Category Archives: hitzaldiek

SAHARA HURRA!

Zoritxarrez egunero aukiten doguz munduan zehar emoten diren guda, borroka edo bihotzak uzkurtuten dauriezen gertakarien berriak. Baina ondikoarren be latzagoa da jakitea egunkari horritan ez direla danak agertuten. Saharak urteak daroaz errepresiopean eskubide eta independentzia baten alde borrokan, baina ez dogu ezagutza askorik horren inguruan. Ganera, Lemoan badira Saharatik etorritako hainbat herritar eta sarritan kulturartekotasuna asko aldarrikatuten dogun arren, esan geinke euren kulturaz be gauza askorik eztakigule. Beraz modu xume baten (eta espero dot etorkizunerako harreman baten abiapuntu izatea) biak uztartutea aukera polite izingo leikela pentsau gindun.

Hasteko, bertako historia eta egoeraren berri emon euskun hitzaldia aukin gindun. Hizlaria Saharako akanpalekuetan jaiotako 20 urteko gazte bat izan zan. Bertako errekurtso naturalen garrantzia, errepresioa eta torturak, okupatutako lurraldeak, errefuxiatuen akanpalekuak, harresia… datu eta kontzeptu asko jorratu ginduzen. Etorkizunera begire hausnartuteko aukera be aukin gindun eta momentuko egoera gogorra bada be, gogorragoa da ikustea etorkizuna be iluna aurreikusten dala. Baina bueno, etorkizuna dauen bitartean pausuek (txikiek badire be) emoten jarraitu beharko doguz.

Esan dogun moduen, euren kulturaz gozatetuko aukerea be aukin gindun eta hitzaldien zehar bertako beste gazte batek tea prestatu euskun. Arpeiren bat gesto arraroren bat egin arren, orokorrean harrera ona aukin zauela esan geinke, bigarren rondan be basu guztiek amaituz. Kontrakoa pasau zan datilekaz. Eskurik esku pasetan joan ziren inon parau barik, esku aproposak topau eta taperra bentilau zan arte. Enpanadillak eta pastela be gitxi aguante zaurien mahai ganean.

Tripea apurtxu bet bete ta gero, lemoaztar batzuk Saharako familie bategaz bizi izandako bizipenak batuten zauzen bideo-dokumentala jarri euskuen. Hainbestetan eskatutako bideoa azkenean ikusteko aukera aukin gindun bai. Eztabaidarako denborea be egon zan eta protagonisten esanetan gehien harrituotsiena bertakoek egoera hain gogorren aurrean izandako irribarrea izan zan. Guk be barre batzuk bota ginduzen bideoa ikustean beraz, modu metaforiko baten esan geinke irribarre hori kamara baten batu eta hona ekarteko kapazak izin zirela. Artistak! Hori bai, ondikoarren giltzapean dauzen jantza desenfrenau pare batzuen irudiek ikusteko irrikitan gauz.

Azkenik egune borobilduteko Lemoan bizi dan saharar baten eskutik kuskuse jateko aukerea aukin gindun. Giro hain sano ta polit beten edozer gauze sartuten da ondo, bea esan beharra dago sukaldaria txalotxeko moduko kuskuse preparau euskule. Hori bai, jateko erakutsi gindun teknika eskasak argi itzi zauen beste afari bet in behakogule entrenetan segiduteko.

Besterik barik eskerrik asko barikuen Karabire hurbildu zinien saharar guztiei ekimen horreri kutsu esanguratsuago bat emotearren eta segi jo ta ke merezi eta behar dozuenagatik borrokan.

SAHARA HURRA!!!

Advertisements

SAHARA HURRA

Ondikoarren Karabie festeko ajea pasau barik eta euskal jaian atarian, Lemoan presente dagoen beste kultura bategaz gatoz. Barikuen 19:00etatik hasite, Saharan egoeraren barri emongo doskun hitzaldie aukingo dogu, bertatik ekarritako eta bertakoek eginiko teagaz batera. Ondoren afarie aukingogu eta zorte apur bategaz berezie izingo da bertako produktuek dastatuteko aukera aukingogu ta. Azkenik, Lemoako gazteak Saharako famili bategaz bizi izandako esperientziek plazaratuko dauen dokumentaltxoa ikusteko aukerea be aukingo dogu. Ezeizu galdu aukerea eta erdu!!!

