LEMOAKO JAIEK

Adi!! Azkenean maila internazionaleko adituekaz jo ta fuego elkarlanean ibili ta gero, Ibaizabaleko harrietan kanpamento militarra eraiki dauen mejillon zebran komandoak uztailak 21ean bialdutako komunikaue deszifretako eta itzultzeko gai izan gara.

Egunon Lemoaztar,

Bizkaian operetan dogun OTAM (Organizacion del Tratado del Atlantico de Moluscos) erakundearen adar baten izenean idazten zaituegu. Mezu hau denboraz agindu dogu eta molusko batuan idatzita dago Pearl Harborren ez bezala, garaiz antzemateko. Argi geratu diten: Zuon herriko jaiek saboteetea da gure helburue.

Hasteko aipatutea “ez izan soso, izan zoro” leloa burrada bat irudituten jakule eta horregaitik hori ekidituteko pausu txiki bet emotera goazela balsen jaitsiera boikoteauz. Gure indar erakusketa bat baino ez da izango.

Agian zail egingo zaizue ulertzea jarrera honen zergaitia eta horregaitik argitu gure dogu OTAMen barruan lan egiten dauen zebra muskuiluen talde paramilitarra garela eta Ginebrako akordioetan gure hitza emon gindule muskuiluak ez ezik, edozein espezietako zebrak babestuteko. Hori dala eta, herri honek estaziñoko zebrabidean egindako sarraskia eta gero, erantzutera behartuta ikusi gara. Gainera, guk filosofia argi bat dugu, dena beltza edo zuria izan behar da, nahasketak deabruaren eginkizunak dira. Beraz, gertakari horren ostean zuon herrian inguruen informazioa bilatzen hasi gara eta konturatu gara gaztetxea etsai zuzena dala bere izaerak dekon kutsu anitza dala eta. Gu, prebentzio taldea gara eta aniztasun hori modu baketsu baten baztertutera uko egiten badozue egoerak eskatzen dauen indar guztia erabiltzeko prest gauz.

Beraz, bakea sinatu nahi badozue honik dire gure baldintzak:

  • Ezin dogu onartu txupinazo egunean mozorroen bitartez zuon gain hartzean dozuezan rolekin kaleak animatzea. Are gehau, bakotzak kolore diferente batekoa danean. Gogoratu, zurie eta baltza, eztau gehau!
  • Ezin dogu onartu aurre prestaketa osoan zehar, txosna montajean zein gaztetxea garbituterakoan ikusten diren irribar eta bromak. Eraginkortasuna edo dibertsioa, bata edo bestea. Gorroto dogu biak uztartuten dozuezenean.
  • Ezin dogu onartu futbol patxangeroan moduko iniziatibarik. Darwinek hautespen naturalaren teorian definitu bezala, bakarrik izaki ahaldunenak biziraun behar daurie. Nahikoa da elitetik at dauzen izakiei disfrutetako aukerak ahalbidetuteaz.
  • Ezin dogu onartu belaunaldi diferenteak aglutinetan dauzen herri bazkari moduko ekintzarik. Ta itzi txupinazo eguneko bazkarien be kuadrilla diferenteak batuten saiatuteari.
  • Ezin dogu onartu domeka baten txosnagunea magiaz eta musikaz alaitutea. Domekak deskantsetako eta pasiboak izateko egunak dira.
  • Ezin dogu onartu hamaika kuadrilla (bakotza belaunaldi diferente batekoa) arrasti osoan batera egotea rally humoristikoan aitzakipean.
  • Ezin dogu onartu playbackak direla eta, eszenatokia arritmikoz betetzea sormenerako eta ondo pasetako esparru bat dala argudiatuz. Ta are gitxiau, talde moduen gazte eta jubilauen arteko koalizio bat aurkeztutea. Esatea be, balsa eta tangoa jente nagusientzako dala, gazteak eztekozue lekurik bertan.
  • Ezin dogu onartu egunez zein gauez herrie bizi baino biziago mantendutea. Lemoako juergak akelarre hutsek dire eta txosnak eta gafteretxea abolidu behadire gure seme alabak okertu ez daitezen.

Honik dire bake itunerako eskatan doguzen terminoen argudioak. Zibilen heriotzak eta zauri kolateralak sahiesteko beraz, zuon disoluzioa exijidu eta jaien egitaraua entregetea eskatzen dogu.

Sormena, elkarlana, barreak, ligeak, mozkorrak, izerdiek, irudimena, golpeak, zauriek, resbaloiak, umorea, tripadak, balonazoak, txiribueltak, zaratak, ilusioa, dantza, kantua, ridikuloa, deskordinazioa, magia, xarma, juerga, lesioak, zikinkerie, desplomeak… LEMOAKO JAIAK 2018. Disoluzioa? Di soluzioa!!! #QueNosQuitenLoBailao

Oharra: Mezue jaiek pasau eta hile batera irakurtzeko aukera aukin dogu, bea ondorengo argazkiek erakusten daurien moduen aspaldi erabaki gindun gure erantzune. Kurtso barrie hasiogu aste honetan eta gure sormena eta kemena indartsu jarraitu arren, mejilloiak nos siguen superando en numero. Eta ondikoarren bataila asko dekuz aurretik. Orain, irakurle xume hori, zuri toketan jatsu bandoa aukeratutea. “Vivir o morir… tu eliges!!”

GORA HARRIKETAR GAZTE ASANBLADA!!!!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s