MANIFESTAZIOA

“Azkenengo urteetan Bilboko Udalak eta EAJ alderdiak espazio autogestionatuen kontrako dinamika argi eta bortitza hartu du, herri erakusleiho eta turistikoaren estrategian alternatiba kultural eta politikoek inolako lekurik gabe utziz.

Eraso hauen artean, gune autogestionatuen eta inposatutako eredu honi alternatibak aurkitzen lan egiten duten eragileen kontrako mehatxu zein ekintza onartezinak,  urte honetan nagusitu direnak. Horien artean, gogora datozkigu Errekaldeko Etxarri Gaztetxea eta Iralako Izar Beltz Ateneoaren hustutzeak, eta era berean mehatxupean dauden Deustuko Gazte Lokala eta Santutxuko Karmela.

Argia da EAJ-ren estrategia politikoaren baitan dagoen gaztetxeen desalojoak, gazte eta ez hain gazteen aisialdi antolatua kontrolatzeko zein Bilbon hutsik dauden mila etxebizitzak alde batera utziz, proiektu urbanistiko eta diruzaleak aurrera eramateko. Bilbon, Azkunaren oinordekoa den Juan Mari Aburto eta bere alboan; Gasteizen Urtaran, Donostian Eneko Goia eta abar luze bat Euskal Herria zein beste herrialde batzuk kolpatzen dituzten eragileak. Estrategia neoliberal horretan, Gaztetxeak zein gune aske eta autogestionatuek ez dute lekurik. Ezin ahaztu Zornotzan dagoen Ziztada gune askea, Gasteizko Errekaleor auzo askea eta Tosuko ortu okupatua besteak beste, eraso horien gain daudenak egunero.

Autogestioaren izpiek bultzatzen gaituzte bizitzeko era ezberdin bat eraikitzera. Bizitza aske bat eraikitzera, euren erasoetatik at, euren zapalkuntzatik at. Gu, indartsu gaude; udaletik datorren mehatxu bakoitzak gure pausoak indartzen baititu, amorruz erantzutera eramaten gaitu. Guk, botatako espazio askeak berreraikiko ditugu, ideia tinko eta argia baldin badago edozein proiektu erreal bilakatu daitekelako. Gu, Indartsu gaude, aurrean izango garelako, pauso bat aurrerago. Badakigulako desalojo batek okupazio berri bat ekarriko duela, beti. Espazio hutsak berreskuratzen jarraituko dugu, grina baitago hiri kapitalista honi aurre egiteko.

Guk ez dugu haien errealitatea onartuko. Gizarte eredu honen aurrean alternatiben garrantzia ezinbestekoa da, hauek izango baitira herri borroka eta eremu erreferenteak, inguruko espazioak kritikotasunez transformatzeko aukera, EAJren estrategia krudel eta kapitalistari aurre egiteko erreminta, eta era kolektiboan, gure  ideia, kezka edo salaketei erantzun erreala bilatzeko nahitaezko tresna.

Horregatik, Bilboko Gazte Asanbladen Saretik deia luzatu nahi diogu Euskal Herri osoari datorren urriaren 14ko manifestazioan parte hartzeko. Bertan, Okupazioa, Autogestioa eta Erresistentziaren aldeko hautua egingo dugu, eta indarrak batuz, diruzaleei hortzak erakutsiko dizkiegu. Gure etxea defendatzen jarraituko dugu!!!”

Gora Okupazio mugimendua!

Gora Autogestioa!

Bilboko Gazte Asanbladen Sarea

Oharra: Astean zehar gaztetxetik ibiliko gara banderolak etab prestatuten. Era berean, adi ibili bertara danok batera joateko antolatuko dan kedadara!!

Okupazio eta autogestioaren babesean… Erdu!!

MANIbaja

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s