KORNER FEST

Ak-16k baloiak errudengatik aldatu dauz. Zapatuko Korner festaren ostean, Ak 16ko bozeramaileek iragarri daurie futbolaz nazkatuta datorren denboraldian Euskadi fundazioaren jarraitzaile sutsuak bihurtuko direla. “Zapatu honetan argi ikusi da gure helburua ondo pasetea baino eztala. Handitu arte bazkaldu, zerbezakaz eguzkipean hidratau eta musika dauen bitartean dantza in; beti be, gure lagunek animetean aitzakipean. Bide batez batan bat bazilau ahal badogu hobe. Hori da gure estiloa. Futbola protagonista sekundario bat izan da.” Argudiatu dosku militante batek. Hasiera baten futbol tenisagaz ausartu ziren, baia arin konturatu ziren ezegoela eurentzat egina. “Esku baten kubata ta bestean bokadillo bat dekozunean baloiari emoteko egin beharreko … Irakurtzen jarraitu KORNER FEST

AK FEST

Hemen Ak-16ko kide baten sentipenak batzean dauzen hitzek eta taldean izenean eguneko joan etorriek ondo baino hobeto laburtuten dauen kronikea. “AkFest-ek antolatzaileen itxaropen guztiak gainditu ebazala argi geratu zen Apirilak 28en.  Baten batek esan eban moduen, “Se escribre AkFest y se pronuncia DESFASE”, eta desfaseak Lemoa osoa hartu eban zapatuen. Nork esango eban txupinazoan batutako 4 katuek geroago aurkituko zan kumaldie emango ebela. Halan izin zen, AkFest goizeko 10:16-etan hasi zan umorea faltetan ez jakon txupinazo bategaz. Asistentzie ez zan itxarondakoa izin, baia laster Gaztetxeko zelaia futbolaz beteko eben lotiek heltzen hasi ziren… eta gure arbitroaren txistua entzun zan. Ak-k … Irakurtzen jarraitu AK FEST

AK FEST

Badator oraindik bi urteko ibilbidea baino eztekon AK-16ren jaialditxoa. Arlonagusiako (Lemoako futbol zelaia) kornerra da euren jaioterria eta 2016. urtea euren jaiotze data. Datu bi horrik dire animazio talde honen izenaren jatorri. Sarritan futbolaren mundutik morala, zentzue eta behar bada koherentzia zalantzan jartzen daurien barriak helduten jakuz. AK-16 modu xume eta umoretsu baten kirol horren ariman ezarri diren deabru eta monstruen exorzismoa itera dator, herritik eta herriantzako lan eginez. Horren adibide da futbola, herrie eta umorea bat eginez Apirilak 28rako antolatu daurien egitaraue. Eurikaz batera Zeinke, Calling the riot, Kittu, Pantx selectors eta DJ Goihan Vehean topau ahalko doguz. Sartuiotsezu … Irakurtzen jarraitu AK FEST