRENA

Oin dala 17 urte sue gugez akabetan saiatu zan arren, hemen segitan dogu su baten bueltan egun hori ospatuten edo hobeto esanda, Karabie zaharrari omenalditxu bet iten. Hori bai, naturak barriro proban ipini nahi izan gaitu eta landareak agindu dauz suek lortu ez zauena amaituten. Baina ia irunstea lortu arren, horreri be aurre itea lortu dotsegu aurtengo auzolanagaz; zati beten bai behintzat. Desbrozadorea izin da gure armarik eraginkorrena eta ondikoarren ezin dot ulertu zelan itzi ahal izan dogun hain teknika eskaseko pertsona baten eskuetan. Azkenean genozidio ekologiko baten amaitu ahal zana, genozidio logistiko baten amaitu zan. Bai, inor baino gogo … Irakurtzen jarraitu ERREKETAREN URTEURRENA

ERREKETAREN URTEURRENA

Erdu zapatuen harriketarron sorlekue ezetan!! Eztakigu zenbet aguanteko dauen, beraz ez galdu aukera!! 10:30etan Karabie barritik!! Auzolanean ingurue apur bet garbitu, inderrak rekuperetako hamaiketako elegantea in anekdota desorbitauek entzuten doguzen bitartean, eta punterie eskasa dekogule frogatuteko tiratxina txapelketa. Planazo!! Ganera sorpresaren bat be egongo dala entzun dot… Irakurtzen jarraitu ERREKETAREN URTEURRENA

TRUKE AZOKA

Badire urteak truke azoka hamabostaldiko egitarauen datorrena. Kanpaña polite in gindun bere momentuen eskuorriek banatan etab. Baina egie da, urteak aurrera joan ahala inderra galduten joan dala. Aurten klaru ikusi de. Aurtengo mahaie be nahiko beteta egon dan arren, beste urteatan ez bezala oso truke gitxi in dire. Egie da ezin dogule honen arrakasta bakarrik truke kopuruetan neurtu, azken finean gure helburue trukatutea trukatutearren baino, kontzientzia aldaketa baten eragitea dalako. Ta aurten hori be eztogu modu nabarmen baten lortu bertara hurbildu dan jentea be gitxi iziteaz gain, betikoa izin dalako. Halan da be, esan beharra dago ekimenari bizitasune emon dotsien … Irakurtzen jarraitu TRUKE AZOKA

PINTXO LEHIAKETA + ENETARAN

Hamabostaldie jaten ta kantetan hasi zanez, ze modu hoberik hamabostaldie borobilduteko jaten ta kantetan baino. Aurten be estilo guztietako pintxoak aukin doguz: elaborauek, sinpleak, nahasketa bereziek, plato konbinauek… Sukaldaritza arte bat eztala uste daurienak gaztetxeko pintxo lehiaketa batetik pasau ditezela mesedez. Vaya tela! Urterolez pintxo kopuru nabarmena aukiogu oingoan bebai, baina esan beharra dago pintxoak etxean iteko ohiturea hartuten gabizela. Ez da inoren hitza zalantzan iminteagatik, baina pintxo sospetxosoak gero ta ugariagoak dira. Non geratu dire etxean iñeko pintxoei iten jakien abutxeoak? Galduten gabiz sukalde txiki baten hainbeste sasi-sukaldari material beran erabilera konpartiduterakoan (edo borrokatuterakoan) sortuten dan xarma. Zer esanik … Irakurtzen jarraitu PINTXO LEHIAKETA + ENETARAN

STANKEIK

Zurrumurruek diñorie aurtengoa 10. Stankeike izin dala, baia kontrako iritziak be badauz, asik ondikoarren bertsio ofizialik eztauenez ezingo dogu zehaztu. Baieztatu geinkena ordea da, urte nahikotxo direla ta ondikoarren beteranoak eta debutanteak oholtza bera konpartiduten dauriela. Eta ez edozein motatako debutanteak, aurtengoak buruhandiz jantzite eta egurre banatan sartu dire ta. Bai bai, fuerte datoz belaunaldi barriek. Beteranoen artean viejas gloriasen bitrinan agertuten dan horietako bat be aukin dogu urte pare bateko paroian ostean. Musikariek (giroa musikala eta jasangarrie izitea lortuten daurienak) eta musikazaleak (giroa alaituteaz arduratuten direnak) be oholtza bera konpartiduten daurie egun honetan. Askok inkopatibletzat ikusten daurie hau, baina … Irakurtzen jarraitu STANKEIK

KORTO EXPRESS

Oin dala urteak kortoen boome jo zauela eta aurten be ezin ziren faltau hamabostaldiko egitarauan. Hala da be, esan beharra dago aurten pasadan urtean baino korto gitxiau egon direzela. Argi dau facebook hitza eta lentillak korto berean uztartutea eztala erreza, baina ez dot uste harriketarron irudimenerako hori traba handirik danik. Bai ordea lan munduaren garrantzia (edo esklabizazioa, norberak jakingo dau). Pasadan urtean ez bezala aurten 48 orduak lanegunetan jausi dire eta ikusten da horrek kalte in doskule. Pena bat. Halan da be, gitxi izin arren ikuspuntu diferenteak jorratuteko aukera emon doskue. Mezu sakona aukin darienak, hitzekaz jolastu daurienak, egoera nahiko … Irakurtzen jarraitu KORTO EXPRESS