Category Archives: hamabostaldi kulturala

TRUKE AZOKA

Badire urteak truke azoka hamabostaldiko egitarauen datorrena. Kanpaña polite in gindun bere momentuen eskuorriek banatan etab. Baina egie da, urteak aurrera joan ahala inderra galduten joan dala. Aurten klaru ikusi de.

Aurtengo mahaie be nahiko beteta egon dan arren, beste urteatan ez bezala oso truke gitxi in dire. Egie da ezin dogule honen arrakasta bakarrik truke kopuruetan neurtu, azken finean gure helburue trukatutea trukatutearren baino, kontzientzia aldaketa baten eragitea dalako. Ta aurten hori be eztogu modu nabarmen baten lortu bertara hurbildu dan jentea be gitxi iziteaz gain, betikoa izin dalako. Halan da be, esan beharra dago ekimenari bizitasune emon dotsien ume batzuk hurbildu direla; are gehau honik be pare bat truke itera animatu direnean.

Belaunaldi barriek animetan direla ikusteak guri inderrak emoten doskuz, eurik dauzen bitartean etorkizune bermatute dauelako. Horregaitik, saiatuko gara datorren urtean be egitarauen sartuten, baina bueno, egie da pare bat buelta ta hausnarketa behar dauen ekimen bat dala. Beraz batan batek proposamenik izan ezkero, betikolez, ondo etorria izango da.

PINTXO LEHIAKETA + ENETARAN

Hamabostaldie jaten ta kantetan hasi zanez, ze modu hoberik hamabostaldie borobilduteko jaten ta kantetan baino.

Aurten be estilo guztietako pintxoak aukin doguz: elaborauek, sinpleak, nahasketa bereziek, plato konbinauek… Sukaldaritza arte bat eztala uste daurienak gaztetxeko pintxo lehiaketa batetik pasau ditezela mesedez. Vaya tela!

Urterolez pintxo kopuru nabarmena aukiogu oingoan bebai, baina esan beharra dago pintxoak etxean iteko ohiturea hartuten gabizela. Ez da inoren hitza zalantzan iminteagatik, baina pintxo sospetxosoak gero ta ugariagoak dira. Non geratu dire etxean iñeko pintxoei iten jakien abutxeoak? Galduten gabiz sukalde txiki baten hainbeste sasi-sukaldari material beran erabilera konpartiduterakoan (edo borrokatuterakoan) sortuten dan xarma. Zer esanik ez pintxoa amaitu daurienak presioa sartuten daurienean.

Bestalde, abutxeoak merezi daurienak (beste urte batez) pintxo gozoen tituloa irabazi daurienak dire. Izin be, beste urte batez tenperaturaren joko zikina erabili daurie iribazteko. Bai, pintxo guztiek ordureko egon ziren eurena izin ezik; eta eurena urten zanerako, besteak hotz. Partaide batek (igerten da beteranoa zala ya) jugada guztie aurreikusite, pintxo hotz baten alde in zauen. Halan da be, iribazleen trikimailuek eraginkorregiek dire eta azkenean alperrik. Eskerrak aurten hiru sari egon direla eta behintzet beste bietan lehia egon dala. Originaltasunaren sarie plater konbinauantzat izin zan. Egie da bazter guztietatik azkeneko momentuen hartutako produktuekaz indako pintxoa iziteko nahikoa in zauela, baina jangarritasuna baldintza bat izan beharko litzateke hemendik aurrera lehiaketako parte izateko. Presentazino onenaren saria bestalde, “cerebros destruidos” pintxoantzat izin zan. Zaporez nahiko enpalagosoa gelditu arren, produktu desberdinekaz jolasteko erakutsitako abileziagatik merezitako saria dudarik gabe.

Aurten epailea Enetaran taldeko musikariek izin dire. Bere erabakien zilegitasuna askok ezbaian iminiko daurien arren, argi dauena da kontzertu ederra eskaini zauriela. Beraz jarritako aurreikuspenak sobran beteteaz gain, asanbladan izenean be eskerrak emotea pintxoak probetera ausartutearren.

