ERRADIKALAK GARA

“ ”Erradikalak zarete” esaten digute. Eta nahi eta behar baino gutxiago pentsatzen dugu.” Bertsoak eta bakarrizketak lotuta heldu jakuz oingoan Karabiera. Feminismoa ildotzat, baina euskera eta aniztasuna abiapuntutzat hartuta gure buruei eragitea lortu dau bikote honek. Esaten direnak eta esan ezin direnak plazaratu dauriez gure kontraesanekaz koherenteak garela egiaztatzeko, baina baita gure koherentziak kontraesanak dekozela erakusteko. Aurreiritziak eta estereotipoak agerian itzi dauriez gero ironiaz eta umorez estaltzeko. Ezkutuan, ustekabean, isilean pasetan diren hainbat jarrera aurkeztu doskuez errealitatearen beste ikuspuntu gordinago bat erakusteko. “ “Erradikalak gara” esango dizuegu. Eta nahi eta behar baino gutxiago pentsatuko duzue.” Esatea antzezlana helduei bideratua izan … Irakurtzen jarraitu ERRADIKALAK GARA

ANTZEZLANA: ERRADIKALAK GARA

Martxoak 8 dala eta, udalarekin lankidetzan, bertsoak eta bakarrizketak uztartuten dauen antzezlana aukingogu Karabien barikuen. Oso interesgarrie izingo dalakoan ez galdu aukerea eta erdu!! Pikoteoa be egongo da tripea betetako. Sinopsia: “Erradikalak zarete” esaten digute. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian. “Erradikalak gara” esango dizuegu. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatuko duzue. Irakurtzen jarraitu ANTZEZLANA: ERRADIKALAK GARA

NABARRO ETA LAURA. UMOREA ETA DANTZA

Antzerkiek lehen hilero iten ginduzen arren, aspaldiko partez ezkiñule bat ekarten. Baina bueno, oingoan be belaunaldi diferenteak elkartutea lortu dogunez igual sarriagotan ekartera bueltatu beharko gara, batek daki. Halan da be, esatea gaurkoak antzerki moduen salduten ziren arren, ohitute gauzen antzerki estilotik urrun dauen zerbait egiten dauriela. Izin be, alderdi bitan bereiztutako emanaldia izin zala esan geinke. Alde batetik umoreari lekue izten saiatu ziren bakarrizketak; eta bestetik dantza. Umorea eta dantza zan antzezlanaren izena eta alde horretatik beraz, esandakoa bete zan. Baina egie da txalo artean amaitu bazen be, hurrengo egunetan Karabieko pasilloetatik kritikaren bat jaso dauen antzezlana izin dala. … Irakurtzen jarraitu NABARRO ETA LAURA. UMOREA ETA DANTZA

ADARRETATIK ZINTZILIK ANTZEZLANA

Antzerkie aukin dogu gaur: Adarretatik zintzilik. Hau ez da izin Ane Zabala eta Galder Perez aktoreen debuta Karabie gaztetxean eta aurrekoetan in daurien moduen, gaur be giro ezin hobea sortu daurie. Antzezlana 40 urte bete barri daurien pertsonai biren kronika da. Franco hil ostean kokatzen daurie euren burue eta hortik aurrera anekdotaz anekdota, hausnarketaz hausnarketaz euren istorioa osotzen daurie. Datu autobiografikoekaz, umoreagaz eta nostalgiagaz olgetan daurie etengabe amaiera tragikoak dekiezan ondorioetatik barregurea ataraten. Benetan be Karabie barrezka ipini dauriela. Baina bueno, gauza askorik be eztogu argitu gure, antzezlana ikusteko aukerea badekozue benetan planazo bat dalako. Irakurtzen jarraitu ADARRETATIK ZINTZILIK ANTZEZLANA