Category Archives: jaiek

GARBITZAILE BATEN HITZAK

Usteot jaiotzen garenetik inori etzakola gustetan garbitutea. Zenbet matraka jostailuek atara eta gero gordeterako orduen eskakeetan diren umeakaz (danak). Urteak aurrera joan ahala horren beharraz oharturik, eta nahiz te oraindik berea kostau, gehau garbituten dogule esan geinke. Gaztetxea be ezta zikinkeri eta desordenaz libretan, eta ondio ume sentidu arren, harro esan neike hein baten, ohorea dala niretzako gaztetxea garbitutea.

Ohore bat izin de txosnan montajerako erabilitako erramienta guztiek barriro bere lekuen izten saitutea, badakidalako txosnagaz batera gau eta arrastiei bizitasune emon dotsegula.

Ohore bat izin de buruhandiek itzitako izerdi usine bentilau behar izitea, badakidalako buruhandiekaz jolasean umeengan (ta ez hain umeengan) sentimenduek piztu doguzela.

Ohore bat izin de mozorroan notak batu behar izitea, badakidalako txupinazo koloretsuago bat bultzatuten lagundu dogule.

Ohore bat izin de herri bazkariko harrikoa itea, badakidalako bazkari horretan herri izaeran kohesioa indartuten lagundu dogule.

Ohore bat izin de balsetako kortxoak botatako birrinek garbitutea, badakidalako balsetako abordajean “ez izan soso, izan zoro” gure leloari leialak izin garela.

Ohore bat izin de bulegoan egon diren musika instrumentuekin tetris bet in behar izitea, badakidalako Runto selektor, Astokolotro & the txilibistro’s band, Greta ta kroketak eta Azkaiter pelox taldeekin musikaren alderik inprobisau, sortzaile eta irribarretsuena erakutsi dogule.

Ohore bat izin de rally humoristikotik bazter baten botata egon dan urunez beteriko kamisetea batu behar izitea, badakidalako rallyen lemoako gazte kuadrilla diferenteakaz harremandu garela.

Ohore bat izin de mozorroen armairue atondu behar izitea, badakidalako playbackean belaunaldien arteko elkarlanean taupada izin garela.

Ohore bat izin de feria txosneroako material guztie batu behar izitea, badakidalako betiko materialekin jolas politek gauzatu leikezala erakutsi dogule.

Ohore bat izin de ekitaldiko usb malditoa gaztetxetik ataratea, badakidalako hainbeste hutsegite ta gero, ekitaldie ilusioz eta umorez aurrera ataratea lortu gindule.

Ohore bat izin de orokorrean gaztetxea ta txosnea garbitutea, badakidalako garbiketa horregaz juergea posible iten daurien turno guztietako pertsonei lana erraztu dotsegule eta juerga horregaz hainbat pertsona alaitasunean eta zorokeriz gauaz disfrutau izin dauriela.

Nire gurasoek beti esan dostie nire kuartuko zikinkerian (oso lohi dau bai, onartuten dot) artean bizie sortuko dala. Eztakit zikinkerie bada bizie sortuten dauena edo biziek zikinkerie, baina argi dekotena da Karabie egunero hain zikin itzartu bada, bizirik egon dalako izan dala. Eta bizi garen artean bizirik gauzelako espero dot hurrungo urtean garbituteaz nekatuago bukatutea, zikinkeriek inoiz baino biziago jarraituten dogule erakutsiko dauelako. Gora Lemoako jaiek; Gora fregonak; Eta zelan ez, gora Harriketar Gazte Asanblada!!

JAIEK

Lemoako jaiek ate joka dauz ta berez egitarau oparo bategaz badatoz, guri ondio gehau osotutea okurri jakun!! Ez galdu aukerea barre batzuk botateko ta erdu!!

IMG-20170628-WA0000

ABUZTUAK 1eko KRONIKEA

Lemoaztar batentzako abuztuan lelango astelehena ezta inoiz egun normal bat izaten, lanera joatea gehau kostetan dalako, ajeak egune lapurtuten dotsulako edo hiru egunen ostean behingoz lo lasai iteko aukera dekozulako. Gauzea da arrazoi bategaitik zein bestegaitik eztala astelehen normal bat; eta ondorioz harriketar batentzako bez.

