JABOI TA KREMA IKASTAROA

“Argi ta garbi esan behar dogu…“ hitzekaz hasteko sarrera aproposagorik ez gindule topauko pentsau gindun, bea suposatuten dot errezegie izingo zala. Ze kuriosoa dan garbituteko erabilten dogun produktuek olio erabilie moduko osagai zikinek aukitea. Ganera, ondikoarren eztakit ze puntutararte dekogun argi ze ur mota erabili behogun prosezu bakotzean. Apunteak be garbi garbi eziren egon. Hori bai, eztot ikusi gauza zehatzagorik. Nada de calcular a ojo… Prozesu sofistikau honetan “396 gramo” moduko neurri kantidadeak erabilten dire; 396!! Supongo horregaitik direla jaboi gehienak laukiek… borobildutea disparate bat da antza!! Kantitade zehatz baino zehatzagoak eta guk balantzeagaz asmatu ezin. Belaunaldi diferenteak egon arren, … Irakurtzen jarraitu JABOI TA KREMA IKASTAROA

JABOI TA KREMA NATURALAK ITEKO TAILERRA

Umeak lez zorokerietan ibilteak sarritan zikinkerie dakar ezinbesteko ezaugarri moduen; ezaugarri ez oso maitatua kasu askotan. Halan da be, astelehenean ezaugarri hori konbatiduteko modu natural autogestionatu bat ezagututeko aukera aukingozu. Ganera, bide batez, krema hidratanteak iten be ikasikoguz eta laster esku urratuek errealidade baten bihurtuko dire. Erdu berandu izin baino lehen… winter is coming!!! Astelehenean, 17:30etan, Karabien. Irakurtzen jarraitu JABOI TA KREMA NATURALAK ITEKO TAILERRA

PATXARAN FABRIKA

Batzuk Pilarikan eta beste batzuk endrina pilarekin amaitu gindun egune. Urte bi daroaguz gure gibelak anikiletako ejerzito hau sortuten eta pasadan urtean 8 botila iteko beste hartu bagindun, aurten superau gara 15 botila lortu ta gero. Ta hori aurten be hamaiketakoak lar tiritan zauela ta endrina pilo bat basoan batu barik itzi ginduzela. Prozesu guztie egun diferenteetan amaitu behar izin dogu, prebisioak bete ez eta anis probisinoakaz labur geratu ginelako. Bai, gu be harritute geratu ginen aurten ia doblea lortu ginule ikustean. Eskerrak behintzet hamaiketakoan probisioakaz oso luze geratu ginela. Halan da be, guk patxaran arrunta hobetu gurean segitan dogu … Irakurtzen jarraitu PATXARAN FABRIKA

PATXARAN IKASTAROA

Ikusite pasadan urteko patxarana elegante gelditu zala, aurten be saiatu beharko gara maila horretara heltzean. Bea horretarako lelango endrinek batu behoguz. Horrez gain, esperiementetea lar maite dogunez, etxetik dekozuezan beste edozein ingrediente be ekarri zeinkie. Azken finean, historiako edari exitososenak gure barik sortu ziren… ez moztu hegoak irudimenari!!! Prozesu honen parte izin gure? Ba erdu urriak 12en goizeko 9etan gaztetxera ta guk eramango zaitugu endrinen jatorrizko leku sekreture!! Irakurtzen jarraitu PATXARAN IKASTAROA

PATXARAN IKASTAROA

Patxaran kopa baten bueltan sortu diren anekdotak ez dira gitxi. Batzuk kontetako modukoak, beste batzuk hobeto ez kontetakoak eta zelan ez, patxarana edan ta ondoren pasatako guztiegaz batera memorian galdu direnak. Baina argi dauena da, arrazoi bategatik zein besteagatik protagonista dala gure herriko juergatan. Guk edatearen anekdotak ez ezik, egitearen anekdotak be izateko basora urten gara endrinak batzean. Esperantza gitxi egon da jarrite talde honetan, taldean kopurue polite izin arren esperientzi bakoa zalako. Eskerrak aurreko egunetan sherpa bat aukin dogule mendi diferentetako arrasto eta seinale diferenteak interpretatuz, endrina kopuru handienen guneak topetan. Gora gaztetxeko rastreatorra!! Hori bai, eskasa mapak iterakoan. … Irakurtzen jarraitu PATXARAN IKASTAROA

PATXARAN IKASTAROA

Harriketarrok ikastaro desberdinen dinamika bat jarri dogu martxan. Ikastaroak oraindik ez dagoz zarratuta eta ez dot uste zarratuteko asmoa dauenik. Izan ere, ikastaro honin helburue norberak dakiena partekatzean datza eta egunero gauza barriek ikasten direnez… batek daki, igual egunero ikastaroak antolatu behoguz! Baina momentuz patxaran ikastaroagaz hasiko gara. Goizean endrinak pilatu ta eguerdi partean patxarana iteari ekingo dotsegu. Patxaran goxoa iten ikasiko dozunik ezin dogu ziurtatu, baina esperientzi polite izin leikela argi dekogu. Erdu eta izin zaitez etorkizuneko mozkor horren abiapuntu!!! Oharra: Esan bezala, prosezu parte hartzaile bat topetan gabiz honegaz beraz, zeozer baldin badekozu herrieri irakasteko jarri kontaktuen gugez, … Irakurtzen jarraitu PATXARAN IKASTAROA