IMG-20170529-WA0005

DIRU SARRERA MINIMOAK ZELAN ZEHAZTU?

Elkartzen eskubide sozialen aldeko mogimendu bat da, helburu moduen oinarrizko eskubide sozialen aitortza dekolarik. Horretarako ekimen desberdinak gauzatuten dauriez eta gaurko hitzaldie dekogu adibide.

Diru sarrera minimoak zelan zehaztu? galderari erantzune topetako planteatu gendun hitzaldi hau. Aberastasunaren banaketa hartu zan abiapuntutzat, aberastasuna herriak sortua bada herrian modu ekitatiboan banatu beharko zala argudiatuz. Hortik tiraka traba, kontzeptu eta iritzi asko landu ziren modu orokorrean zein zehatzean. Laburpen moduen Elkartzeneko orrialdean be pare bat ideia aurkituko dozuez. Nabarmendutea gaur landutako ikuspuntua ez dala izin sistema ideal baten gainean sortua, baizik eta gaur egungo errealitatea kontuten hartute, pausu praktikoak (batzuentzat txikiegiek akaso, baina aurreranzko joeran) ematera bideratua.

Argi dagoena da, galdera horreri irtenbide bat topetea oso ondo pentsatuta dagoen egiturari tirafondo bat kendutea baino eztala. Baina guk beti esan dogu iraultzak pausu txikiekaz hasten direla. Beraz, hemen jarraituko dogu burueri eragiten eta tirafondoak (momentuz) kendu ezin badoguz, behintzet destornilladorak sortuten. Batek dakielako iraultza noz hasiko dan, baina hasten danean sikeran, prest harrapatu gaitzala.

20170305_182905

DIRU SARRERA MINIMOAK ZELAN ZEHAZTU?

Diru sarrera minimoak zelan zehaztu? Galdera honen erantzuna jakin gure badozu edo behintzat erantzunen iritzi bat bereganatu… Erdu domekan Karabiera Elkartzenen ikuspuntue ezagututera!!

img-20170227-wa0001

REFUGIADAS: LA CRISIS DE ASILO EN EUROPA

Ezta lelango aldie errefuxiatuen inguruko hitzaldi bet antolatuten dogune Karabien. Eta zoritxarrez ezta azkenengoa izingo, Euskal Herrie herrialde nahiko solidario bat izin arren, arazoa ez dagoalako ematen jakien laguntzan, baizik eta eman behar jakien konponbidean. Izin be, komunikabideetan euren inguruko egoera latza entzuteak aurenganako enpatia bat sortzen dosku eta horrek sarritan laguntzera bultzatzen gaitu, baina bertan egon zan entzule batek esan zauen moduen ure atxiketan gabiz grifoa zarratu beharrean. Eta horregaitik, gaur egun gizartean zabaldu dan kontzientziazioa indartuten jarraitu behar dogu; penea ez dan beste parametrotan indartuten alegia. Orain dala hile batzuk gatazka guzti hau nondik datorren aztertu gindun (https://harriketarrakblog.wordpress.com/2016/05/13/inperialismoa-errefuxiatuak-egiteko-makina/). Oingoan ordea, errefuxiatuak egin beharreko ibilbideaz mintzatu gara hitzaldie parte biten bereiztuz. Alde batetik, garraiatuterakoan topetan dauriezen traba, manipulazio eta guzurrek; eta bestetik, emakumea izanik aurrekoei gehituten jakien eskubide urraketak. Horretarako CEAR Euskadi izan dogu mintzatzaile. CEAR errefuxiatuen, aberrigabeen eta migratzaileen eskubideak defendatzen dauen erakundea da, hauek gizarte barri horretan garatu daitezen sustatuz.

