KORRIKA

Korrika Euskal Herriko hainbat txokotara heltzean dan moduen, euskal herritar askoren bihotzetara be helduten da. Karabien be ilusioa eta urduritasuna igertan zan giroan eta izitez, loari aurre iteko hori nahikoa izin arren, guk badaezpada itxaronaldia eroangarriagoa egiteko egitaraua prestatu gindun. Egie esan poteoa berotuten hasteko asmoagaz antolatu zan eta berandu (oso berandu) hasi arren nahiko hotza izin zan. Gitxi ginen eta ginenon artean gaixoak be aukin ginduzen. Beraz, panoramea ez zan oso itxaropentsue. Are gitxiau bertaratuen galapan iteko teknikea agerien geratu zanean. Eskerrak korrika eztala esfortsu tekniko handie eskatan dauen lasterketa bat… edo hori pentsetan gindun behintzat. Afarien ostera, tropeltsu … Irakurtzen jarraitu KORRIKA

KORRIKA

Aurten be KORRIKA gauez pasetan da Lemoatik. Argi dau beso zabalik itxongo dogule baina… begiek be zabalik aguanteko daurie? Hona hemen logureari aurre iteko harriketarrok planteatutako formula!! Osasunaren espezialisten esanetan hidratetea oinarrizkoa dalako, janarie gure motorra dalako ta barre itea beharrezkoa dalako… Erdu eguenean gugez batera korrikari itxoten!! Ameste jarraituteko Lemoan lorik ez!!! Irakurtzen jarraitu KORRIKA

KORRIKA KULTURALA

Gaur irratiek 20. Korrikak bere lehen pausue emongo dauela esan dau, baia Lemoak jada, horren harire, pausu handi bet emon zauen zapatuen. Onartu behar dogu prestaketa lanak eztirela errezak izin. Zalantzak, eztabaidak, moldaketak… Azken finean, bideogintzaren munduen ezagutza eskasekin eta kamararekin esperientzia gitxi aukin dauen jenteagaz abiatu ginen proiektu honetan. Egie da, igual bideoa eztala geratu gureko gindun moduen, baia saiatu izanak harrotuten gaitu eta ausardiaz esan geinke egunaren emaitza oso positiboa izin zala. Asko dire euripean dantza egitera animetan doskuezan kantak. Zapatuen guk, hori posiblea zala frogatu gindun. Belaunaldien arteko lanagaz herrie alaitasunez, dantzaz eta umorez bete gindun, beste … Irakurtzen jarraitu KORRIKA KULTURALA

KORRIKA KULTURALA

Aupa Korrikalari! Badator Korrika!! Apirilak 6ean Lemoara heldu baino lehenago gorputzek berotuten hasi gure dogu. Horretarako Korrika Kulturala eguna ospatuko dogu eta danon arteako zirkoa sortu! Martxoak 25ean, Korrikalari guztien jaia izatea da asmoa. Danon artean BIHOTZETIK AHORA LEMOATIK MUNDURA izeneko bideo bat grabauko dogu zeinetan modu  parte hartzaile eta dibertigarri baten euskararen mundura hurbiltzen ari dan euskaldun barri baten istorioa kontauko dogun. Jai honetan grabatuko dana, sortu gure dan bideo osoaren zatitxo bat izango da. Zati honetan zirkoa irudikatuko dogu. Zirkoa sortzeko bakoitzak gure dauana egin ahalko dau; malabareak, monozikloak, pailasoak, magoak,… Norberak bere materiala, disfraza,…. eroatea proposatzen dogu. … Irakurtzen jarraitu KORRIKA KULTURALA