Category Archives: errefuxiatuak

ERREFUXIATUEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA

“Ilargiak tranpa egiten du uretan isladaturik, beregana eramango gaituen bidea erakusten digunea., Zeru garbiko gauetan. Edertasunez estaltzen diren bideetan arrisku handia dago. Edertasunez estaltzen diren bideetan, liluraturik haiengan pausatu eta oharkabean ito egiten zara; izarrez beteriko zerupean. Ilargiak tranpa egiten du uretan isladaturik, beregana eramango gaituen bidea erakusten digunean. Zeru garbiko gauetan.”

Benito lertxundi.

IMG-20170620-WA0009

Atzo errefuxiatuen nazioarteko egunan harire, harriketarrok kalera urten ginen Arratia beste mural batez hornituteko. Kalera urten ginen birikiek hautsez bete arren, egoerarekiko kontzientziazioa hauspotzeko. Kalera urten ginen paleak hainbestetan montau ta desmontau arren, zuon ibilbidea gora-beheratsuagoa dalako. Kalera urten ginen ertzainaren bisita izan arren, zuok jasotzen dozuen jazarpena hilgarria dalako. Kalera urten ginen tirafondoren batek trabaren bat imini arren, zuok topetan dozuezan trabak handiagoak, gogorragoak eta erabakigarriagoak direlako. Kalera urten ginen lijadora faraonikoen pisue konpartiduteko aukera aukin arren, zuok egoeraren karga bakarrik eroan behar dozuelako, askoz be pisutsuagoa danean. Kalera urten ginen porroten aurrean babesa topau arren, zuoi munduak orokorrean lepoa emoten dotsuelako. Baina batez ere, kalera urten ginen argi ta garbi esateko etsipenaren aurrean gogor eutsi eizuela, Arratia behintzat, babes herri dozuelako.

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK!!

Eta akaso egindako konparaketa mingarria suertatzen bada, behintzet izin ditela konturatuteko malko eta izerdi tanta guztiek bolumen bera daukien arren, istorio oso diferenteak gordetan dauriezela. Eta istorio horrik direla tanta horien jatorria baldintzatuko daurienak; eta beharbada, ustekabean, baita jausten direnean sorturiko eztandaren dimentsioa.

ONGI ETORRI GERNIKA

Aupa!! Dakizuen moduen apirilak 29an Ondo Etorri Gernikara Martxea egingo da. Arratikoak Lemoatik urtengo gara, Inzuntzeko plaza gorritik. Zornotzan geldialdi bet in ta aurrera jarraituko dogu. Gero zugastietan bazkaltzeko parauko dogu. Euskal Herriko Zutabe guztiak Muxiken batuko gara eta bertatik martxa isil eta serioan Gernikera.

30ean tailer eta ekintza ezberdinek egongo dire bertan. Trenak egiten dauen bide bardine da, beraz zailtasunik badekozu ibilten egiteko trenean joan zeinke eta nahi edo ahal dozun lekuen batu.

Animau eta gorde egune! Polite eta inportantea izingo da bertan egotea.

Zehaztasun gehiago nahi izanez gero web orrialdean aurkituko dozu  http://bizkaia.ongietorrierrefuxiatuak.info/eu/

REFUGIADAS: LA CRISIS DE ASILO EN EUROPA

Ezta lelango aldie errefuxiatuen inguruko hitzaldi bet antolatuten dogune Karabien. Eta zoritxarrez ezta azkenengoa izingo, Euskal Herrie herrialde nahiko solidario bat izin arren, arazoa ez dagoalako ematen jakien laguntzan, baizik eta eman behar jakien konponbidean. Izin be, komunikabideetan euren inguruko egoera latza entzuteak aurenganako enpatia bat sortzen dosku eta horrek sarritan laguntzera bultzatzen gaitu, baina bertan egon zan entzule batek esan zauen moduen ure atxiketan gabiz grifoa zarratu beharrean. Eta horregaitik, gaur egun gizartean zabaldu dan kontzientziazioa indartuten jarraitu behar dogu; penea ez dan beste parametrotan indartuten alegia. Orain dala hile batzuk gatazka guzti hau nondik datorren aztertu gindun (https://harriketarrakblog.wordpress.com/2016/05/13/inperialismoa-errefuxiatuak-egiteko-makina/). Oingoan ordea, errefuxiatuak egin beharreko ibilbideaz mintzatu gara hitzaldie parte biten bereiztuz. Alde batetik, garraiatuterakoan topetan dauriezen traba, manipulazio eta guzurrek; eta bestetik, emakumea izanik aurrekoei gehituten jakien eskubide urraketak. Horretarako CEAR Euskadi izan dogu mintzatzaile. CEAR errefuxiatuen, aberrigabeen eta migratzaileen eskubideak defendatzen dauen erakundea da, hauek gizarte barri horretan garatu daitezen sustatuz.

