Category Archives: dokumentalak

SAHARA HURRA!

Zoritxarrez egunero aukiten doguz munduan zehar emoten diren guda, borroka edo bihotzak uzkurtuten dauriezen gertakarien berriak. Baina ondikoarren be latzagoa da jakitea egunkari horritan ez direla danak agertuten. Saharak urteak daroaz errepresiopean eskubide eta independentzia baten alde borrokan, baina ez dogu ezagutza askorik horren inguruan. Ganera, Lemoan badira Saharatik etorritako hainbat herritar eta sarritan kulturartekotasuna asko aldarrikatuten dogun arren, esan geinke euren kulturaz be gauza askorik eztakigule. Beraz modu xume baten (eta espero dot etorkizunerako harreman baten abiapuntu izatea) biak uztartutea aukera polite izingo leikela pentsau gindun.

Hasteko, bertako historia eta egoeraren berri emon euskun hitzaldia aukin gindun. Hizlaria Saharako akanpalekuetan jaiotako 20 urteko gazte bat izan zan. Bertako errekurtso naturalen garrantzia, errepresioa eta torturak, okupatutako lurraldeak, errefuxiatuen akanpalekuak, harresia… datu eta kontzeptu asko jorratu ginduzen. Etorkizunera begire hausnartuteko aukera be aukin gindun eta momentuko egoera gogorra bada be, gogorragoa da ikustea etorkizuna be iluna aurreikusten dala. Baina bueno, etorkizuna dauen bitartean pausuek (txikiek badire be) emoten jarraitu beharko doguz.

Esan dogun moduen, euren kulturaz gozatetuko aukerea be aukin gindun eta hitzaldien zehar bertako beste gazte batek tea prestatu euskun. Arpeiren bat gesto arraroren bat egin arren, orokorrean harrera ona aukin zauela esan geinke, bigarren rondan be basu guztiek amaituz. Kontrakoa pasau zan datilekaz. Eskurik esku pasetan joan ziren inon parau barik, esku aproposak topau eta taperra bentilau zan arte. Enpanadillak eta pastela be gitxi aguante zaurien mahai ganean.

Tripea apurtxu bet bete ta gero, lemoaztar batzuk Saharako familie bategaz bizi izandako bizipenak batuten zauzen bideo-dokumentala jarri euskuen. Hainbestetan eskatutako bideoa azkenean ikusteko aukera aukin gindun bai. Eztabaidarako denborea be egon zan eta protagonisten esanetan gehien harrituotsiena bertakoek egoera hain gogorren aurrean izandako irribarrea izan zan. Guk be barre batzuk bota ginduzen bideoa ikustean beraz, modu metaforiko baten esan geinke irribarre hori kamara baten batu eta hona ekarteko kapazak izin zirela. Artistak! Hori bai, ondikoarren giltzapean dauzen jantza desenfrenau pare batzuen irudiek ikusteko irrikitan gauz.

Azkenik egune borobilduteko Lemoan bizi dan saharar baten eskutik kuskuse jateko aukerea aukin gindun. Giro hain sano ta polit beten edozer gauze sartuten da ondo, bea esan beharra dago sukaldaria txalotxeko moduko kuskuse preparau euskule. Hori bai, jateko erakutsi gindun teknika eskasak argi itzi zauen beste afari bet in behakogule entrenetan segiduteko.

Besterik barik eskerrik asko barikuen Karabire hurbildu zinien saharar guztiei ekimen horreri kutsu esanguratsuago bat emotearren eta segi jo ta ke merezi eta behar dozuenagatik borrokan.

SAHARA HURRA!!!

