PATXARAN FABRIKA

LEMOAKO PATAXARAN ENPRESA GITXIGAITIK EZ DA ERRESKATE BAT ESKATUTERA BEHARTUTA IKUSI

Eguzkitsu itxartu zan egune, bea egun osoan zehar zeruen eguzkiek berotan zauen bitartean harriketarron inguruen egune iluntan hasi zan. “Carlos, basora heldu ta basoa siku… sikuuu!!” argitu dosku bertaratu zan batek. Azaldu doskuenez endrinen kokalekua orain urte pare bat bilaketa exaustibo eta metodiko baten emaitza da eta kotxean gaitasuna (eta bertan doazenen nerbioak) jo puntuan iminten dauen leku horritako bat da. Beraz, arazoa ez da jente asko pasau dala horrik batzean, aldaketa klimatikoak basoa estirilizau dau… Eta kito!

Egoerea ikusite eta enpresaren gainbehera gero ta hurbilago ikusite, euren produkzioan aldaketa bat egin eta merkatu zabalago batera jo behar izin zaurien tapakulos moduko infusioengatik, jabetza dudoso baten pikuengatik eta gaztaña ziztrin batzungatik apustua eginez. Hau da, topau zaurien guztie batu zauriela… Eta kito!

Pasadan uztako patxaranaren kalitatea nahiko komentatua izan da azken hilabetetan eta lelango remesa aluzinogeno hartatik haratago kalidade oneko etiketa jarri dotsie adituek. “Azken finean edozein patxaran markak erabilten dauzen produktuekaz jolasten dogu, bea gurea berezi egiten dauena endrina horrin inguruen antolatuten diren hamaiketakoen esporak dira. Pernilaren koipea endrinekin batzen danean nolabaiteko erreakzio kimiko bat gertatzen da zapore erakargarriago bat lortuz” konfesau dosku enpresa honetako pionero batek. El secreto esta en la masa (del pintxo)… Eta kito!

Herrien bildurre egon da datorren uden dastatuko dogun patxaranen existentziagatik. “Azkenean lemoako mozkorti guztien aurrean erantzunkizun garrantzitsu eta duin bat dekogu eta horregaitik gure bizia arriskatzea erabaki ginun endrinak topatuko ginduzenaren zalantzaren ganetik. Beraz birritan pentsatu barik kotxea hartu eta alpinismoa egiteari ekin geuntson” humiltasunez adierazi deusku pasadan uzta osoa gau baten edan zauen inmortalak. “Nik bildurrez bizi nauen 90 ºko maldan kotxea kalau zanean. Onartuten dot. Kotxeko atea zabalik eroan nauen badaezpada nire bizie salbetako salto in beharrrekotan) gehitu dau kotxean joan zan beste heroi batek. Heroiak bai… Eta kito!

Azkenean, hiru botilla patxaran ekoiztea lortu daurie eta jakinarazi doskuenez inoiz baino fuerteago datoz. Informazio horren aurrean guraso elkartetik manifestazioak egiten hasi dira “Zuon uzta nos asusta!” lemapean. Ikusi beharko dogu guzti hau zelan amaituten dan, bea etorkizun gorrie espero da dudarik gabe. Eta nire burua alde baten posizioneterarren, bakarrik esatea kronika hau puntu batekin baino koma batekin amaituko dodala, Eti liko!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s