Beraz gu hemetik jarraituko dogu kontzientziak astintzen eta gure esku dauen heinean konponbideak sustatuten. Are gehau hori egiterakoan oraingoan moduen gaztetxea beteta ikusten badogu. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak diñon moduen pertsona guztiek daukielako mundutik zehar joan eta etorrian aske ibilteko eta bizilekue aukeratuteko eskubidea, baina batez be etika mundialak diñon moduen danok dekoguleko bakean biziteko eskubidea.

MATERIAL BILKETA

Aupa!!

Jakingo dozuenez iaztik martxan gabiz Ondo Etorri Errefuxiatuak taldea. Gerratik ihesean dabiltzan pertsonak bizitzen ari diren egoeraz arduratuta batzen hasi ginen arratiar batzuk eta holan sortu gendun talde hau.

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak (1948) dioenez, “pertsona guztiek daukate munduan joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta bizilekua aukeratzekoa”, eta “pertsona guztiek daukate edozein herrialdetan babesa bilatu eta izateko eskubidea”. Sinismen honetan ezinbestekoa egin zaigu lanean hastea, pertsona guztien eskubideak bermatuak izan daitezan herritar moduan gure garautxoa jarriz.

Horretarako hainbat dira danon artean antolatu ditugun ekintzak, batzuk Arratia mailan eta beste batzuk herri mailan. Ekintza hauen helburu nagusiak bi izan dira.  Alde batetik,  herritarrok kontzientzia hartzea, hau ez baita batzuen arazoa bakarrik, herritar ororen arazoa baizik. Eta bestetik, hemendik egin dezakeguna egitea; instituzio publikoei beraien inplikazioa exigitzea eta ahal dugun neurrian pertsona hauen beharrizanei aurre egiteko dirua batzea.

Azken honetan lanean jarraitzeko Abenduak 18an Areatzan Bigarren Eskuko Azoka antolatuko da. Azokan saltzeko Lemoatik gure materiala eroango dugu.

Zuri, pertsona zein elkarte,  zerbait aportatzea eskatzen dizugu; erabiltzen ez duzun baina beste pertsona bati balio ahal dion zerbait, zure eskuekin sortu eta saldu nahi duzun zerbait, …..

Lemoan, material bilketa Karabie Gaztetxean egingo da. Abenduak 9 ostiralean, 17.00tatik 21.00etara eta abenduak 10, larunbata, 11.00tatik 13.00etara. 

Jaiotzen garen lekua ez dugu aukeratzen! Danok gara personak!! Giza Eskubideak bermatzearen erantzunkizuna norbanako guztiori dagokigu!

azoka-solidarioa-bilketa-lemoan

ELKARTASUN TXOSNA PINTXOA

Hileak emon doguz egun honen inguruen eztabaidatuten: ze formatotan in, Igorreko jaiek eta domeka izinde zenbet jente agertuko zan laguntako prest, pediduek iterakoan zertan oinarrituko garen… buruhauste bat baino gehiago sortu dauriezan galderak izin dire, baia gaur esan beharra dau bere fruitue emon dauriezan buruhausteak izin direla. Izin be, eta inongo harrotasunez baia egindakoaz harro, ze polito geratu jakun!

Ekimen honen helburuetariko bat errefuxiatuentzako diru bilketa bat egitea bazen ere, bilketa horren atzean lanketa ideologiko bat ere bermatu nahi gindun eta horregaitik postutxu informatibo bat ere jarri gindun. Guzti hau klaro, bigarren maila baten eta abesbatzei protagonismoa kendu barik. Hala ere, lortutako dirue, postuen saldu ziren banderola kantitatea eta txosna inguruen sortu ziren eztabaidak argi izten daurie bai ekonomikoki zein ideologikoki egun arrakastatsue izin zala.

Amaituteko, esan beharra dau ezin dogule eguneko balorazioa amaitu Lemoako herritarrei eskerrak emon barik. Pintxoen arloan laguntza eskatu gindun eta eskari horreri emon jakon erantzune hitz barik izteko modukoa izin de. Zenbat pintxo, zenbat estilo, zenbat zapore…! Benetan eskerrik asko!

Beraz Lemoa, segidu daigun elkartasuna hauspotuz eta elkarlana sendotuz, kantu bat dauen bitartean ospatzeko ta aldarrikatzeko motibo bat be badauelako.

Oharra: Egune aprobetxatuz, aipamen berezi bet Lemoako koruantzako bere alorrean herrieri alaitasune eta doinue imintearren.

