MATERIAL BILKETA

Aupa!! Jakingo dozuenez iaztik martxan gabiz Ondo Etorri Errefuxiatuak taldea. Gerratik ihesean dabiltzan pertsonak bizitzen ari diren egoeraz arduratuta batzen hasi ginen arratiar batzuk eta holan sortu gendun talde hau. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak (1948) dioenez, “pertsona guztiek daukate munduan joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta bizilekua aukeratzekoa”, eta “pertsona guztiek daukate edozein herrialdetan babesa bilatu eta izateko eskubidea”. Sinismen honetan ezinbestekoa egin zaigu lanean hastea, pertsona guztien eskubideak bermatuak izan daitezan herritar moduan gure garautxoa jarriz. Horretarako hainbat dira danon artean antolatu ditugun ekintzak, batzuk Arratia mailan eta beste batzuk herri mailan. Ekintza hauen helburu nagusiak bi izan … Irakurtzen jarraitu MATERIAL BILKETA

SAHARARAKO MATERIAL BILKETA

Lemoako gazte talde batek hile honen amaieran Saharara bidaia bat egingo dau, Tindoufeko errefuxiatuen kanpamentura, hain zuzen be. Bertako auzoatan eta eskolan proiektu txiki bat martxan ipinteko helburuagaz doaz; aisialdirako baliabideak eskaini gura dabez, haur eta gazteen irudimena sustatuteko. Ez hori bakarrik, han dagozan bestelako beharrizanak gitxituteko asmoz, material-bilketa egiten dabiz: higienerako produktoak (gel, dodotisak, konpresak…), medikamentuak, aisialdirako materiala (jolasak, margoak..) etab. jasoten dabiz. Parte hartu gura izinez gero, Lemoako Karabie Gaztetxean bilketa hori jasoteko ipinita dauen kajan itzi zeinke materiala. Azkeneko egune Martxoak 18 izingo da. Eskerrik asko 😉 Irakurtzen jarraitu SAHARARAKO MATERIAL BILKETA

DONBASSEKIN ELKARTASUNA

Europar eta estatubatuar inperialistek finantziaturiko, armatutako eta babestutako Ukrainako Junta nazi-faxista estatu-kolpearen bidez ezarri zenetik, Donbass eskualdeko Donetsk eta Lugansk Herri Errepubliken aurkako jazarpenak ez du etenik izan. Herri erresistenztia demokratiko eta antifaxista hau “errusiartzale”-tzat aurkezten digute han-hemenka herriak suntsitzen dituzten inperialisten jabego diren komunikabideek, bertan zer gertatzen ari denaren gaineko manipulazio eta desitxuraketa sortzeko eta munduko langileon arteko elkartasun internazionalista ekiditzeko. Euskal Herrian hainbat kontzientziazio kanpaina burutu egin dira, gai honen inguruan informazioa emateko eta elkartasuna bultzatzeko. Heltzen zaizkigun datuen arabera orain arte 11.000 zibil hil eta 17.000 zauritu dira eta horrez gain 2 milloi desplazaturik daude. Datozen hilabeteotan … Irakurtzen jarraitu DONBASSEKIN ELKARTASUNA