TXATXAMURKE EGUNE

Ausarta izin behada egitaraua marianito ta mostoa hartuteko kedada bategaz hasteko. Bata helduei atxikitutako edarie eta bestea hainbeste telesaioetan desprestijiatutakoa. Halan da be, kalte gehien in dotsena edari bi hauei, lemoaztarren garagardoarekiko leialtasuna da; behintzat txatxamurke egunera hurbilduten direnena. Baina bueno, bata zein bestea, gorputze konbustiblez bete ta txopolo-txopolo txapelketari ekin geuntson. Bertako natiboek saio teoriko praktiko bat emon euskuen. Saio benetan eraginkorra garailea bertara inor baino berdeago heldu zanean. Ta ez pentsau txapelketa erreza izin zanik. Teknika eta taktika diferenteen erakusketa bat bizi izan gindun. Eskumutur biraketa inposibleak; ukondo luxazio batetik hurbil ibilitako jaurtiketak; kuadriceps, iskio eta hanketako edozein … Irakurtzen jarraitu TXATXAMURKE EGUNE