OLENTZERO
Aurten hamabostaldie Olentzerogaz hasiogu eta hamabost egun honik izin dire gutzako ekarri ahal zauen opaririki onena. Ezta opari erreza lepoan ekarteko. Eskerrak aurtengo Olentzeroa benetako morroskoa izin dala. Hori bai, beste urte batez konfirmetan da aurreko egunetan haur txikienak zelan hartu behar direnan inguruko ikastaroa beharrezkoa dala. Suposatuten dot hartutea baino, Olentzerona emotea dala eta egie esan polito banatu zauzen opariek txikienen artean. āEl mejor premio es compartirloā errepikatuten daurie behin ta berriz telebistan. Pena bat ondio IƱaki ta Tomasegaz konpartidu ezin izitea. Batek daki, bea behar bada akaso, Olentzerok jasotako gutunen artean batan bat eurei bideratue izingo zan.
MAKRAME IKASTAROA
Ikusten dogunez, ondikoarren egoera gris asko dauz Lemoan eta gu betikolez herrie koloreztatzea jarraituten dogu izaten helburutzat. Oingoan makrame ikastaroagaz ausartu gara. Hala ere, ausartena irakaslea izin zan bere bizitzako lehen saioa guri eskaini euskuleko. Aupa zu! Segidu gizartea koloreztatuten! Azkenean nudo bakarra landu ahal izin gindun moronpiloakaz korapilatu ginelako. āKorapilatu zaitez, koloreztatu daigunā izin zan erabilitako leloa, beraz helburue beteta. Ez, eztau aitzakirik, torpeak gara eta punto! Bea beste behin be irudimenaz baliatuz, sortutako pieza deforme eta eskasekin txori kabi bet (edo antzeko zeozer⦠irudimena erabili) itea lortu ginun: KOLOREAREN KAraBIE. Halan da be, ingeniaritza lan sofistikau honek ezauen askorik iraundu, justo gau horretan Lemoan hurakana aukin ginduleko. Koloreari hegoak emotea zan asmoa eta ondo astindu ziren bai. Gracia dios!!
DONBASS: HITZALDIE ETA DOKUMENTALA
Ilun jarraituten dauen beste egoera bat Donbassekoa da. EH-Donbass komite internazionalistako kideak aukin ginduzen egoeraren barri emoten hasiera baten testuinguruan kokatuz eta ondoren āDonbass: Gerra en el corazon de Europaā dokumentala ikusiz. Bere momentuen egunerokotasuneko gaia izin bazan be (ez beste gai batzuk diren eskalan bea behintzet berataz berba iten zan) gaur egun eztago modan eta ondorioz, ez da existitzen komunikabide handietan. Horregaitik (eta batez be eurik proposatu euskuelako) ikusi gindun beharrezko gaztetxera ekartea, nozepiƱean heltzean diren informazio txanpiƱonaden txarto ulertu eta manipulazioetan ez jausteko.
ANTZEZLANA
Erlijioa be fin ibili dala historia idazterako orduan erakutsi euskun Evak paradisutik (edo infernutik?) ihes eta gaztetxean agertu zanean. Beraz, hortik ikusten badozuez arretaz entzun, zeozer dekie aitortuteko ta. Hainbet gezur, gaizki ulertze, eta egi ustel jo puntuan jarri ta gero, paradisua eta gizartearen eraketa beste begi batzukaz ikusten hasten zara. Bueno, hori Evak begiren bat ataraten ezpadotsu. ArgiƱano be ezta gai kutxilloa abiadura eta agilidade horregaz mogiduteko. Bale helburue matxismoaren sustraiak ebagitea zala, baina ezpazan izingo bota ginduzen barreangatik ni ikaratute bueltauko nintzen etxera. Supongo arrek XY kromosoma dekogule ensaioatan Evari eskue eskapau jakolako, bea egie esan ya eztakit zer sinistu.