Azkenik, esatea musikalmente kontzertu oso duin bat izin zana, Stankeik txiki baten bihurtu gindule. Bai, egun honetan be eszenarioa inbaditu ginun, baina errue zuona da bikote, giroa berotutearren eta jentean kolaborazioak eskatutearren. Zer ingo dotsegu aspektu horretan metxa laburrekoak bagara? Gu behintzat, horretaz harro egoten jarraituko dogu.

STANKEIK

Zurrumurruek diñorie aurtengoa 10. Stankeike izin dala, baia kontrako iritziak be badauz, asik ondikoarren bertsio ofizialik eztauenez ezingo dogu zehaztu. Baieztatu geinkena ordea da, urte nahikotxo direla ta ondikoarren beteranoak eta debutanteak oholtza bera konpartiduten dauriela. Eta ez edozein motatako debutanteak, aurtengoak buruhandiz jantzite eta egurre banatan sartu dire ta. Bai bai, fuerte datoz belaunaldi barriek. Beteranoen artean viejas gloriasen bitrinan agertuten dan horietako bat be aukin dogu urte pare bateko paroian ostean.

Musikariek (giroa musikala eta jasangarrie izitea lortuten daurienak) eta musikazaleak (giroa alaituteaz arduratuten direnak) be oholtza bera konpartiduten daurie egun honetan. Askok inkopatibletzat ikusten daurie hau, baina guk sobran badakigu horren nahasketaren ondorioa ederra dala. Aurten be demostrau dogu ta!

Asanbladatik eskerrak emotea musiko guztiei izandako pasientziagatik. Izin be, kanpotik errez ikusten bada be, abesti guztiek ataratea eta tonoa eta ritmoa harrapetea kostetan jakon jenteagaz ensaietea kuenta atraseko egoera baten ez da erreza. Meritu handie dekozuena. Bai, aurten be azken asterako itzioguz ensaio guztiek. Alperkerie, denbora falta, zorokerie, planikikazio eza… norberak definidu daiela gure dauen moduen egoera hau, baia beste urte batez lortu dogu. Benetako artistak garenaren seinale?

Baina ez pentsau kantante guztiek desastre bat direnik. Publikoan artean egon diren kritiko askok aurtengo abesti bet originala baino politagoa geratu dala diñorie ta. Hain harritute geratu dire Tu cara me suenako hurrengo edizioa harriketarrokaz itea planteetan dabizela.

Guk argi dekogune, eta urtero urtero indartuten dogun idea da, egun honek partaideengan eta ikusleeengan polo batetik bestera doazen sentimenduen joan etorri bet sortarazten dauela, eta hori de hain zuzen Stankeik bizitzan behintzet baten probau beharreko gauze baten bihurtuten dauena. Horregaitik, hemen segiduko dogu probetan, inprobisetan eta zelan ez, disfrutetan!!

KORTO EXPRESS

Oin dala urteak kortoen boome jo zauela eta aurten be ezin ziren faltau hamabostaldiko egitarauan. Hala da be, esan beharra dago aurten pasadan urtean baino korto gitxiau egon direzela. Argi dau facebook hitza eta lentillak korto berean uztartutea eztala erreza, baina ez dot uste harriketarron irudimenerako hori traba handirik danik. Bai ordea lan munduaren garrantzia (edo esklabizazioa, norberak jakingo dau). Pasadan urtean ez bezala aurten 48 orduak lanegunetan jausi dire eta ikusten da horrek kalte in doskule. Pena bat. Halan da be, gitxi izin arren ikuspuntu diferenteak jorratuteko aukera emon doskue. Mezu sakona aukin darienak, hitzekaz jolastu daurienak, egoera nahiko makabro bat irudikatu daurienak, gaztetxeko juergen dejavuek… 4 korto, baia bakotza bere estiloan.

Aurten be ezin zan falta kalidade eskaseko kortoak. Hurrengo urtera begire igual teknologia berrien praktikotasunaren inguruko saio teoriko bat antolatu beharko dogu. Halan da be, uste dot korto bardinek iten jarraituko ginduzela, efekto espezialak modu kutrean itearen xarmak ezteko parekorik.

