MANIFESTAZIOA

“Azkenengo urteetan Bilboko Udalak eta EAJ alderdiak espazio autogestionatuen kontrako dinamika argi eta bortitza hartu du, herri erakusleiho eta turistikoaren estrategian alternatiba kultural eta politikoek inolako lekurik gabe utziz. Eraso hauen artean, gune autogestionatuen eta inposatutako eredu honi alternatibak aurkitzen lan egiten duten eragileen kontrako mehatxu zein ekintza onartezinak,  urte honetan nagusitu direnak. Horien artean, gogora datozkigu Errekaldeko Etxarri Gaztetxea eta Iralako Izar Beltz Ateneoaren hustutzeak, eta era berean mehatxupean dauden Deustuko Gazte Lokala eta Santutxuko Karmela. Argia da EAJ-ren estrategia politikoaren baitan dagoen gaztetxeen desalojoak, gazte eta ez hain gazteen aisialdi antolatua kontrolatzeko zein Bilbon hutsik dauden mila etxebizitzak … Irakurtzen jarraitu MANIFESTAZIOA

PATXARAN IKASTAROA

Ikusite pasadan urteko patxarana elegante gelditu zala, aurten be saiatu beharko gara maila horretara heltzean. Bea horretarako lelango endrinek batu behoguz. Horrez gain, esperiementetea lar maite dogunez, etxetik dekozuezan beste edozein ingrediente be ekarri zeinkie. Azken finean, historiako edari exitososenak gure barik sortu ziren… ez moztu hegoak irudimenari!!! Prozesu honen parte izin gure? Ba erdu urriak 12en goizeko 9etan gaztetxera ta guk eramango zaitugu endrinen jatorrizko leku sekreture!! Irakurtzen jarraitu PATXARAN IKASTAROA