ELKARTASUN TXOSNA-PINTXOA

Azken egunotan Lemoako kaleetatik asko komentetan dan gaie da Bizkaiko Abesbatzan egune, beraz jakingo dozuen moduen ekainak 12en jendetsa batuko da Lemoan. Data hori aprobetxatuz, Harriketarrak Gazte Asanbladak errefuxiatuekiko elkartasuna erakutsiz txosnea montauko dau ataraten dan dirue Ondo Etorri Errefuxiatuak Arratia plataformaren bitartez errefuxiatuei bideratuteko.

Elkartasun txosna honetan edarie eta pintxoak egongo dire eta beraz, jendea behar da barran txandak iteko eta etxetik pintxoak inde ekarteko. Pintxoak edozein sapore, estilo zein tamainukoak izan leikez, baina beti be kontuten aukinde portzinoatan saldu behar direla.

Beraz ekimen honetan parte hartuteko gogorik aukin ezkero aurretik gugaz jarri kontaktuen edo egunean bertan 11:00ak aldera gaztetxera hurbildu. Guk ahalik eta esku gehien behar doguzelako eta errefuxiatuek ahalik eta laguntza gehien behar daurielako… erdu eta parte hartu!!!

Oharra: Eztau Igorreko jaietako ajea kenduteko metodo hoberik eta badakizu…!!

IMG-20160521-WA0006

INPERIALISMOA: ERREFUXIATUAK EGITEKO MAKINA

“Batzuetan egunkarian munduan gertatzen den guztia irakurtzen da eta munduan gertatzen den guztia munduan gertatzen den guztia dela sinesten da” idatzi zauen Joseba Sarrionandiak. Gaur egungo egunkariek, erlijioen guda baten ondorioz mundua errefuxiatuz bete dala dinorie, errefuxiatuen krisi baten murgilduta gauzela alegia.

Guk barikuen, zorionez, gaztetxeko leihoak zabalik itzi ginduzen ta haize korronteak egunkari horritako orrialdeak zimurtu zauzen hitzak euren artean nahasturik. Orain beste zeozer irakurri lei.

Izin be, Komite Internazionalistagaz batera antolatutako hitzaldi honetan errefuxiatu krisi baten murgilduta baino, mundu osoa hartuten dauen joko zikin eta ustel baten murgilduta gauzela ohartu ginen; errefuxiatuak fitxak baino ez diren joko erraldoian. Hasiera baten hizlaria beste bat izan behar bazen be, ezintasun bategatik Mariam etorri jakun egoeraz berba iten. Mariamek argi itzi eban programatuta egoan hizlaria bera baino trebeagoa zala egoeraren diagnostikoa egiten, baia egie esan, ez jakun asko arduretu. Mariam Komite Internazionalistako kide izateaz gain, errefuxiatu kurdua da eta esperientzia propioak asko aberasten dauriez holango hitzaldiek. Bai, errefuxiatuen artean be kurduak dauz, ez dira danak siriarrak!

3 orduko solasaldian gai asko ikututeko denbora emon dozkun. Ezta erreza dana laburtutea, baina arrazoi geopolitikoaz mintzatu ginen, potentzien izaera bikoitzaz, Europa eta Turkiaren arteko akordioaz, Siriaz aparte gerran dauzen beste herrialdeetaz, mundu osoko errefuxiatuetaz, errefuxiatuek egin behar dauriezen ibilbideaz, errefuxiatu akanpalekuen egoeraz, komunikabideen paperaz…

Azken finean, atara gindun ondorioa da gizartea bera be beste fitxa bat baino ez dala jolas honetan, beharrezkoa danean estrategikoki mogiduten dauriena. Ba mogidu behar bagara, behintzet ez gaitzatela eurik mogidu, mogidu gaitezan kontziente izanik, arazoa urrinekoa dala emon arren, guk be badekoguleko zer esana ta zer egina. Horregaitik aipatutekoa da arratien “ongi etorri errefuxiatuak” plataforma sortu dala eta hamendik deialdie in gureko geunke datozen egunetan honen harire ingo diren ekitaldietan parte hartutera gonbidatuz. Mugak sortzen eta harresiak handitzen diren arren, badauzelako birjaioten diren herrialdeak eta inoiz hiltzen ez diren herriak!

IMG-20160514-WA0002

Oharra: Erantsite izten doguz gai honen inguruen arratien ingo direzen ekimen diferenteak… eta adi kartelei gehau egongo direlako!!

INPERIALISMOA: ERREFUXIATUAK SORTZEKO MAKINA

Inperialismoa gatazka gehienen inguruan hitz egiten danean sarritan agertan dan zerbait da; errefuxiatuak gaur egungo eztabaida guztien abiapuntu dira; eta makinak, nik dakidala, helburu jakin baterako sortuak izaten dira. Hiru kontzeptu esaldi bat. Hiru kontzeptu bide berbera. Maiatzak 13en erdu Karabiera hiru hitz horrin arteko elkarreragina zein dan ezagututen. Erdu errealitatearen beste ikuspuntu bat arakatzera!!

Hitzaldie Komite