AK FEST

Hemen Ak-16ko kide baten sentipenak batzean dauzen hitzek eta taldean izenean eguneko joan etorriek ondo baino hobeto laburtuten dauen kronikea.

“AkFest-ek antolatzaileen itxaropen guztiak gainditu ebazala argi geratu zen Apirilak 28en.  Baten batek esan eban moduen, “Se escribre AkFest y se pronuncia DESFASE”, eta desfaseak Lemoa osoa hartu eban zapatuen. Nork esango eban txupinazoan batutako 4 katuek geroago aurkituko zan kumaldie emango ebela.

Halan izin zen, AkFest goizeko 10:16-etan hasi zan umorea faltetan ez jakon txupinazo bategaz. Asistentzie ez zan itxarondakoa izin, baia laster Gaztetxeko zelaia futbolaz beteko eben lotiek heltzen hasi ziren… eta gure arbitroaren txistua entzun zan. Ak-k (jake-materen laguntzagaz batera) Elizondo futbolaz estali, eta lemoatarrak dekogun sasoie erakutsi giñun. Egie esan, sasoie bertaratutako gazteenak baino ez eben erakutsi, Ak-tarroi aspaldien futbolak bizkarra eman eta kornerrak besarkada bategaz hartu euskula erakustea besterik ez ginun in eta. Askok komentau eben bertan ez zala futbolik ikusi, baia hori bai, patinajean parekorik eztekogule.

Futbol goiza amaitu eta poteoarekin hasi ginen. Futbolean igual ez, baina AK poteoan bere senean dau. Hemen bai AK-k bere indarra erakutsi gure izin zauen, baia ez ginun kontuten aukin bertatik Harrobeers izeneko intruso batzuk egongo zirala eta honik bai, honik zerbeza artean eta pipek jaten ez dabe bat zutunik izten. Poteoan euriek aguantau dozkun, eguraldiek bazekien AK-n aste hontako lana in ostean ez zauela poteo heze bat merezi, eta lainoek aurreko egunetako plegariei kasu egin eutsien. Poteoa alaituten Kittu txaranga aukin ginun, honik faraoien moduen jaima bat ganean aukinde Lemoako tabernetatik paseatu ziren, Lemoatarrak ardiek izango baginen moduen atzetik segiduten. Azkenean, AK-16-k Kitturi mesedea, banatutako alaitasune, presentzie eta jarrera eskertuteko  kanta bat dedikau eta bere filen barruen sartu ebazan: “Es de AK-16, KITTU es de AK-16”. Esaten eban abestiek. Gogoratutearren bakarrik, aste honetan Arantxeko jaietan aurkituko dozuez… (ez dau zergaitik itu…)

Poteoa amaitu behar zan lekuen eta amaitu behar zen momentuen amaitu zen: Eskoletan (bazkarie ingo zan lekue) bazkarie, mahaiek eta garrantzitsuena, edarie prest egoan. Eztakigu zergaitik ondio, baia Harrobeers-ek bazkariaren erdien ipintea erabaki eban. Igual handik bazkarie arinau hartuko ebelakoan, ardo gehiau helduko jakielakoan, edo zelan ez, AK-n batasune apurtzekotan… Halan da be, ez eben euren proposamena lortu, eta zorionez edo zoritxarrez, AK-n batasunaren barruen sartu ziren. Gonbidatu bereziek, eta bazkari berezie eurentzako. Ez dakigu ondio komuneko bisitea laster baten izan bazen, edo beste baterako gure ingrediente sekretuaren dosia handitu beharko dogun.

Ez dakigu makarroiek, solomoak edo ardoak sortutako harmonian errue izin bazan,  baina herrie batzea, belaunaldien bateratzea eta ezinezkoa dirudien arren, Harrobeers eta AK-16 anaitzea lortu zan. Baia ondio zeozer faltetan jakun, pastela atonduko eban marrubie, eta hau kolore gorriz jantzite heldu zan bazkarire, besapean jokalariek eta teknikoak egindako bideo bategaz. Bideoa hitzez azaldu ezin dan horretakoa izin zen. Ezin da azaldu, errealitatik urrun geldituko zan deskripzinoa ingo ginuleko, horretarako hobeto dau bideoa ikustea, sentidutea… AK-k harrobiri eukindako detailea eskertu nahi izin dotzen, baia ezin izan ginun, ez egoan hitzik, ez ziren behar.

Bazkarie amaitu eta oin bai, AK-16-ren momentue heldu zen, partidue. Bertaratutakoak dinorie Zapatukoa ez zala beste egun bat izin, AK-16 behingoz isiltasunarekin dekon borroka irabaztea lortu ebala. Lemoatar baten bat siesta botateko asmotan egon bazen, ez zan egune, AK-16 ez zan egon isiltzeko prest, eta ganera ez ginen bakarrik egon. Partiduen jake-matetarren laguntza euki ginun, batzuen kantuek, besteen isiltasune, baten baten bombo jotze saiakera… eta selfie asko, postureoak kornerra hartu eban. Eta ez da harritzekoa, momentue betikotu behar zan. Bomboak gure buruek be bombo moduen itzi ebazan, kantuek gure eztarriek larritu… eta ondio juergea faltetan jakun.