KONTZERTU SOLIDARIOAK
Ezta erreza sinistutea bez abenduak 29ko Donbassekiko elkartasun gauean pasau zana; ez behintzet Karabieko juergak ezpadozuz ezetan. Are gehau hasiera baten asuntoa nahiko hotz egoanean. La Txirla Recordseri tokau jakon hasierea emotea La Polla talde historikoan kantak bertsionatuz. Evaristo āEl rey de la barajaā kopak ataraten hasi zan eta barajetan 10 baino ezpadauz, nahikoak izin ziren giroa epeldu eta amaieran abesti mitikoenakaz gaue dinamitetako. Nebula selekta arduratu zan eztanda horren garra manteniduteaz. Biniloa izin zen loa ekidituteko tresna eta azkenean⦠ze lio! Nutrizionistak diƱorie gertatutakoa bueltaka ibili ziren polboroiek eragindako sikitearen ondorio zala, bea nik esango nuke polboroia baino Karabiek dekon berezko polborean errue izin zala. Gauze bategaitik zein besteagaitik urteko azken juerga gaztetxeroa behar den bezala amaitu giƱun. Gora gu!!
FUTBOL PARTIDUE
Biharamun (hurrengo egune) hitze kasu honetan ezta aproposa ajea izendatuteko, domekako partiduen ondikoarren batan bat jodidute egoalako. Jodiduen listea handituz joan zan goizean zehar, bea parte mediko zabalaren gaie ezta barrie egun honetan. Ikusten dozuenez, urterolez (eta espero dogu betirako izatea) jokalari patxangero ugari aurkitu ahal doguz gabon zaharretako partidu historiko hauetan, bea egie da be, torneo gero eta elitistagoa bihurtzen ari dala Benteke edota Totti moduko izen handiko jokalariekin. Izena eta izana eztoazela batera be urtero demostretan daurie bea⦠Aurten hala ere, aipatzekoa da beteranoek aurkeztu daurien plantillea. Belaunaldi diferenteen topagunea dala badakigu, bea aurten beteranoen artean benetako beteranoak egon dire (beste izar askoren artean). Argi ta garbi memorian gorde beharreko konbokatoria. Aipatzekoa da ere Baztandarren debaklea, beste kuadrilla batzuetatik fitxajeak egitera behartuta ikusi direla Lemoaztarron selekzioa osotuz. Rusian ospatuko dan mundialerako prestatzen ibiliko ote dira? Badaezpada trikimailu horregaz finalera heltzea lortu zaurien. Pasadan urtean harrizko boteagaitik burrukatu zirenak aurten garaipenagatik burrukatuten; eta pasadan urtean irabazi zaurienak aurten boteagatik burrukatuten. Futbolaren joan etorriak jaun andreak! Ze talderi tokauko jako datorren urtean Allianzen eskuetatik botea jasotzea? Egin apustu!! Hori bai, gogoratu, azken sailkatuak bai, baina baita herriak maitatuak!!
KORTO EXPRESS
Bestalde, inoiz eztirelako labur geratan sutsuki maiatuten jarraituko doguzenak kortoak dire. Txikiek luzapenean, handiek edukien. Aurten nahikoak izin dire tikismikis hitze eta kea barre batzuk botateko. Nozepinean gionisten osasun mentala rebisetea be ezan bape txarto etorriko, bea bueno āez izan soso, izan zoroā supongo. Goraipatzekoa ere Hollywoodetik (ezta broma, bertan erositakoa da ta) zuzenean ekarritako Oskarra irabazi zauen aktorean lana. Zelango trebezia roll diferenteak antzezteko⦠4 kortotako protagonista, 4 pertsonai diferente⦠Argi eta garbi merezitako garaipena!!
