SAHARA HURRA!

Zoritxarrez egunero aukiten doguz munduan zehar emoten diren guda, borroka edo bihotzak uzkurtuten dauriezen gertakarien berriak. Baina ondikoarren be latzagoa da jakitea egunkari horritan ez direla danak agertuten. Saharak urteak daroaz errepresiopean eskubide eta independentzia baten alde borrokan, baina ez dogu ezagutza askorik horren inguruan. Ganera, Lemoan badira Saharatik etorritako hainbat herritar eta sarritan kulturartekotasuna asko aldarrikatuten dogun arren, esan geinke euren kulturaz be gauza askorik eztakigule. Beraz modu xume baten (eta espero dot etorkizunerako harreman baten abiapuntu izatea) biak uztartutea aukera polite izingo leikela pentsau gindun. Hasteko, bertako historia eta egoeraren berri emon euskun hitzaldia aukin gindun. Hizlaria Saharako … Irakurtzen jarraitu SAHARA HURRA!

MOTXILAREN UMEA

Ezta lelango aldie dispertsioaren inguruan berba iten dogune Karabien, baia egie da oso gitxiten enfoketan dala eztabaida umeen ikuspuntutik. Film pedagogiko honek arlo politikoan entzuten doguzen diskurtsoen ganetik arlo soziala nabarmentzen dau tramaren ardatza ume baten bizipenak izanik. Teknikoki oso landua ez bada be, gaiaren sensibilidadea dala ta, ikusleak errez hunkituteko gaitasuna dekon bideoa da; barikuen frogatu izan gindun moduen. Fima eztanez oso luzea aurkezpena beste bideotxo (Motxilaren umea eta gu) bategaz osatu gindun. Bigarren bideo honetan gai bera ikuspuntu teorikoago batetik plazaratzen da, psikologo eta pedagogoen testigantzekaz eta egoeraren diagnostikoa egiten dauen “off” ahots bategaz. Momentu honetan konturatu ginen … Irakurtzen jarraitu MOTXILAREN UMEA

“EVASORES, MOROSOS Y MILLONARIOS VASCOS. PANAMÁ CONNECTIONS” LIBURU AURKEZPENA

Harriketarrontzako barrie eztan egilea etorri jakun Karabiera bere liburu barrie aurkeztuten. Ezetan dozuenok tipo bitxie dala jakingo dozue. Eskarmentu handiko kazetaria. Oingoan Panamako papelen bombazo horretan danok ikusten gindun hutsunea argituten etorri zan. Izan ere, bere inbestigazioa, izen euskaldunak topau gurean, bertan agertan ziren izenen (eta agertan ez zirenak, baina horretan sartute egon zireanak) ikerketan oinarritu da. Eta halan kontau dosku. Ezta lelango aldie hiru silabako euskal alderdi politikoa jo puntuan iminten dauena. Ezta lelango aldie bez erdiko puntuan joten dauena, berak kontaute, betatute egon baita hainbat irrati saio eta komunikabidetan. Batan bat mindute sentiduko zan informazio hori leiduterakoan. Baina … Irakurtzen jarraitu “EVASORES, MOROSOS Y MILLONARIOS VASCOS. PANAMÁ CONNECTIONS” LIBURU AURKEZPENA

MEMORIAREN ORBAINAK. AURKEZPENA

Aspaldiko partez ez dogule gaztetxea hain beteta ikusten, eta egie da be, herrie nahiko engantxeta egon dala proiektuegaz bideoklipe atara zanetik. Bertaratuen artean, gaueko protagonisten gurasoak izin dire gehiengoa. Euren seme alabei babesa emotera etorri direla esan daurien arren, guk badakigu bidaian indakoaz kotilleetan etorri direla. Gurasoak… Hala ere, “…historia beti heltzen zaigunez garaileek kontatua…” esaldie daroan poemagaz hasten da dokumentala. Eztakit bidai honetan garaileak nortzuk izin diren edota garaile eta galtzailerik egon dan, baina dokumentala bidaiarien mobilek gordeta dekiezan dokumentuekaz kontaute egongo bazan seguro ez zala bardine izingo. Non dagoz dokumentazioa galdu zauen tipoaren deklarazioak? Eta hoteleko seguratekin izandako … Irakurtzen jarraitu MEMORIAREN ORBAINAK. AURKEZPENA