Partidue amaitu eta AK-n plantxak lanean hasi ziren. Lemoa gose zan, eta AK-k sabel horrek bete behar ebazan. Bitartean, ez zan ezebez faltau; musikea Pantx-en konture, bengalak, bonboa… DESFASEA. Baia ostera be AK-n itxaropenak gainditu ziren. Asistentzi brutala, eta gosea be, brutala… eskerrak eguerdiko makarroiek iterakoan hegazkin bat paretako kantidadean in genduzala.

Eta bai, egunean zeharreko lanaren ostean, bai AK-ren, bai Harrobeers-en, bai bertaratu zen jende guztiaren momentue heldu zen… Gaue. Ilargiek AK-tarrok aspalditik euki dogun momentue heldu zala esan doskun, gure momentue. Egune ondo porte zan AK-gaz, dana planeau zan moduen urten jakun ordurarte, oin gaue faltetan zan. Desfaseetan desfaseena, eta gu, zelan ez, desfasaute. Ez zan momentue planeau zana kontroletan ibilteko, ez zan momentue sentzutasunean pentsetan ibilteko, momentue osotasunean bizi behar zan; horretako zan. Jada ez zan AK zuzendarie, Calling the Riot-ek zuzendaritza hartu eban, eta eurin kontzertua ez zan beste kontzertu bat izin, publikoak ez zauen hori gure, publikoak desfasea eskatuten zauen. Hortik aurrera, zerbezea, botsoa eta jolgorioa izan ziren jaun da jabe. Argi dauena da Diegasek ez zauela bakarrik abestu, Gaztetxeak merezitako koroak in dotsezan.

Se lio, estaba liada, baia Gaztetxeak ez zauen espero hemendik aurrera etorriko zana. Ez zan izin normala, eta hau azalduten saiatutea bertaratutakoentzako errespetu falta bat da. Baia bai, oingoan saiatuko naz azalduten bertan ikusi zana, bertan lortu zana eta bertan sentidu ginune. ZEINKE heldu zan, maiuskulaz bai, eta bertan zentsutasun apur bet gelditan bazan AK-k aspaldien atara zauen Gaztetxetik. Mues, Ruiz, Jokin, chapeau! Jendeak desfasea eskatu eta zuek hurrungoa eskaini zeuntsien. Arrastie ez bazan izin siesta botateko modukoa, gauean Lemoak ez zauen lorik in. Ez dotsegun itzi. Musikeak leihoak pasau ebazan, zuek zinien musikoak, Gaztetxea zan abeslarie. Bertan ez zan egon AK-ren presentziarik, jokalaririk, Harrobeers-eko tribunerorik, Arratiko/Bediako/Usansoloko/Zornotzako/Lemoako jenderik, danak ginen bat, danak ginen ZEINKE. Bazkariko pastelaren marrubie bideoa izin bazan, gau honetako marrubie AK-n abestiek izan ziren. AK-k sortuak eta herriek abestuak. ESKERRIK ASKO ZEINKE.

Zeinke amaitu zanean jendeari ezin jakon holan itzi, subidoiak ez zauen mugarik nahi, eta subidoiak mugarik eztekonean… hor dator Goian Vehean. Desde el infinito al Gaztetxe, desde el Gaztetxe al infinito. Jakina da Goian Veheanek hartu-emon berezie dekola publikoagaz, bere fansakaz, baia zapatuen 10:16etan hasitako desfasea gaindituten jakin zauen. Goian Vehean betiko lez, bere senean; publikoa, bere esku; eta barran… barran alkoholik bez. Baia ez Itu, gaue ez zan ondo portau zugaz, ez zan ondo portau AK-gaz eta ez doskun indako lana saritu. Egun guztie kontrolpean aukin ginun, baia zeozerk ez zauen gure egun hau hamar baterako itzi nahi. Argiek subidoiari muga ipini dotzen. Supongo boltai handiegiko egune izin zala hain sistema elektriko zaharrerako.

Orain, Apirilak 30, Astelehena, badakit zergaitik gauek ez doskun segitan itzi. AkFest-eri ezin jakon marrubie ondio ipini, ezin zan hemen geratu… Gauek mezu bat bidali doskun, putada formeagaz bai, baia AkFest-en 2. edizioa beharrezkoa dala esan doskun. Ez dakigu zeinek lagunduko doskuen AkFest altxatuten, baia DJ Goian Vehean bertan egongo da, aurten geratu jakun sapore mingotzari azukre puntue ipinteko. AkFest 2.0, itxoten gabiz…”

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s