ZUMELTZAKO IGOEREA

“Egunon, hau egun ederra. Euria ari du, baina ederra da. Plazetan, putzurik putzura saltoka doazen ero batzuk gara”. Holan amaitan da Gozategin kanta bat eta holan hasi da gure egune. Urte batzuk daroaguz ya Zumeltzako igoerea antolatuten, baina adituen (adinduen) esanetan hau izan da eguraldirik txarrena. Eta egie esan, sinistuten dotsiet. Hala ere, goizeko 9etan bizikleta hartu, aterpetik urten, piñoi gogorrena sartu ta aurreraa… Zaparrada bero zauzenean jausten danean ezta hain tragikoa iziten, baina hasi orduko kopoialango euritzea dauenean gogoak aterpean geratan dire normalean. Eskerrak ondo lotute eroan doguzela! Aurten publikorik be eztogu aukin bidean zehar, nahiz eta afizionatu leialenak … Irakurtzen jarraitu ZUMELTZAKO IGOEREA

ZUMELTZAKO IGOEREA

Bada urtero data honitan hainbet eta hainbet ikusle aglutinetan dauen kirol txapelketa bat eta hori Frantziako Tourra da, zelan ez. Guk ordea, telebista amatau eta gure etapa propioa eraiki gindun. Bai, urteak daroaguz Karabietik Zumeltzarako etapea iten (20km). Txirrindulari eta bizikleta diferenteakaz, baina helburu beragaz: barre batzuk botatea kirola iten dogun bitartean. Hiru baldintza baino eztauz: mendiko bizikleteagaz etortea, dimerarte pelotoian joatea eta umore ona ekartea. Oharra: bidean zehar musikea eta abituallamientoaz arduratuko diren kotxeak egongo dire. Gidariekaz batera, gu be inportante eta profesional sentiaraziz, gure autoestimoa igotzeaz eta animoak emoteaz arduratuko direnak be joango dire. Beraz, bizikletarik ez aukin … Irakurtzen jarraitu ZUMELTZAKO IGOEREA