Advertisements

SAHARA HURRA

Ondikoarren Karabie festeko ajea pasau barik eta euskal jaian atarian, Lemoan presente dagoen beste kultura bategaz gatoz. Barikuen 19:00etatik hasite, Saharan egoeraren barri emongo doskun hitzaldie aukingo dogu, bertatik ekarritako eta bertakoek eginiko teagaz batera. Ondoren afarie aukingogu eta zorte apur bategaz berezie izingo da bertako produktuek dastatuteko aukera aukingogu ta. Azkenik, Lemoako gazteak Saharako famili bategaz bizi izandako esperientziek plazaratuko dauen dokumentaltxoa ikusteko aukerea be aukingo dogu. Ezeizu galdu aukerea eta erdu!!!

IMG-20170529-WA0005

MOTXILAREN UMEA

Bariku honetan film pedagogiko bategaz gatoz. Presoen egoera euren seme alaben ikuspuntutik aurkeztuko gaituen filma. Erdu gitxiegi entzuten dan errealitatea ezagutzera!! Barikuen 19:00etan Karabien!!

MEMORIAREN ORBAINAK. AURKEZPENA

Aspaldiko partez ez dogule gaztetxea hain beteta ikusten, eta egie da be, herrie nahiko engantxeta egon dala proiektuegaz bideoklipe atara zanetik. Bertaratuen artean, gaueko protagonisten gurasoak izin dire gehiengoa. Euren seme alabei babesa emotera etorri direla esan daurien arren, guk badakigu bidaian indakoaz kotilleetan etorri direla. Gurasoak…

Hala ere, “…historia beti heltzen zaigunez garaileek kontatua…” esaldie daroan poemagaz hasten da dokumentala. Eztakit bidai honetan garaileak nortzuk izin diren edota garaile eta galtzailerik egon dan, baina dokumentala bidaiarien mobilek gordeta dekiezan dokumentuekaz kontaute egongo bazan seguro ez zala bardine izingo. Non dagoz dokumentazioa galdu zauen tipoaren deklarazioak? Eta hoteleko seguratekin izandako trifulkan komentarioak? Eta zuhaitzetik jauzi zanaren zauriak? Ez gaituzue engainatuko, dokumentalean eztala garagardo pitxerrik agertuten… mesedez!! Baina lasai, aurkezpen klandestino bat antolatuko dogu, toma falsekin batera, guzti hau argitara atarateko. Memoriari zor dotsezue!

Bromak aparte, zorionduteko lana egin dozue Hogota produkzioak! Ardura hain garrantzitsu bat zuoi ematerakoan iñok ez zauen sinesten bidai honen seriotasunean, are gutxiago itzultzailearen izena jakin gindunean. Baina pozten nau erratute egon izanak. Aurre-estreinaldien egondakoen goraipamen guztiek labur geratuten dire dokumental hain tekniko baten aurrean. Hori bai, ezaitezie harrotu arlo honetan dekoguzen ezagutza eskasak eztire gai kritika sakon bat egiteko ta.

Zer esanik ez, dokumentalaren aurkezpenerako sortutako parafernalia guztia. Euskal kulturaren pertsonai famatuek aurrera eroandako zuzeneko musikeak puntu bat emon deutson; argi dau. Kantak finantziaziorako atarako CDkoak izin dire, beraz liluratuta gelditu bazara kanta horrikaz, lasai, ondikoarren CDa erosteko aukera dekozu ta. Eta ikasi eztakit zeozer ikasiko zinduen, baina amaieran zuzendariarekiko izandako detaileak erakusten dau behintzet harreman polite sortu dala joan zinienon artean; sarritan garrantzitsuagoa dana. Joe ni be hunkituko naz azkenean…

Beraz proiektu hau herrie harritute itzi zauen bideoklip bategaz hasi zan eta herrie harritute itzi dauen aurkezpen bategaz amaitu. Zorionak gazteak, Lemoako etorkizune bermatute deku!!