Baina bueno ikusteko aukerarik aukin ez badozue lasai. Izin be, disko gogorrean ondo gordeta egongo dire eta batek daki, bea igual egunen baten kortoen maratoi bat antolatu beharko dogu gaztetxean. Badaezpada joan abdominalak entrenetan…

GABON ZAHARRETAKO PARTIDUE

Aurten be belaunaldi diferentetako ekipoak aukin doguz gabon zaharretako partidazo honetan. Eta urteak aurrera joan ahala arpei zaharrak desagertuten doazen moduen arpei barriek agertuten doazen bitartean, badau zeozer inoiz faltauko eztana: lesioak. Eta parte medikoa luzea bada be, ez pentsau partiduek beroak edo lar lehiakorrak direzelako danik. Izin be, golperen bat egon arren, askotan partidue hasi orduko gertatuten dire, edota norberak bere kabuz indakoak dire. Beraz, ondorio bi: Edo kirolzale asko bea kirolari gitxik osotuten dauriez ekipoak, edo oso astoak gara. Pista moduen esatea aurtengo lesioetako bat ospakizun baten emon dala. Hausnartzeke…

Aipatutea be aurtengo finala polo generazionalen artekoa izin dala. Final polite benetan. Nork esango zauen azken urteetako txapeldunak izin diren Karabieko beteranoei tituloa kenduteko kapazak izingo ziren bakarrak gazteenak izingo zireala. Hor ikusten dire gaztetxe osteko hainbeste entrenamientuen fruituek, baina esan geinke batzunak loratu berriek diren bitartean besteenak usteldute dauzela jada?

Bitartean, beste partiduen urteko patxangea aukin gindun azkenengo postuegaitik lehiatuten. Gauzea da aurten barrikuntza moduen sari bet sartu dogule: Harrizko botea, “azken sailkatua, baina herriak maitatua”. Leloak diñon moduen sarie azkenengoantzako izin da, noski. Egie esan, gorrien aurrelarie Benteke zala ikusterakoan apustuek talde horren alde in zaurien, baina esatea azkenean sarie beste taldeantzako izin zala. Bere garaian promesak izin zirean, baina inoiz eztaurie lortu despuntetea. Eta aurten argi dau inoiz baino bajuago jauzi direla. Ez galdu daurielako, baizik eta Bentekek gola itea lortu zauelako. Analisten ustetan geroko memorialerako erreserbetan ibili ziren, baina memorialean be erakutsitako maila eskasak bertan behera izten dau hipotesi hori. Halan da be lasai, ez ahaztu herriak maite zaituela.

Beraz amaituteko esatea futbolaren komertzializazio honetan gure futbola ikustearren inok ezauela pagauko, baina ez maila eztekoguleko, baizik eta espektakulo honek preziorik eztekolako.

NABARRO ETA LAURA. UMOREA ETA DANTZA

Antzerkiek lehen hilero iten ginduzen arren, aspaldiko partez ezkiñule bat ekarten. Baina bueno, oingoan be belaunaldi diferenteak elkartutea lortu dogunez igual sarriagotan ekartera bueltatu beharko gara, batek daki.

Halan da be, esatea gaurkoak antzerki moduen salduten ziren arren, ohitute gauzen antzerki estilotik urrun dauen zerbait egiten dauriela. Izin be, alderdi bitan bereiztutako emanaldia izin zala esan geinke. Alde batetik umoreari lekue izten saiatu ziren bakarrizketak; eta bestetik dantza. Umorea eta dantza zan antzezlanaren izena eta alde horretatik beraz, esandakoa bete zan. Baina egie da txalo artean amaitu bazen be, hurrengo egunetan Karabieko pasilloetatik kritikaren bat jaso dauen antzezlana izin dala.

Amaituteko, euren alde esatea amaieran modu umoretsuen Karabie jantzan imintea lortu zauriela. Beraz saioan zehar gure espektatibak bete ez baziren be, helburua edo behintzat prometidu zana bete zan.

Egie da harriketarrok aspektu horretan metxa laburrekoak garela eta Karabie jantzan imintea eztala gatza iziten, baina ze demontre, gitxi batzuk baino ezingo daurie jarri hori euren curriculumetan. Zorionak bikote!!

