ERRADIKALAK GARA

“ ”Erradikalak zarete” esaten digute. Eta nahi eta behar baino gutxiago pentsatzen dugu.”

Bertsoak eta bakarrizketak lotuta heldu jakuz oingoan Karabiera. Feminismoa ildotzat, baina euskera eta aniztasuna abiapuntutzat hartuta gure buruei eragitea lortu dau bikote honek. Esaten direnak eta esan ezin direnak plazaratu dauriez gure kontraesanekaz koherenteak garela egiaztatzeko, baina baita gure koherentziak kontraesanak dekozela erakusteko. Aurreiritziak eta estereotipoak agerian itzi dauriez gero ironiaz eta umorez estaltzeko. Ezkutuan, ustekabean, isilean pasetan diren hainbat jarrera aurkeztu doskuez errealitatearen beste ikuspuntu gordinago bat erakusteko.

“ “Erradikalak gara” esango dizuegu. Eta nahi eta behar baino gutxiago pentsatuko duzue.”

Esatea antzezlana helduei bideratua izan arren, aurrean inoiz baino publiko intergenazionalago bat topeteak ez zala arazoa izan, amaieran Karabie osoa zutik imintea lortu zaurielako. Eta bere mezuegatik antzezlan sakona eta osoa izan zala argudiatu geinkeen moduen, amaieran jasotako txalo zaparradengatik badakigu danon gustukoa izin zala, badaezpada saioan zehar botatako irribarre eta algarak ziurtagiri nahikoa ez baliran bezala. Azken finean eta eurin hitzetan, “tirikitrena beltza morena, umorez egiten delako iraultzarik onena”.

Advertisements

One thought on “ERRADIKALAK GARA

  1. Esatea be pikoteoko platerrik estimatuena sandwich mistoak izin zirela…. erabilitako samurtasun, teknika eta fisikaren leggen interpretazio bereziak bere frutuek emon zauzen!! Txalo bero bat sukaldarientzakoooo!!!!

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s