RAUST! + PELAX

Garai batean mitikoak ziren barikuetako kontzertuetara bueltau gara oingoan Raust! eta Pelaxen eskutik; bata bere EPa aurkeztuz eta bestea bere disko barrie. Raust!entzako debute zan bitartean, Pelax pasadan urtean be aukin gindun Karabitik bueltaka bere lehen diskoa aurkeztutean aitzakiegaz. Ikusten da gustokoa dogule musika hori. Hori bai, egun hartan moduen (eta gure izaeran errotuz doan ezaugarrie izanik) oingoan be ordu beteko atzerapenagaz hasi zan dana. Arratien ohituran bihurtu dire tamaina horretako atzerapenak, bea egie da agian gehiegi pasau ginela, kontzertue ikustera beren beregi etorri zirenentzako lar luzatu zalako gaua. Beste batzuei ondikoarren gehau luzatu jakien gaba, bea ezkoaz horretan sakonduten … Irakurtzen jarraitu RAUST! + PELAX

HAMABOSTALDI KULTURALA

OLENTZERO Aurten hamabostaldie Olentzerogaz hasiogu eta hamabost egun honik izin dire gutzako ekarri ahal zauen opaririki onena. Ezta opari erreza lepoan ekarteko. Eskerrak aurtengo Olentzeroa benetako morroskoa izin dala. Hori bai, beste urte batez konfirmetan da aurreko egunetan haur txikienak zelan hartu behar direnan inguruko ikastaroa beharrezkoa dala. Suposatuten dot hartutea baino, Olentzerona emotea dala eta egie esan polito banatu zauzen opariek txikienen artean. “El mejor premio es compartirlo” errepikatuten daurie behin ta berriz telebistan. Pena bat ondio Iñaki ta Tomasegaz konpartidu ezin izitea. Batek daki, bea behar bada akaso, Olentzerok jasotako gutunen artean batan bat eurei bideratue izingo zan. … Irakurtzen jarraitu HAMABOSTALDI KULTURALA

AKUSTIK FEST

Giro polite eta beste baten be guztiz intergenerazionala zapatuen Karabien bizi izan gindune. Udalak antolatutako “akustik festari” amaiera emoteko Highlights taldea aukin gindun “unplugged” formatoan. Halan da be, esan beharra dago “unplugged” egoteko nahiko entxufeta urten zirela eszenariora eta eurikaz batera nahiko entxufeta aukin gintuztela. Beraz esan moduen, musika ona eskaintzeagaz gain, giro onaz be gozatuteko aukerea aukin gindun. Datu ofizialak ikusleen kopurue 150 pertsonan kokatuten daurie. Eztakit aforo maximoa zein izingo dan, baina eztot uste oso urrun ibiliko danik. Hemen antolatzaileen eguneko balorazioa: https://lemoatzen.lemoa.eus/2017/05/22/600-pertsonatik-gora-bizi-izan-zuten-lehenengo-lemoakustikfest-jaialdia/ Irakurtzen jarraitu AKUSTIK FEST

IÑAUTERIEK

Urte bateko paroian ostean barriro bueltau dire erromeriek Karabiera inauteri egunean. Historikoki Akerbeltz taldea izin bada honetaz arduratuten zana, aurten eskualdeko (Aramotz eskualdekoa noski) Zirkinik bez taldeagaz tirituogu beste behin be Harriketarrok juergea jantza inez amaituteko. Pikoteoan hartutako betekadea bajatako modu hoberik eztau. Horren harire, parkamenak eskatutea pikoteoaren argazkirik ez egotearren, baia danok dakigun moduen holango momentuetan segundo bat despistetan dana ezebe barik geratan da. Eta lehentasunak lehentasunak dira. Mozorroei dagokionez, datorren urtera begire desfileren bat edo antolatu beharko dogu. Karabie txikie da eta desfilea egon ala ez, bardin bardin mozorro guztiek ikusteko aukera aukingogu. Baia desfileagaz behintzet, bakotzan aurkezpen … Irakurtzen jarraitu IÑAUTERIEK

ESKEAN KRISTO

Arratiarron artean Eskean kristo oso estimatua danaren hipotesie aspaldidanik dau frogatute ta oingo barikuen badaezpada, barriro egiaztatu gindun Karabie beteterakoan; nahiz te azkeneko asterarte isilpean mantenidu dan gauzea izin. Esan beharra dago, apur bet harritute gelditu ginela tankera horretako talde batek bideoklipe Karabien grabau gure zauela enterau ginean. Norberaren autoestimarako subidoi handiagorik ba al dago? Baina bueno, eskertan da 15 urte bete gindunean gure ibilbideari ritmoa iminiotsieneko faborea deboldiduteko aukerea. Ondikoarren igual zeozer gehau be zor beharko dotsegu, bea bueno badakirie Karabie be eurina dala kantean diñorien moduen aurrera goazelako atea zabalik aukinde. Gaurkoan ordea zabalduko eztogune bideokliparen inguruko pista … Irakurtzen jarraitu ESKEAN KRISTO

PINTXO LEHIAKETA + ENETARAN

Hamabostaldie jaten ta kantetan hasi zanez, ze modu hoberik hamabostaldie borobilduteko jaten ta kantetan baino. Aurten be estilo guztietako pintxoak aukin doguz: elaborauek, sinpleak, nahasketa bereziek, plato konbinauek… Sukaldaritza arte bat eztala uste daurienak gaztetxeko pintxo lehiaketa batetik pasau ditezela mesedez. Vaya tela! Urterolez pintxo kopuru nabarmena aukiogu oingoan bebai, baina esan beharra dago pintxoak etxean iteko ohiturea hartuten gabizela. Ez da inoren hitza zalantzan iminteagatik, baina pintxo sospetxosoak gero ta ugariagoak dira. Non geratu dire etxean iñeko pintxoei iten jakien abutxeoak? Galduten gabiz sukalde txiki baten hainbeste sasi-sukaldari material beran erabilera konpartiduterakoan (edo borrokatuterakoan) sortuten dan xarma. Zer esanik … Irakurtzen jarraitu PINTXO LEHIAKETA + ENETARAN