MATERIAL BILKETA

Aupa!! Jakingo dozuenez iaztik martxan gabiz Ondo Etorri Errefuxiatuak taldea. Gerratik ihesean dabiltzan pertsonak bizitzen ari diren egoeraz arduratuta batzen hasi ginen arratiar batzuk eta holan sortu gendun talde hau. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak (1948) dioenez, “pertsona guztiek daukate munduan joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta bizilekua aukeratzekoa”, eta “pertsona guztiek daukate edozein herrialdetan babesa bilatu eta izateko eskubidea”. Sinismen honetan ezinbestekoa egin zaigu lanean hastea, pertsona guztien eskubideak bermatuak izan daitezan herritar moduan gure garautxoa jarriz. Horretarako hainbat dira danon artean antolatu ditugun ekintzak, batzuk Arratia mailan eta beste batzuk herri mailan. Ekintza hauen helburu nagusiak bi izan … Irakurtzen jarraitu MATERIAL BILKETA

ELKARTASUN TXOSNA PINTXOA

Hileak emon doguz egun honen inguruen eztabaidatuten: ze formatotan in, Igorreko jaiek eta domeka izinde zenbet jente agertuko zan laguntako prest, pediduek iterakoan zertan oinarrituko garen… buruhauste bat baino gehiago sortu dauriezan galderak izin dire, baia gaur esan beharra dau bere fruitue emon dauriezan buruhausteak izin direla. Izin be, eta inongo harrotasunez baia egindakoaz harro, ze polito geratu jakun! Ekimen honen helburuetariko bat errefuxiatuentzako diru bilketa bat egitea bazen ere, bilketa horren atzean lanketa ideologiko bat ere bermatu nahi gindun eta horregaitik postutxu informatibo bat ere jarri gindun. Guzti hau klaro, bigarren maila baten eta abesbatzei protagonismoa kendu barik. Hala … Irakurtzen jarraitu ELKARTASUN TXOSNA PINTXOA

ELKARTASUN TXOSNA-PINTXOA

Azken egunotan Lemoako kaleetatik asko komentetan dan gaie da Bizkaiko Abesbatzan egune, beraz jakingo dozuen moduen ekainak 12en jendetsa batuko da Lemoan. Data hori aprobetxatuz, Harriketarrak Gazte Asanbladak errefuxiatuekiko elkartasuna erakutsiz txosnea montauko dau ataraten dan dirue Ondo Etorri Errefuxiatuak Arratia plataformaren bitartez errefuxiatuei bideratuteko. Elkartasun txosna honetan edarie eta pintxoak egongo dire eta beraz, jendea behar da barran txandak iteko eta etxetik pintxoak inde ekarteko. Pintxoak edozein sapore, estilo zein tamainukoak izan leikez, baina beti be kontuten aukinde portzinoatan saldu behar direla. Beraz ekimen honetan parte hartuteko gogorik aukin ezkero aurretik gugaz jarri kontaktuen edo egunean bertan 11:00ak aldera … Irakurtzen jarraitu ELKARTASUN TXOSNA-PINTXOA