RUN TO FEST

Aspalditik eztogule disfrutetan musika estilo honetako gau bategaz ta zelan ez, Run Together fanzinaren ekoizleen eskutik heldu behar zan. Ohore bat da gutzako asanblakide baten proiektuek hauspotuteko tresna bilakatutea; are gehau proiektu horrik normalean ohitute gauzenetik diferenteak direnean. Aniztasunean aurkituko dogu oparotasuna!! (Proverbio gaztetxero)

Gaur egun, gero eta nabarmenagoa dan izaki agenda-bete estresauen gizarte honetan zaila izaten da barikuetan juerga bat antolatutea. Halan da be, gau honetan reggae ska doinuen artean “Don’t worry be happy” sena gureganatu gindun kanpotik etorritakoei konpañia inez (kontutan aukin behar dogu lelango garraio publikoa goizaldean izin zala). Bai, oingoan be gaba luzatu in zan.

Berez, jaie Mango Woodsen kontzertuegaz hastea aurreikusten zan eta festibala, hain zuzen, horregaz hasi bazan be, jaie jadanik sortua egon zan Lemoako kaleetan. Trebeak taldeari eskertu behar dotsegu hau, Jake-Mateko erronken aitzakiegaz karaoke poteoa antolatu zaurielako. Holan izanik ta eztarrie behin berotute, bakarrik faltetan jakun dantzaz astindutea Karabieko lurre… beraz 3 ta barrure!!

Esan bezala Mango Wood izin zan oholtzaratuten lelangoa, reggae estiloa jorratuz teklatuaren nabarmentasunak mugiarazi zauzen gerriek. Single barrie aurkeztuten etorri jakun talde internazional hau. Ta internazionala diñot madrilekoak izinde ta Jamaikatik pasauz, Burdeosen amaitu zaurielako asteburue. Harritzekoa publikoa bereganatuteko erakutsi zaurien erreztasune. Kuriosoa be kaskamotz artean hain rasta luzedun kantantea ikustea. Edonork pentsatuko leuke abeslarian partetik barne taldeko ule lapurketa bat emon dala. Hortik etorriko al da Mango taldearen izena? Pentsatzeke…

Ondoren Skabideanen txanda heldu zan disko barrie aurkeztuteagaz batera, atzerriko doinuei euskarazko letrak iminteko. Beste garai bateko arropakaz dantzaldie ez pareteaz “elegante” arduratu ziren. Bidelagun honak Skabideaneko honik, beti be bidea oso luzea eztan bitartean. Ia nok aguantetan dauen bestela ritmo horretan parau barik.

Pantx record eta Mad Muaselen txanda be heldu zan eta irrikaz itxarotako momentue zan saio inedito hori esperimentu bat zalako. Inprobisazioaren anderea dan Mad Muaselek beste behin oholtza berea egin zauen ikuslegoan begirada guztiek bereganatuz. Guzti hau Pantxekoek biniloak gira biraka iminiz, aurretik sortutakoa amatau ez diten, loari eta nekari buelta emoten eutsien bitartean.

Txinpartak sortu ziren L.A. Woman selektorearen eskutik eta beste behin Karabie ERREggae gindun ondikoarren sin salida de emergencia segidu arren. Bea bueno, larrialdirik egon ezkero Mango Woodeko kantantean rastak lehiotik bota ta Rapunzelen moduen bajatuko ginen… Don’t worry be happy!

“Aqui no hace falta aire. Aqui lo que hay es mucho PANTX”

Advertisements

2 thoughts on “RUN TO FEST

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s