HARRIKETARRAK GAZTE ASANBLADAREN LEHENENGO IDATZIA AURKITU DUTE

Pasadan bariku gauean eman zen argitara dokumentu honen berri. Harriketarrak gazte asanbladak aurten 20 urte beteko ditu eta hori ospatzeko, asanblada horren parte sentitzen diren edo sentitu diren pertsonak batzeko asmoz afari bat antolatu zuten. “Dios… benetan argazki ederra gaur hemen belaunaldi diferenteak osotu dogune; gitxiten ikusten diren horritako bat” bertaratu batek adierazten zigun bitartean “Gaur egungo argazkilariek dekien maila ikusite normala da horrelakoak gitxiten ikustea, gurea atarateko be 10 saiakera, 6 iskioen baja eta 3 kuadricepsen hilketa behar izin doguz” moztu dio beste batek.

Baina guzti hau harrotasunez goraipatzeko modukoa bada ere, eklipsatua gelditu zen ondoren etorriko zen enkantearengatik. Buff… idiazabal gaztak subastetan direnean maneiatzen diren prezioak barregarri utzi zituzten. Oholtza gainera igo ziren aurkezleak eta musikaria ikusirik, inork ez zuen gauza seriorik espero (eta horrela izan zen), baina hara non asanbladaren lehengo idatziarekin hasi ziren. Bertaratu guztiek aho zabalik gelditu ziren, Jose Miguel de Barandiaran elkartekoek euren etxeetan autoflagelatzen ziren bitartean bertan ez egoteagatik. Lasai, Discoveri Max-en igorriko dute datorren astean. Pergaminoa segundo batez gure eskuetan izateko aukera izan genuen eta hau da irakurri genuen bakarra: “Etorkizunari begira ere proiektu desberdinak dauzkagu, beraien artean “puenting” taldea sortu”. Informazio gehiagoren bila idatzia etxera eraman zuen pertsonarekin egon ginen, baina zentzurik gabeko hitzak baino ez genituen jaso. Medikuek diote shock egoeran jarraitzen duela, antza denez idatzian Bedia eta Lemoari status bera ematen zaielako; bai, beldurgarria benetan.

Enkantea fuerte hasi bazen ere, mailari eustea lortu zion 20 urte honetan historia egin duten objektuekin: errobera aldatzeko gidarik anekdotikoena, planeta baten tamainako eskupilotako pilota, adinez nagusientzako ziren argazkiek (oraindik ipurdi horren jabearen bila gabiltza, beraz aurkitu ezkero jarri gurekin kontaktuan), Super Marioko petoa, expropiatutako trapezioa, hainbat kamiseta, teila polibalente bat, zumeltzarako veranoskiko kasko ta txapela…

Maiatzaren 17an beraz, Karabieko pasilloa inbaditu eta 90 pertsona inguru batu zirean giro polit baten. Asko izin dire 20 urte honitan belaunaldiz belaunaldi enbor beretik sortu izin diren harriketarrak eta benetan hunkigarria izin dala danon artean sortu dogun irudie. Espero dot azkena ez izitea. Eskerrik asko familia eta segidu zoroak iziten!!!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s