18. URTEURRENA

EGUNON LEMOA 18 urte jada!! Askok helduen munduen sartu garela esango daurie, bea guk barre iten dogu denborak ezarri dauen bizitzaren ardatz kronologikoaz. Izin be, 18 urte honitan umeen besteko irudimena erakutsi dogu, gaztetasunaren ritmoan bizi izan gara, helduen zentzutasuna aukin dogu eta zahartzaroan pasimoniegaz antolatu gara. Bizitza politegie da egutegiei begire egoteko (egutegiko argazkie guk ataratakoa eztan bitartean klaro). Beraz, gehau itxaron barik, bizi oraina ta ekin taupadadaka bultzada izitera!! 18 urteurrena ospatuteko batu gara gaur eta justo jubilatu egunegaz koinzididu dau. Supongo egunen baten bata antolatutetik bestea antolatutera pasauko garela. Espero dodan gauza bakarra da, hori gertatuten bada … Irakurtzen jarraitu 18. URTEURRENA

18. URTEURRENA

Egunek pospoluen moduen baten baino eztirelako erretan… emon sue egun honeri!! Oin kartzelara joan geinkeen arren, guk behintzet eztotseguleko okerrak iziteari itziko. Azken finean, lar heldututen dana usteldute amaitan dauelako… IZIN GAZTE, IZIN ZORO!!! Oharra: Goitibeherek 18:00etan izingo dire, beraz parte hartzaileok prest egon ordureko. Bestalde, bazkarien eta turnoetan apunteko epea zabalik!! Animatuuu eta izin parteee!!! Irakurtzen jarraitu 18. URTEURRENA

“GURE ETXEA DEFENDATZEN JARRAITUKO DOGU”

Dino be gaztetxetik urten zan zapatuen, eraso eta mehatxuen aurrean, gazteok okupazio eta autogestioaren izenean tinko jarraituko dogule ozen esateko. Argi aukin deiriela gure etxea defendatzen jarraituko dogule. Bakarrik esatea, hemen batzuk meterotioen eurite batetik be bizirk urten zirela… Ez gaituzue errez desagerraraziko!!! Gora gazte mogimendua!! Gora okupazioa!! Gora autogestioa!!! Irakurtzen jarraitu “GURE ETXEA DEFENDATZEN JARRAITUKO DOGU”

PATXARAN FABRIKA

Batzuk Pilarikan eta beste batzuk endrina pilarekin amaitu gindun egune. Urte bi daroaguz gure gibelak anikiletako ejerzito hau sortuten eta pasadan urtean 8 botila iteko beste hartu bagindun, aurten superau gara 15 botila lortu ta gero. Ta hori aurten be hamaiketakoak lar tiritan zauela ta endrina pilo bat basoan batu barik itzi ginduzela. Prozesu guztie egun diferenteetan amaitu behar izin dogu, prebisioak bete ez eta anis probisinoakaz labur geratu ginelako. Bai, gu be harritute geratu ginen aurten ia doblea lortu ginule ikustean. Eskerrak behintzet hamaiketakoan probisioakaz oso luze geratu ginela. Halan da be, guk patxaran arrunta hobetu gurean segitan dogu … Irakurtzen jarraitu PATXARAN FABRIKA

MANIFESTAZIOA

“Azkenengo urteetan Bilboko Udalak eta EAJ alderdiak espazio autogestionatuen kontrako dinamika argi eta bortitza hartu du, herri erakusleiho eta turistikoaren estrategian alternatiba kultural eta politikoek inolako lekurik gabe utziz. Eraso hauen artean, gune autogestionatuen eta inposatutako eredu honi alternatibak aurkitzen lan egiten duten eragileen kontrako mehatxu zein ekintza onartezinak,  urte honetan nagusitu direnak. Horien artean, gogora datozkigu Errekaldeko Etxarri Gaztetxea eta Iralako Izar Beltz Ateneoaren hustutzeak, eta era berean mehatxupean dauden Deustuko Gazte Lokala eta Santutxuko Karmela. Argia da EAJ-ren estrategia politikoaren baitan dagoen gaztetxeen desalojoak, gazte eta ez hain gazteen aisialdi antolatua kontrolatzeko zein Bilbon hutsik dauden mila etxebizitzak … Irakurtzen jarraitu MANIFESTAZIOA

PATXARAN IKASTAROA

Ikusite pasadan urteko patxarana elegante gelditu zala, aurten be saiatu beharko gara maila horretara heltzean. Bea horretarako lelango endrinek batu behoguz. Horrez gain, esperiementetea lar maite dogunez, etxetik dekozuezan beste edozein ingrediente be ekarri zeinkie. Azken finean, historiako edari exitososenak gure barik sortu ziren… ez moztu hegoak irudimenari!!! Prozesu honen parte izin gure? Ba erdu urriak 12en goizeko 9etan gaztetxera ta guk eramango zaitugu endrinen jatorrizko leku sekreture!! Irakurtzen jarraitu PATXARAN IKASTAROA