SAHARA HURRA

Ondikoarren Karabie festeko ajea pasau barik eta euskal jaian atarian, Lemoan presente dagoen beste kultura bategaz gatoz. Barikuen 19:00etatik hasite, Saharan egoeraren barri emongo doskun hitzaldie aukingo dogu, bertatik ekarritako eta bertakoek eginiko teagaz batera. Ondoren afarie aukingogu eta zorte apur bategaz berezie izingo da bertako produktuek dastatuteko aukera aukingogu ta. Azkenik, Lemoako gazteak Saharako famili bategaz bizi izandako esperientziek plazaratuko dauen dokumentaltxoa ikusteko aukerea be aukingo dogu. Ezeizu galdu aukerea eta erdu!!! Advertisements Irakurtzen jarraitu SAHARA HURRA

KARABIE FEST

Orain dala 17 urte leku honetan suak erre gintuen eta hori ez ahiztuteko urtarrilean jaialditxu bet iten badogu, oingoan leku berean beste jaialditxu bet itea pentsau gindun sosoak baino, zoroak garela ziurtatuteko. Egie esan, eztakit ze punturarte esan geinkeen hau proposamen serio batetik hasi zala, bai ordea amaierea eztala bape serioa izin. Ganera pentsatutako egitarauari desafio paleolitiko bat be gehitu jakon. Harrie egurraren kontra. Azken astean zehar harrotasuna eta ziurtasuna izan da nagusi gai honen inguruko eztabaidatan. Ilusio eta esperantza asko egoan jarrite bikote honetan. Kolekzionistan harrien erosketak ganera, balantzea asko desorekatu zauen. Apostuek eskupilotako final batean baino gora behera … Irakurtzen jarraitu KARABIE FEST

KARABIE FEST

ADI badator lelango Karabie festa. Asterix eta Obelix nekez itea lortuko zauriezan olinpiadak, inkilino autoktonoen eskutik anekdotaz jositako bisita Karabiganera, txitxiburduntzie, gaztetxean ekoiztutako patxaran esperimentalaren dastaketa eta goiko solairuko kobatik pintxetan ibiliko dan DJa. Besterik barik zorte on eta badaezpada testamentue idatzite itxi. Ganera, horregaz nahikoa ezpadekozue, desafio paleolitiko bat ikusteko aukera be aukingogu. Gaztetxeko fogonero ofizialetako bat VS harrikada potentea dekon tipoa; egurre VS harrie. Nork lortuko dau lehenengo sue sortutea? Bietako batek lortuko dau? Gogoratu zapatu honetan, Karabie zaharrean. Erdu!! Oharra: Gaztetxeak edari minimo bat eta txitxiburduntzireko janari minimo bat baino eztau eroango, inguruek infraestrukturan aldetik eztauelako asko … Irakurtzen jarraitu KARABIE FEST

AKUSTIK FEST

Giro polite eta beste baten be guztiz intergenerazionala zapatuen Karabien bizi izan gindune. Udalak antolatutako “akustik festari” amaiera emoteko Highlights taldea aukin gindun “unplugged” formatoan. Halan da be, esan beharra dago “unplugged” egoteko nahiko entxufeta urten zirela eszenariora eta eurikaz batera nahiko entxufeta aukin gintuztela. Beraz esan moduen, musika ona eskaintzeagaz gain, giro onaz be gozatuteko aukerea aukin gindun. Datu ofizialak ikusleen kopurue 150 pertsonan kokatuten daurie. Eztakit aforo maximoa zein izingo dan, baina eztot uste oso urrun ibiliko danik. Hemen antolatzaileen eguneko balorazioa: https://lemoatzen.lemoa.eus/2017/05/22/600-pertsonatik-gora-bizi-izan-zuten-lehenengo-lemoakustikfest-jaialdia/ Irakurtzen jarraitu AKUSTIK FEST

MOTXILAREN UMEA

Ezta lelango aldie dispertsioaren inguruan berba iten dogune Karabien, baia egie da oso gitxiten enfoketan dala eztabaida umeen ikuspuntutik. Film pedagogiko honek arlo politikoan entzuten doguzen diskurtsoen ganetik arlo soziala nabarmentzen dau tramaren ardatza ume baten bizipenak izanik. Teknikoki oso landua ez bada be, gaiaren sensibilidadea dala ta, ikusleak errez hunkituteko gaitasuna dekon bideoa da; barikuen frogatu izan gindun moduen. Fima eztanez oso luzea aurkezpena beste bideotxo (Motxilaren umea eta gu) bategaz osatu gindun. Bigarren bideo honetan gai bera ikuspuntu teorikoago batetik plazaratzen da, psikologo eta pedagogoen testigantzekaz eta egoeraren diagnostikoa egiten dauen “off” ahots bategaz. Momentu honetan konturatu ginen … Irakurtzen jarraitu MOTXILAREN UMEA