Category Archives: karabie fest

KARABIE FEST

Orain dala 17 urte leku honetan suak erre gintuen eta hori ez ahiztuteko urtarrilean jaialditxu bet iten badogu, oingoan leku berean beste jaialditxu bet itea pentsau gindun sosoak baino, zoroak garela ziurtatuteko. Egie esan, eztakit ze punturarte esan geinkeen hau proposamen serio batetik hasi zala, bai ordea amaierea eztala bape serioa izin.

Ganera pentsatutako egitarauari desafio paleolitiko bat be gehitu jakon. Harrie egurraren kontra. Azken astean zehar harrotasuna eta ziurtasuna izan da nagusi gai honen inguruko eztabaidatan. Ilusio eta esperantza asko egoan jarrite bikote honetan. Kolekzionistan harrien erosketak ganera, balantzea asko desorekatu zauen. Apostuek eskupilotako final batean baino gora behera gehau aukin dauriez. Baina azkenean bape, duintasunez, baina su barik amaitu zan desafioa. Esatea be metxero bategaz tranpak iten saiatu ziren arren, emaitza bardine izin zala. Argi dau orain dala 17 urte honik ezirela Karabitik ibili. Ta eskerrak garai honetakoak direla, historiaurrean bizi izingo baziren seguramente gizakia aspalditik egongo zan extingidute ta.

Askok diñorie (badakizu beti tope behada aitzakiren bat) errue edabe magikoa prestatu baino arinago in zanarena dala. Eta egie esan, edabe magikoak hartu zauen pepino zapore destruktibo horrek, bera bakarrik ya txispak ataraten zauzela. Beti esan dogu irudimena dala gure armarik onena eta hori dala indartuten gaituena beraz, zeratarako begituko dogu interneten egongo diren milaka koktel konbinazioak guk bat sortu ahal badogu? Ba batan batek patentetako asmoa aukin bazauen mesedez baztertu deiela ideia hori Panoramixek be aprobauko ez zauen mix bet in ginduleko. Halan da be, esatea bertaratuen artean harrera nahiko ona aukin zauela (lelango traguek behintzat). Baia bueno, aurretik aipatu bezala zoroak gara.

Eztakit komikietan sarritan irakurri dogun Galiako herritxo horren markak hautsi doguzen gure galolinpiadetan eta erabilitako neurketa sistema sofistikau arkaiko horregaz eztot uste jakingo dogunik. Suposatuten dot bere garaiko “un palo”an iragarkiak nahastu gaituela eta azken aldien palu sinple bateri erabilgarritasun gehiegi topetan dotsegule. Arku betek bere geziekaz, harri pisutsu batek, norbera baino handiagoa dan enborrak eta jabalina batek inoiz eztaurie in konbinazino ona, ez behintzet jentea hospitalera eroaterarren komisinoa kobretan eztan bitartean. Guk badaezpada erizain bat eroan gindun “para cubrirnos en salud”, baina kontuten aukinde azkena izin zala etxera martxetan etzata arraroa iten osasuna bigarren mailara bajatu izanak.

Bajatutea baino, guri igotea tokau jakun; Karabiganera hain zuzen. Anekdotak eziren gitxi izin. Nostalgia kutsu bet be igerri zan hizlarien ahotsetan. Rebisten testura bereziek, botaken norabide meditauek, bricomania saio disparauek… asko aukin zaurien esateko. Planteau behako zan liburu bet ataratea pasarte guzti horrikaz. Eta batek daki, agian inkilino barriek bigarren ale bat ataraten animetan dire. Bai, zurrrumurrek konfirmau direz, bertan jentea ibilten da eta aurreko jabeak baino trebeagoak dire brikolaje gaietan.