REFUGIADAS: LA CRISIS DE ASILO EN EUROPA

Ezta lelango aldie errefuxiatuen inguruko hitzaldi bet antolatuten dogune Karabien. Eta zoritxarrez ezta azkenengoa izingo, Euskal Herrie herrialde nahiko solidario bat izin arren, arazoa ez dagoalako ematen jakien laguntzan, baizik eta eman behar jakien konponbidean. Izin be, komunikabideetan euren inguruko egoera latza entzuteak aurenganako enpatia bat sortzen dosku eta horrek sarritan laguntzera bultzatzen gaitu, baina bertan egon zan entzule batek esan zauen moduen ure atxiketan gabiz grifoa zarratu beharrean. Eta horregaitik, gaur egun gizartean zabaldu dan kontzientziazioa indartuten jarraitu behar dogu; penea ez dan beste parametrotan indartuten alegia. Orain dala hile batzuk gatazka guzti hau nondik datorren aztertu gindun (https://harriketarrakblog.wordpress.com/2016/05/13/inperialismoa-errefuxiatuak-egiteko-makina/). Oingoan ordea, errefuxiatuak egin beharreko ibilbideaz mintzatu gara hitzaldie parte biten bereiztuz. Alde batetik, garraiatuterakoan topetan dauriezen traba, manipulazio eta guzurrek; eta bestetik, emakumea izanik aurrekoei gehituten jakien eskubide urraketak. Horretarako CEAR Euskadi izan dogu mintzatzaile. CEAR errefuxiatuen, aberrigabeen eta migratzaileen eskubideak defendatzen dauen erakundea da, hauek gizarte barri horretan garatu daitezen sustatuz.

Beraz gu hemetik jarraituko dogu kontzientziak astintzen eta gure esku dauen heinean konponbideak sustatuten. Are gehau hori egiterakoan oraingoan moduen gaztetxea beteta ikusten badogu. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak diñon moduen pertsona guztiek daukielako mundutik zehar joan eta etorrian aske ibilteko eta bizilekue aukeratuteko eskubidea, baina batez be etika mundialak diñon moduen danok dekoguleko bakean biziteko eskubidea.

OLENTZERO

Pasadan urtean hausnarketa bat eskatu gindun eta oparietan baino ez bada ere, hausnarketa hori emon da. Izan ere, aurtengo oparie materiala iziten jarraitu arren, gure helburue zoriontasuna oparitutea izin da. Horregaitik eskatu geuntsen Olentzerori musika instrumentuek ekarteko. Ikerketan diñorien moduen eta aspaldidanik frogatuten gabizen moduen, kantetan dogun bitartean zoriontsuek garelako. Edo behintzet kantetan dauena; kantari askoren alboan egotea nahiko mingarrie izin lei eta. Hori be askotan frogatu dogu gaztetxean dekoguzen kantari eskas askogaz, baina horrik dire hain zuzen zoriontasun hori transmitiduten onenak. Halan da be, gauza mingarrien artean Olentzeroren laguntzaileak botatako karamelo hiltzaileak nabarmendu beharko geunkez.

Aipatzekoa da be, zelan aurten Olentzeroren izaeraren gain planteetan dan urteroko galderarik sakonenari erantzune topau dotsegun. Bai, orain ziurtatu geinke Olentzero ez direla gure gurasoak. Izin be, umeakaz ondo moldatu arren, bertaratu zan haurra hartuteko erabili zauen teknika eskasak delatau in zauen.

Azkenik aipatutea beste urte batez, Olentzerok zoriontasuna banatuten dauen bitartean, Lemoatik urrun jarraituten daurienen aulkiak bete artean hemen segiduko dogule; etxerako bidea argituten!

“EVASORES, MOROSOS Y MILLONARIOS VASCOS. PANAMÁ CONNECTIONS” LIBURU AURKEZPENA

Harriketarrontzako barrie eztan egilea etorri jakun Karabiera bere liburu barrie aurkeztuten. Ezetan dozuenok tipo bitxie dala jakingo dozue. Eskarmentu handiko kazetaria. Oingoan Panamako papelen bombazo horretan danok ikusten gindun hutsunea argituten etorri zan. Izan ere, bere inbestigazioa, izen euskaldunak topau gurean, bertan agertan ziren izenen (eta agertan ez zirenak, baina horretan sartute egon zireanak) ikerketan oinarritu da. Eta halan kontau dosku. Ezta lelango aldie hiru silabako euskal alderdi politikoa jo puntuan iminten dauena. Ezta lelango aldie bez erdiko puntuan joten dauena, berak kontaute, betatute egon baita hainbat irrati saio eta komunikabidetan. Batan bat mindute sentiduko zan informazio hori leiduterakoan. Baina Anjek diñon moduen: “inor ez mintzearren isilduko banintz, ez nuke isilduko denen mina baizik.”