Goizetik altxau naz asteburu osoa aurrera ta atzera ibili ta gero gela hankaz gora dekotelako. Askori ajea iraungo dotsie ondikoarren (niri barne) baia ajearen ganetik nekea igerten dot. Seguramente merezite aukingot dana azken egunerako iztearren.

Gela atondu ta dutxara sartu naz. Ikaragarria da zelan egunero ganetik pasetan dodan bañerea oztopo bihurtuten jatan. Bea eske ondikoarren egueneko dantzaldiko agujetak kendu barik dekodaz. Izin be, txosnek antolatutako gauean Lemoan hain mitikoa dan eta Bizkaia osotik pintxetan ibili dan Runto Selektorraren saio bat aukin gindun. Ordu pare batez ska-reggae musika tartekuz nozenoz 80ko hamarkadako tema mitikoren bat be dantzatu gindun. Ganera, horren ostean ya katxe internazionala daukien Akatz taldekoak etorri ziren. Ikaragarria da zelan hain famatuak izinde, ondikoarren bere izaera herrikoia mantenduten daurien kontzertuen zehar jentea oholtza ganera igoteko gonbitea inez, betiere parte hartze sortzaile bat bultzatuz.

Horrez gain, belaunean dekoten zaurie be ezta oso lagungarrie bañerea paseteko. Arazoa da jaiek Trotamundos taldean “kutxa baten istorioa” antzezlanagaz hasi ginela. Antzerkian edukie berez oso esanguratsue izin ez bazen be, antzezlan oso akrobatiko bat izan zan. Telebistako talentu saioetan agertan diren horiei inbidiarik ez aukiteko modukoa. Eta klaro, gauean norberagan konfiantza gehau aukiten dozunean, antzezlanean ikusitako zauzer iten saiatuten zara. Normalean “ez egin etxean” bezalako kartelak jartzen dauriez jarduera arriskutsuak direnean, baina kasu honetan iminten ez zauenez ba aurrera… Halan da be, zauri gitxi irudituten jata pasau ahal zanerako. Izin be, txatxamurkekoak tonbola bat antolatu zaurien egitarauari sorpresea emonez. Eta klaro, jakinde antolatzaileak txatxamurkekoak zirela gauza honik eziozu espero. Ta hala izan zan, premioen artean txupito hilgarriek, izotz blokeak leku batetik bestera garraiatuten zauriezan tiratxinazak…

Gaztetxera bajatu naz. Harritzekoa da zelan gau guztien zehar hainbeste trago, basu apurtu, dantza, musu, besarkada, lastan, txis, kaka, botaka… ta gero hain garbi itzi ahal dan. Benetan galanta garbiketa turnokoak dekien meritue; ikaragarria.

Atzeko partean sartu ta bazterretan aurkitu ahal dozuzen gauzek bideokamara bat aukingo baleukiez bertatik urtengo zan pelikulea historia itekoa izango litike.

Hasieran buruhandiek pilatute. Aurten txupinazoan mozorrotute joan beharrean buruhandiekaz joan gara. Suabe hasi baginen be umeren batek ondo berotute eroan zauen eperdie etxerantza. Azken finean, zer da ba harrapaketa jolas bat adrenalina barik. Buruhandien artean goitik behera izerdiz bustite dauen kamiseta bat be badau. Imaginetan dot buruhandiren batek kamisetea aldatuterakoan bertan itzi zauela. Baia bueno nor daki, hainbeste likido galdu ta gero agian bertan desintegrau zan. Gaurdanik hasi beharko gara datorren urtera begireko aurrelanketa fisikoa iten.