Beraz gu hemetik jarraituko dogu kontzientziak astintzen eta gure esku dauen heinean konponbideak sustatuten. Are gehau hori egiterakoan oraingoan moduen gaztetxea beteta ikusten badogu. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak diñon moduen pertsona guztiek daukielako mundutik zehar joan eta etorrian aske ibilteko eta bizilekue aukeratuteko eskubidea, baina batez be etika mundialak diñon moduen danok dekoguleko bakean biziteko eskubidea.

INPERIALISMOA: ERREFUXIATUAK EGITEKO MAKINA

“Batzuetan egunkarian munduan gertatzen den guztia irakurtzen da eta munduan gertatzen den guztia munduan gertatzen den guztia dela sinesten da” idatzi zauen Joseba Sarrionandiak. Gaur egungo egunkariek, erlijioen guda baten ondorioz mundua errefuxiatuz bete dala dinorie, errefuxiatuen krisi baten murgilduta gauzela alegia.

Guk barikuen, zorionez, gaztetxeko leihoak zabalik itzi ginduzen ta haize korronteak egunkari horritako orrialdeak zimurtu zauzen hitzak euren artean nahasturik. Orain beste zeozer irakurri lei.

Izin be, Komite Internazionalistagaz batera antolatutako hitzaldi honetan errefuxiatu krisi baten murgilduta baino, mundu osoa hartuten dauen joko zikin eta ustel baten murgilduta gauzela ohartu ginen; errefuxiatuak fitxak baino ez diren joko erraldoian. Hasiera baten hizlaria beste bat izan behar bazen be, ezintasun bategatik Mariam etorri jakun egoeraz berba iten. Mariamek argi itzi eban programatuta egoan hizlaria bera baino trebeagoa zala egoeraren diagnostikoa egiten, baia egie esan, ez jakun asko arduretu. Mariam Komite Internazionalistako kide izateaz gain, errefuxiatu kurdua da eta esperientzia propioak asko aberasten dauriez holango hitzaldiek. Bai, errefuxiatuen artean be kurduak dauz, ez dira danak siriarrak!

3 orduko solasaldian gai asko ikututeko denbora emon dozkun. Ezta erreza dana laburtutea, baina arrazoi geopolitikoaz mintzatu ginen, potentzien izaera bikoitzaz, Europa eta Turkiaren arteko akordioaz, Siriaz aparte gerran dauzen beste herrialdeetaz, mundu osoko errefuxiatuetaz, errefuxiatuek egin behar dauriezen ibilbideaz, errefuxiatu akanpalekuen egoeraz, komunikabideen paperaz…

Azken finean, atara gindun ondorioa da gizartea bera be beste fitxa bat baino ez dala jolas honetan, beharrezkoa danean estrategikoki mogiduten dauriena. Ba mogidu behar bagara, behintzet ez gaitzatela eurik mogidu, mogidu gaitezan kontziente izanik, arazoa urrinekoa dala emon arren, guk be badekoguleko zer esana ta zer egina. Horregaitik aipatutekoa da arratien “ongi etorri errefuxiatuak” plataforma sortu dala eta hamendik deialdie in gureko geunke datozen egunetan honen harire ingo diren ekitaldietan parte hartutera gonbidatuz. Mugak sortzen eta harresiak handitzen diren arren, badauzelako birjaioten diren herrialdeak eta inoiz hiltzen ez diren herriak!

IMG-20160514-WA0002

Oharra: Erantsite izten doguz gai honen inguruen arratien ingo direzen ekimen diferenteak… eta adi kartelei gehau egongo direlako!!

INPERIALISMOA: ERREFUXIATUAK SORTZEKO MAKINA

Inperialismoa gatazka gehienen inguruan hitz egiten danean sarritan agertan dan zerbait da; errefuxiatuak gaur egungo eztabaida guztien abiapuntu dira; eta makinak, nik dakidala, helburu jakin baterako sortuak izaten dira. Hiru kontzeptu esaldi bat. Hiru kontzeptu bide berbera. Maiatzak 13en erdu Karabiera hiru hitz horrin arteko elkarreragina zein dan ezagututen. Erdu errealitatearen beste ikuspuntu bat arakatzera!!

Hitzaldie Komite