18. URTEURRENA

EGUNON LEMOA

18 urte jada!!

Askok helduen munduen sartu garela esango daurie, bea guk barre iten dogu denborak ezarri dauen bizitzaren ardatz kronologikoaz.

Izin be, 18 urte honitan umeen besteko irudimena erakutsi dogu, gaztetasunaren ritmoan bizi izan gara, helduen zentzutasuna aukin dogu eta zahartzaroan pasimoniegaz antolatu gara.

Bizitza politegie da egutegiei begire egoteko (egutegiko argazkie guk ataratakoa eztan bitartean klaro).

Beraz, gehau itxaron barik, bizi oraina ta ekin taupadadaka bultzada izitera!!

18 urteurrena ospatuteko batu gara gaur eta justo jubilatu egunegaz koinzididu dau.

Supongo egunen baten bata antolatutetik bestea antolatutera pasauko garela.

Espero dodan gauza bakarra da, hori gertatuten bada ez ditela izin denborak halan agindu doskuleko, baizik eta gazte eta bihurri izateak jada txiki geratu jakuleko.

Bea ondikoarren asko falta danez horretarako, jarraitu gazte ta zoro iziten eta ez ebagi hegoak irudimenari.

Hankak lurrean aukin behar direlako bai, bea ez lurperatute.

GORA HARRIKETARRAK GAZTE ASANBLADA!!!

Hitz horrin eta petardazo baten arteko kordinazio eskasagaz (ingenieroan errue) emon geuntson hasierea eguneri. Beste urte bat kanpoko azala zaharkituten, baina arima gazte, zoro eta bihurriari tinko eutsiz… Txupinazo diferenteak sortuz; radiokaseta sorbaldan eta ibili munduan filosofiari ekinez, beer poingean punteria eskasaren ondorioz poteoak mugiezin bihurtuz; arpei barri nahiko agertu baziren be(horrek pillo bat pozten gaitu beraz, ez ahiztu bidea zein dan) zaharrak behingoz harriketar paella gozo bategaz barriztuz; kanposanture barriro ez bueltetako helburuegaz, bertatik urtendako goitibehera jaitsieragaz herrie artegatuz; pipa kata baten bitartez poteo kulinarioak bultzatuz eta gaitasun pulmonarra (el que tubo no retuvo) agerian itziz; azkenean beti bezala, kantuz amaituteko.

Ohitute gauz blog honetan hitzez jositako txapak irakurtera, baia gaur laburrek izingo gara oingoan isiltasuna eskatu behar doguleko 18 urte honitan zehar erahilak izan diren monotonia, aspergarritasun, ohikotasun, normaltasun, pasibotasun, betikotasun eta estiloko kontzeptuengatik.

………

Honen errudune ukatu, isilarazi edo ostondu dezakezun arren, zure barruen bizi da ta lenago edo beranduego azaleratuten amaituko da. Ez borrokatu bere kontra, gozatu!! IZAN ZORO eta bidea ezpadozu bakarrik egin gure, lasai, hemen jarraituko dogu, beste hainbat urtez ardi baltzak batzean!!!

ZORIONAK KARABIE!! 18 URTEZ BIZITZA ZORIONTSUEN FRABRIKAN!!

Oharra: Eskerrik asko Brutality Sound Sistemekoei egoerara moldatutearren, Calling the Riotekoei eguneko trallea ta arazo fisikoen ganetik dana emotearren eta Eskean Kristoekoei eskeinitako hitzengatik eta despedida hain berezi bet egiteko Karabie aukeratzeagatik.

Advertisements

One thought on “18. URTEURRENA

  1. argi dago helburue bajatutea zala ta ez baja hartutea…. bea gaztetxeko representante hori baja hartu ezean despedidu in behakogu igual…. madre miaaa

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s