ELKAR ESKOZIAKO DOKUMENTALAN AURKEZPENA

Helduek gaztetxetik ikustea ohikoa iziten de sarritan, baina ez kantidade hain handitan. Izin be, seme-alaba asko dire proiektu honetan parte hartu daurienak. Guraso horrin ahoetatik urten ziren kritika gehienak, bidaiarien nondik norakoak edota toma falsaren bat faltan bota zaurielako. Baina lemoaztar honik helburu zehatz batekin joan ziren Eskoziara eta dokumentala ikusi ondoren, ziurtatu geinke sobran bete dauriela.

Erreferenduma dala ta, Eskozia danon ahoetan egotera pasau zan bere momentuen, oin indarra galdu baitau. Baina Eskozia betaurreko diferenteakaz ikusi daitekeen arren, gaie beti ikuspuntu politiko batekin enfokau izin dogu. Hori dala ta, dokumental hau ere ikuspuntu politiko batetik enfokatue egongo zala uste nauen ta are gehau erreferenduma ardatz moduen eukala jakiterakoan. Baina onerako harritu nauela esan beharra daukat ikuspuntu soziala gailendu dala uste dodalako. Bertako aisialdi ohiturekaz hasten da eta erreferendumean emondako partehartzearen inguruko hausnarketakaz amaitu. Dokumental laburre, baina betea era berean.

Eztakit gazte talde horrin ikasketak zeintzuk izingo diren, baina edonok esango leuke dokumental hori kazetari baten lana dala. Beraz beste momenturen baten ikusteko aukerea badekozue ezeizue desaprobetxau, dokumentala Lemoako patrimonio kultural moduen izendatutekoa da ta. Ta bueno, zer esanik ez egileek antolatutako afarian ostean gaztetxeko altabozetatik urten ziren temazoak. Gaua Eskozian hasi, Mexikotik pasau eta Hego Amerikan amaitu. Honik bai bidaiari trebeak!!

ELKAR ESKOZIAKO DOKUMENTALAN AURKEZPENA

Pasadan uden Lemoako gazteek Eskoziara bidaiatu zaurien bertako momentu historikoa (erreferendume) aitxakitzat hartuz. Barikuen aurkeztuko dan dokumentala bidai horren helburu eta ondorioa da eta bertan, erreferendum horretan emondako partehartzearen inguruko hausnarketak eta testigantzak aurkeztuko jakuz.

IMG-20160125-WA0011

BISAIAK PROIEKTUAREN AURKEZPENA

80-90. hamarkadetan, Euskal Herrriko gatazkaren garai gogorren baitan, Frantses nazionalitatea zuten ibilbide arrunteko pertsona batzuek, sinesgaitzak ziren eta diren gertakari batzuk protagonizatu zituzten. Ekintzak eta hildakoak asteroko ogia ziren garai horretan beraz, Frantses hiritartasuna zuten eta ibilbide pertsonal konbentzionalaz garatu ziren gizabanako batzuek, nazio askapenerako borroka deitutako gatazkan aktiboki parte hartzea erabaki zuten. Nor ote ziren eta dira pertsona horiek? Zer egin ote zuten? Zerrek eragin ote zuen aldaketa erraldoi hori? Nolaz egin zuten jauzia? Gizakiaren aztereketa bat egitea da proiektuaren helburua, Euskal Gatazkak gizakiarengan izan dezakeen eragin sakona azalerazi nahiean.
 …
Informazio gehiago eskuratu ditzakezue: http://zuzeu.eus/euskal-herria/bisaiak-jauziaren-aurpegiak/
20151227_195611
BISAIAK. JAUSIAREN AURPEGIA proiektuaren aurkezpena eukin dogu gaur Karabien. Pena bat azken orduko arazoengatik aurkezleak agertu ez izana. Halan da be, tropel polite batu gara bertan kontetan diren anekdotaz eta hausnarketaz harritute geldituteko.
Dana dala, baten batek etorteko asmoa aukin badau bea denborea ez, ez larritu dokumentala gure eskuetan baitau. USB bat eta gaztetxetik pasetea baino eztozu behar. Zuon zain egongo gara…