ERREFUXIATUEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA

“Ilargiak tranpa egiten du uretan isladaturik, beregana eramango gaituen bidea erakusten digunea., Zeru garbiko gauetan. Edertasunez estaltzen diren bideetan arrisku handia dago. Edertasunez estaltzen diren bideetan, liluraturik haiengan pausatu eta oharkabean ito egiten zara; izarrez beteriko zerupean. Ilargiak tranpa egiten du uretan isladaturik, beregana eramango gaituen bidea erakusten digunean. Zeru garbiko gauetan.” Benito lertxundi. Atzo errefuxiatuen nazioarteko egunan harire, harriketarrok kalera urten ginen Arratia beste mural batez hornituteko. Kalera urten ginen birikiek hautsez bete arren, egoerarekiko kontzientziazioa hauspotzeko. Kalera urten ginen paleak hainbestetan montau ta desmontau arren, zuon ibilbidea gora-beheratsuagoa dalako. Kalera urten ginen ertzainaren bisita izan arren, zuok jasotzen … Irakurtzen jarraitu ERREFUXIATUEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA

SAHARA HURRA!

Zoritxarrez egunero aukiten doguz munduan zehar emoten diren guda, borroka edo bihotzak uzkurtuten dauriezen gertakarien berriak. Baina ondikoarren be latzagoa da jakitea egunkari horritan ez direla danak agertuten. Saharak urteak daroaz errepresiopean eskubide eta independentzia baten alde borrokan, baina ez dogu ezagutza askorik horren inguruan. Ganera, Lemoan badira Saharatik etorritako hainbat herritar eta sarritan kulturartekotasuna asko aldarrikatuten dogun arren, esan geinke euren kulturaz be gauza askorik eztakigule. Beraz modu xume baten (eta espero dot etorkizunerako harreman baten abiapuntu izatea) biak uztartutea aukera polite izingo leikela pentsau gindun. Hasteko, bertako historia eta egoeraren berri emon euskun hitzaldia aukin gindun. Hizlaria Saharako … Irakurtzen jarraitu SAHARA HURRA!