Lurre bustite itzi dauena be balsen kortxoa da. Eskerrak behera bajatuoguzela. Aurten abordajea dala aprobetxatuz eta errefuxiatuen ikuspuntue barriro jorratutearren, balsa baten errefuxiatuak eta bestean Europako muga fisiko bat irudikatu nahi izan dogu abordajean Europako banderea dauen lekuen ongi etorri errefuxiatuena jartzeko. Baina abordaje basati horretan europarrak zein errefuxiatuak ur azpien amaitu gindun. Momentuz ez jaku malformaziorik urten, baina adituek diñorie ondikoarren goizegi dala horretarako.

Justo alboan eta nahiko tolestute, playbacakerako erabili gindun tantea be badau. Akordetan naz pasadan urtean ensaio bi baino ez ginduzela in eta aurten bakarra. Espero dot dinamika bera ez jarraitutea hurrungo urtera begire. Halan da be, ensaio bakar bategaz, miedo eszenikoaren presentziaz eta ritmorik eztekien taldekideak iziteko, aurtengoa be nahiko txukun geratu jaku. Pena bakarra amaieran konfetiek fallau izana.

Harrikoa be inde dauela ikusten dot ta bertan paellerea. Gogorra iziten da barikuko juergea ta gero goizetik altxau behar izitea lekue hartzeko ta paellea iteko. Bea halan da be, hor egon gara beste urte batez. Eta paella gozoa inez ganera. Merezitako laugarren postua!!

Azkenik bulegora sartu naz ta bertan, mahai ganean, ekitaldireko erabili gindun papela dau. Testu simple eta laburre. Agian autokritikoagoa izin behako litike, baia jai giro baten gauzela ahiztu barik. Simplea bai, baina mezu eta gure parte izateko gonbite argi bategaz.

Gaztetxeari bisitea in ta gero, playbacekeko arropea batu ta etxera eroan dot galdu baino arinego. Behin etxean 15 minutu libre aukin dodazela aprobetxatuz, sofan bota (edo erori nok daki) naz. Amamak jugada guztie ikusirik ia zegaitik iten dodan guzti hau galdetu doste gero hain nekatute egoteko eztauela merezi azpimarratuz. Ganera, bere kalamidade guztien errepasoa in ta gero, momentu honetan nire lekuen ezebegaitik ezala iminiko esan dau.

Baina gela atondu badot, parau barik danean parte hartzen saiatu nazelako izan da; agujetak badekodaz, kantsau arte dantza in dotelako da; zauritute amaitu badot, nire mugak norarte heltzean diren frogatu nahi izan dodalako da; txatxamurkeko ruleteari buelta emoterakoan bildurre pasau badot, aurrekoan bildurregaz barre batzuk botaoguzelako izan da; gaztetxea garbituten zikindu banaz, ondoren barriro kristolango juergea bota ahal iziteko izan da; buruhandiekaz kopoialango izerdie bota badot, umeei irribarre bat ataratea lortu dotelako izan da; erreka zikin honetako ure edan badot, abordajean ume baten moduen pasau dodalako izan da; playbacka itearen lotsaren kontra borrokatu banaz, herrieri kolorea emoteko izan da; egun honitan lo gitxi egin badot, herri bazkarian modu kolektiboan bazkari bet antolatuteko izan da; eta beldur eszenikoarekin topo egin badot, herriegaz konektau ahal iziteko izan da. Beraz nekatuta nago zoriontsu izan nazelako. Eta bai amama, zin dagizut gusture sinatuko nauela datorren urtean, data honetan, leku ta egoera berean egoteko.

Nekatuta bukatzen dauen herrie, ezta inoiz aspertuko!!

TXOSNAGUNE GAUE

Aurten Lemoako jaiek laburtxu gelditan zirenaren aitzakipean, hiru txosnek iluntze gau hau antolatu dogu. Alde batetik jaietan txosnek dekien garrantzia azpimarratuteko; eta bestetik aurtengo jai labur, baia explosibo honin beroketa iteko. Erdu eta gozatu!!! Ziur ezarela damutuko!!! 19:00etatik aurrera txosnagunean…!!!

Oharra: Ganera Jai Batzordean eskutik oilaskozko elkartasun pintxoak egongo dire.

13716039_522232384628930_1012732998298516876_n