Beraz, gaur be ildo beretik silaba horiek Panamako asuntoan dekien protagonismoa azaldutera etorri jaku. Ezta erreza hainbeste datu ta izen barneratutea, baina behintzet ideia bat izateko balio izin dosku. Ganera, datuak esperientzia pertsonalekaz uztartuten dauzenez (beti be umore eta ironia toke bategaz), hain ilune dan gai batetik barre batzuk botateko aukera be emoten dau.

Hori bai, Ahoztar no hace rehenes eta gaztetxeari be bere ziztada jauzi jako. Merezitakoa dala onartuten dogu. Gaztetxean egon zan azken aldien be bronka bota doskun liburutegie hain desordenauta eukiteagatik. Eta gauzak eztirenez aldatu, gaurkoan be toketan zan.

Baina lasai Ahoztar, ondikoarren (zoritxarrez) hamaika trapu zikin argitaratuteko dauzenez badakigu bueltauko zarela eta beste akatsen bat topau beharko dozu liburutegie txukun-txukun aukingo doguleko. Ta holan ezpada, gure inguruko liburu bet argitaratuten itziko zaitugu. Guk ezaitugu betauko!

KARABIE SHOW

Normalean hamabostaldi kulturala eskolan iten doguzen ekimenekaz hasten da, baina aurten pasadan asteko kontzertuekaz hasi bada be, eskolarako biajea ezin zan faltau.

Aurten be oihanean sartu gara Braulio lehoiari ileorde barrie oparituten. Ganera oingoan oihaneko tribu bateko partaideak aukin doguz guri lagunduteko prest. Bai bai, zuzenean oihanetik etorriak. Eta hainbeste hormonen joan etorriegaz DBH oihana eztala uste dozuenok saiatu bertan klase bat emoten. Ha ze denborak!!

Antzerkigintzaren oinarrietako bat inprobisazioa dala jakinde, ensaio bi ta aurrera. Baina bueno, horretarako ekarri doguz antzerkigintzako profesionalak. Ta ez pentsau publikoa erreza danik; haur hezkuntzako umeak oso exigenteak dira. Aztertu beharko dogu ia horren arrazoia gure lanarekiko oso kritikoak direlako dan edo eztaurielako ezebez ulertuten dan. Hala ere, euren irakasleek esanda, pertsonaien joan etorriekaz eta kanta eta galderen bitartez emondako feed backari esker, momentu polit bet pasetan dauriela ziurtatu geinke. Aurten ganera, Lehen Hezkuntzako ikasle ugari be egon dire, beraz antzerkiegaz kidetasunaren ingururen zabaldu dogun mezue batan bateri behintzat helduko jakon.

Lehen Hezkuntzakoakaz be barrikuntzak sartuten saiatu gara eta aurten jolasetaz gain, altxorraren bila be antolatu dogu. Zoriontasuna, parekidetasuna, euskera, aniztasuna, bizikidetza eta elkartasuna dira eskolaren baitan topau doguzen altxorrak. Oso abstraktoak eta konplexuak gehienak eta ordu baten landuteko aukerarik emoten ez daurien arren, espero dogu eskolak edota jendarteak gaur landatu doguna ureztatuten joatea apurke apurke. Onartuten dogu pisten zailtasun maila eztala izin errezena eta burmuineren bat jakean iminiogule, baina zertarako dau gaztetxea ezpada sormenez eta irudimenaz burmuinak astintzeko?

Amaieran, betikolez, ezin zan falta urtero dantza itera dediketan dotseguzen 10 minutu horrik. Hainbeste ume zein irakasle, bakarrik musikea iminite dauenaren aitzakipean jantzan ikusteak ezteko preziorik.