Merienda afarian txandea be heldu zan. Bai heldu zan, eta apur bet gehau itxaron ezkero ia afari gosarien bihurtuten dogu. Are gehau dana amaitu arte jaten geratuko baginen. Ze txarrak garen kantidadeakaz… janarie sobran eta patxaran mota batzuk faltan. Desafioan esperantza handie egon bazan, pataxaranagaz ezkinun aukin bapez. Halan de be, gure harridurarako esan beharra dau honek be harrerra ona aukin zauela. Astero astero mimau eta bueltak emoteak bere fruituek emon dauz. https://harriketarrakblog.wordpress.com/2016/10/12/patxaran-ikastaroa-2/ Bere kutsu exotikoa zala ta, marihuanana izin zan estimatuena eta onartu behogu hasiera baten bildurre emoten euskule bere izaera aluzinogenoak. Halan da be, azkenean resulta frontal epilektikoak gure burmuinerako kaltegarriagoak izin zirela patxarana bera baino. Batan bat brote psikotikoren batetik oso hurbil gelditu zan.

Askok bestalde, aluzinetan ibiliko zirela pentsauko zaurien horman proiektau ginduzen irudi siniestro eta zoroakaz. Jentea lurrean itzundu eta hodeien forma bereziek deszifretan ibilten dan moduen, batan bat gauza bera iten saiatu zan hormako irudiekaz. Brote psikotikoa agian ez zan hain urrun ibiliko. Urrun ikusten zana, baina inoiz baino hurbilago sentitu gindune ordea, gure heroi barrie izin zan: BATbitaMAN. Hori bai, segururenik saguzaharrak kontran dekozen batman bakarra izingo da. Zeruen batmanen sinboloa proiektau gindun momentu beretik jarri zan herrian esanetara. Hau bai dala benetako heroia, herriegatik bizie arriskatuten dauen horritako bat. Eta bestela ikustea baino ezindun aukin prekaridadea harrotuko lukeen berarentzako eraiki gindun plataformea. Beste behin be, palu baten boterea sobrebaloratuz. Halan da be kondairak diño bertatik tipo bat bota zala bere buruaz beste egin gurean eta bizirk urten zala. Kableaue monteterakoan ia frogatuten dogu kondaira horren sinisgarritasuna. Gu betikolez beti egiaren bila.

Azkenik, esatea zaintzailearen denda pikaderoa ezala argi gelditu zan arren badaezpada hirukote sospetxoso bat gelditu zala bertan lo iten. Gaba guztie bitxoataz arduratute ta azkenean bi oso handiek sartu jakozan dendan. Halan da be, eztot uste gauza askorik pasauko zanik bertan, mogimentu apur bet egon ezkero (kontuten aukinde dendea lurrera ze patxadagaz anklaute egon zan) ezauen zutik aguanteko ta.

Eta hori bai, hurrungo urtera begire garrapaten komunidadeagaz kordinau beharko gara justo eurin jaialdie be gureagaz ez koinzididuteko.

Orain dala 17 urte leku berean suak erre gintuen, akaso, beharbada, aurrerantzean be herrieri argie eta beroa emoten segiduteko. EZ IZAN SOSO, IZAN ZORO!!!

KARABIE FEST

ADI badator lelango Karabie festa. Asterix eta Obelix nekez itea lortuko zauriezan olinpiadak, inkilino autoktonoen eskutik anekdotaz jositako bisita Karabiganera, txitxiburduntzie, gaztetxean ekoiztutako patxaran esperimentalaren dastaketa eta goiko solairuko kobatik pintxetan ibiliko dan DJa. Besterik barik zorte on eta badaezpada testamentue idatzite itxi.

Ganera, horregaz nahikoa ezpadekozue, desafio paleolitiko bat ikusteko aukera be aukingogu. Gaztetxeko fogonero ofizialetako bat VS harrikada potentea dekon tipoa; egurre VS harrie. Nork lortuko dau lehenengo sue sortutea? Bietako batek lortuko dau?

Gogoratu zapatu honetan, Karabie zaharrean. Erdu!!

Oharra: Gaztetxeak edari minimo bat eta txitxiburduntzireko janari minimo bat baino eztau eroango, inguruek infraestrukturan aldetik eztauelako asko laguntan. Beraz mozkortuteko asmoa badekozu edo ito arte jateko gogoa gomendatuten da etxetik zeozer eroatea.

IMG-20170510-WA0009