PINTXO LEHIAKETA + HIRI GALDUAK
Guztiz kontrakoa gertatu zan pintxo lehiaketako bigarren sariarekin. Urtero irabazteko trikimailuren bat asmatzen oso trebea dan taldearen pozaren (eta harriduraren) aurrean publikotik ābigarren saria ez da ulergarriaā entzuten zan; arrazoi guztiarekin. Epaileak paladar galduen topaketa honen giroa berotuteaz arduratu ziren Hiri Galduak taldeko partaideak izin ziren. Lehiakortasun osasuntsu honetako kritikak jaso behar bazauriezan be txalotzekoa da euren lana. Ez bakarrik emandako kontzertu ederragatik, baizik eta sarritan Karabieko pintxoak definitzea eta puntuatzea eztalako lan erreza iziten. Zorionez, irudimenarekin eta inprobisasioarekin jolastea gehiegi gustetan jaku. Zoriondutea bestalde, lehenengo saria eroan zauen bikotea egindako lanagatik. Fidatu beharko gara pintxo horrin benetako jatorriaz. Non geratu dira garai baten pintxoak etxetik ekarten zaurienei eginiko bullynga? Ohitura onenak galtzen ari gara⦠Eskerrak beti dauela baten bat pintxoa denboraz kanpo aurkeztuten dauena tradizioa manteniduteko. Kultura honetako azken erresistentzia zarie!!!
JAKE-MATE
Stankau barik erresistiduten segiduten dauena Stankeiken izaera da. Aurten ezta posiblea izin Stankeik aurrera ataratea, baina eztakit zelan, urtarrilak 5ean oholtza beste behin be harriketarrez beteta amaitu dau. Aurten egun hau Jake-Mate dinamika barrie aurkezteko erabili dogu. āHerrie elikatuten goazā lemapean aurkezpena parrillada-triki poteo baten baitan emon gindun. Parrilleak giroa berotuten zauen bitartean, Txapito Guzmanen (1. emanaldia) trikiek giro alaituten zauen. Poteoa gaztetxean amaitu eta Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuaken kontzertue (2. emanaldia) hasi zan mejikadak, rantxerak, bertsioak, kolaborazioak eta bakotzak ahal zauena inez. Concierto muy al puro estilo harriketar. Kontzertue amaitu arren, ondio joteko gogoakaz ibili zirean ta gitarra batek bera bakarrik be dekon indarra erakutsi euskuen (3. emanaldia). Dj Goihan Veanen txanda zan eta oingoan saio berezi bategaz etorri jakun tarteka marteka zumba sartuz. Hori bai, bide batez proiektora ekipoa, ordenadorea⦠arriskuan jarriz. Zorionez ezan egon heriotz materialik nahiz eta likido mota ezberdinengatik erasotuak izin ziren. Bere estilo propio horregaz non monologoak kantak baino protagonismo gehau hartzean daurien; non jantza iten pintzetan baino denbora gehau emoten dauen, gaue pasau jakun. Dj muy al puro estilo harriketar. Reproductor de Windows martxan eta has gaitezen dantzan! Bea horregaz nahikoa izingo ezpazan moduen, barriro bueltau zan gitarrea oholtza ganera (4. emanaldia). Etxera martxetako gogo gitxi egoan antza. Karabie urte amaieran bezala, urte hasieran be eskuetatik ihes egindako juerga bategaz amaitu zauen. Saltoak, barra ganerako eskaladak, erorketak, erorketak, erorketak⦠musuek, musuek, musuek⦠beso bat atara eta ipini, linboa⦠eta gu ondikoarren sin salida de emergencia. Hau da gure estiloa⦠eta maite dogu!!!
ERAKUSKETA
Guzti hau babestuten ibili de Begiradak (ikusi behar izin dauena bai) Metropolian erakusketea, azken 25 urteetan Bilboalde eskualdean emon dan esparru kontrainformatiboa azaleratuz. Benetako altxorrak topau ahal izin doguz bertan hainbet formatoko artxiboekaz. Informazio interesantegie lau horman artean edo karpeta tapa biren artean gordeta aukiteko.
Besterik barik, gabonetan āel mejor premio es compartirloā sarritan entzuten dogu eta gu betikolez, urtea amaituten ta hasten dekogune elkarbanatuz jarraitukogu. Gora gu ta gutarrak!!!
Oso Hamabostaldi polite!!! Danerik egon da eta beti onena dana…… Karabitarrok asko gozatu eta ederto pasau dogu!!!Holan iziten jarraitu deiela!!!!
Atsegin dutAtsegin dut