KAZETARI KANAIA. AURKEZPENA

Ezta lehen aldia Igor Meltxor Lemoatik ikusten dogune, aurretik be idazle eta kazetari moduan izan baitugu hitzaldiak emoten. Kasu honetan ordea, horrez gain, proiektu barri baten zuzendari bezala ere etorri jaku; Kazetari kanaia proiektua alegia. “Ustelkeria, injustiziak eta botere gehiegikeriak salatzeko helburuarekin, ikerketa, hausnarketa eta eztabaidarako sortutako komunikabidea da KAZETARI KANAIA. Betiere, alternatibak indartuz, zorroztasun informatiboak abiatuz eta lan serio eta konprometitu batekin. KONPLEXURIK GABE. KAZETARI KANAIAk herri mugimenduen, eta proiektu politiko, kultural eta sozialen lanaren isla izan nahi du; komunikabide gehienek estal ohi duten eredu alternatibo horien ahotsa izatea, alegia. KAZETARI KANAIAren oinarri nagusia harpidetza izango da, gure independentzia … Irakurtzen jarraitu KAZETARI KANAIA. AURKEZPENA

MEMORIAREN ORBAINAK

Datorren barikuen be beste aurkezpen bat aukingo dogu Karabien. Kasu honetan ordea, lemoaztarrok izingo dire protagonistak. Izin be, aurkezpen honetan Lemoako gazteak memoria historiko eta giza eskubideen gaian aitzakipean Alemaniara indako bidaia batzean dauen dokumentala aukingo dogu. Erdu!!! Aurre-estrenaldian dokumentalak jasotako kritikak oso onak izin ziren ta!! Irakurtzen jarraitu MEMORIAREN ORBAINAK

“SORMENA KEMENA” DISKOAREN AURKEZPENA

Ezta gauza askorik behar Karabieko oholtza ganera igoteko, bea oingoan Zeinketarrek aitzaki ezin hobea topau daurie. Bai, azkenean eta hainbeste data barajeau ta aldatu ostean CD barrie aurkeztuko daurie. Zorionakk!! Eskarmentu handiko (bueno igual ez hainbesteko) talde hau motibeta urtengo danaren dudarik ezteku. Zer esanik ez, hemen bere etxean baino erosoago sentitan dan Runto Selektorran inguruen. Otuz be eztot uste gitxiago izingo danik. Ganera, egun berean euskal jaie ospatuten da Lemoan ta 19:00etatik aurrera Zesuma erromerie aukingogu gaztetxe alboko parkean. Kartela ezin hobea ta giroa hobeagoa!! Erdu eta gozatu!! Irakurtzen jarraitu “SORMENA KEMENA” DISKOAREN AURKEZPENA

ELKAR ESKOZIAKO DOKUMENTALAN AURKEZPENA

Helduek gaztetxetik ikustea ohikoa iziten de sarritan, baina ez kantidade hain handitan. Izin be, seme-alaba asko dire proiektu honetan parte hartu daurienak. Guraso horrin ahoetatik urten ziren kritika gehienak, bidaiarien nondik norakoak edota toma falsaren bat faltan bota zaurielako. Baina lemoaztar honik helburu zehatz batekin joan ziren Eskoziara eta dokumentala ikusi ondoren, ziurtatu geinke sobran bete dauriela. Erreferenduma dala ta, Eskozia danon ahoetan egotera pasau zan bere momentuen, oin indarra galdu baitau. Baina Eskozia betaurreko diferenteakaz ikusi daitekeen arren, gaie beti ikuspuntu politiko batekin enfokau izin dogu. Hori dala ta, dokumental hau ere ikuspuntu politiko batetik enfokatue egongo zala uste … Irakurtzen jarraitu ELKAR ESKOZIAKO DOKUMENTALAN AURKEZPENA