ERREKETAREN URTEURRENA

Oin dala 17 urte sue gugez akabetan saiatu zan arren, hemen segitan dogu su baten bueltan egun hori ospatuten edo hobeto esanda, Karabie zaharrari omenalditxu bet iten. Hori bai, naturak barriro proban ipini nahi izan gaitu eta landareak agindu dauz suek lortu ez zauena amaituten. Baina ia irunstea lortu arren, horreri be aurre itea lortu dotsegu aurtengo auzolanagaz; zati beten bai behintzat.

Desbrozadorea izin da gure armarik eraginkorrena eta ondikoarren ezin dot ulertu zelan itzi ahal izan dogun hain teknika eskaseko pertsona baten eskuetan. Azkenean genozidio ekologiko baten amaitu ahal zana, genozidio logistiko baten amaitu zan. Bai, inor baino gogo gehau ipini arren, desbrozadorea apurtutea lortu zauen. Goian bego Desbro!! Baina bueno, panoramea zein zan ikusite parte medikoan makine bat baino ez agertuteak positibotzat hartuten dogu.

Bitartean, beste erramientekin lan finagoa eginez, Karabierako sarrera nahiko txukun itzi gindun. Halan da be, lan gehau egoan iteko, baina txorizoan usinek deskonzentrau in doskun. Boluntade gitxiko jentea garela emongo dau, baina Orozkoko (ojo!) txorizo batek berba iten dotsunean eziotsezu ezetzik esan. Laguntako urdaie be aukin gindun; gatzan laguntasune aukin ez zauen urdaie. Pekatu kapitalen zerrendan sartuteko moduko huts egitea. Argi dau zoroak izin behar garela, bea leloak be badiño sosoak ez iziteko e…

Esatea be, aurreko sarreren iruzkinetan argi geratu danez, esperantza gitxi egon direla jarrite fogoneruetan. Astean zehar gaztetxeko pasilloetan zurrumurru ugari entzun dire honin kontra. Ganera, uste dot apustuen bolilla bat be iteko asmoa egon dala, baina eztala urten inor ezalako alde agertuten. Lotsagarrie benetan! Eta gehau jakinde gaztetxea erre zaurieneko belaunaldikoak direla. Horregaitik aipatutea lortutako sue iraupen eta berotasun handikoa iziteaz gain, handik bueltaka ibili zan piromano deskontrolau batek botaten ibili zan egur berdean erasoak aguantetako bezain indartsue izin zala. Fogoneru ofiziala harro dekozue bikote!

Tiragoma txapelketan txapeldun barik jarraituten dogu, beste urte batez batzuk nahiko hurbil ibili arren enpate teknikoan amaitu zalako. Bai, aurten be iñok eztotzen emotea lortu, nahiz ta ronda bi bota. Egie da txapelketea hasi baino lenagoko frogan, batek emotea lortu zauela, baina arin ikasi dau polbora guztie beroketan ezin dala gastau. Igerten da gazteena izin zala. Halan da be, harritute gauz beste urte batez triragomea osorik buelteta lortu doguleko. Oingoak kalidade hobeagoko tiragomak izango ote dire edo lehen etorten ziren basatiek etxekotu in direlako da?

Beraz, gaurkoan moduko hainbeste urtez bizi izandako esperientziengatik oin dala 18 urte Lemoako gazte batzuk piztutako txispangatik sortu zan sue elikatuten jarraituko dogu, noizean behin erre arren, errautsetatik berpiztuten ikasi doguleko.

Advertisements

4 thoughts on “ERREKETAREN URTEURRENA

    1. Fogoneru ofiziala azkenengoz sue iten ikusi gindun egune aurreko urteko kanporamartxon izin zan. Ondo gogoratuten dot 11etako izin behar zanak, merindea iziten amaitu zauela suaren eskasia zala ta…. Ez ote dau azkenengo urteatan bere txispa guztie galdu?

      Atsegin dut

  1. Erreketaren urteurrenaren osteko kronika:
    Enterau nez gero juegeak bikandin segidu zauela, ta bertan batzuk txarto bukatu zauriela, batez be desbrozadora goizean apurtu zauenak. Antza goizean ez zauen nehikoa euki karabiko inguruek garbitan ta bere miñe desbrozetan amaitu zauen. Zelango fundamentue…

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s