Category Archives: korto express

KORTO EXPRESS

Oin dala urteak kortoen boome jo zauela eta aurten be ezin ziren faltau hamabostaldiko egitarauan. Hala da be, esan beharra dago aurten pasadan urtean baino korto gitxiau egon direzela. Argi dau facebook hitza eta lentillak korto berean uztartutea eztala erreza, baina ez dot uste harriketarron irudimenerako hori traba handirik danik. Bai ordea lan munduaren garrantzia (edo esklabizazioa, norberak jakingo dau). Pasadan urtean ez bezala aurten 48 orduak lanegunetan jausi dire eta ikusten da horrek kalte in doskule. Pena bat. Halan da be, gitxi izin arren ikuspuntu diferenteak jorratuteko aukera emon doskue. Mezu sakona aukin darienak, hitzekaz jolastu daurienak, egoera nahiko makabro bat irudikatu daurienak, gaztetxeko juergen dejavuek… 4 korto, baia bakotza bere estiloan.

Aurten be ezin zan falta kalidade eskaseko kortoak. Hurrengo urtera begire igual teknologia berrien praktikotasunaren inguruko saio teoriko bat antolatu beharko dogu. Halan da be, uste dot korto bardinek iten jarraituko ginduzela, efekto espezialak modu kutrean itearen xarmak ezteko parekorik.

Baina bueno ikusteko aukerarik aukin ez badozue lasai. Izin be, disko gogorrean ondo gordeta egongo dire eta batek daki, bea igual egunen baten kortoen maratoi bat antolatu beharko dogu gaztetxean. Badaezpada joan abdominalak entrenetan…

KORTO EXPRESS

Korto lehiaketa ezta barrie harriketarrontzat eta gaur klaru ikusi dogu horretan dekun esperientzie. Eremu honetan inoiz planteatu dogun erronkarik handiena ipini gindun mahai ganean. Izin be, 48 ordu baino eztoguz aukin kortoa iteko ta ganera, bertan agertu behar ziren derrigorrezko protagonista bakarrak, ardoa hitza eta pistinako gorroa izan behar ziren. Ba hori, euren artean inongo loturarik eztekien kontzeptuek. 2 egun, 2 kontzeptu, 7 korto, 11 algara.

Danerik topetako aukerea aukin gindun: “El ultimo supervivienteren” tekniken eraginkortasuna defendatzen zauen kortoa, iragarkiak, korto siniestroak, postureak, ardo asko edatearen ondorioak… Ikusten dogunez argumento desberdinek eta bai ardoa zein gorroaren erabilgarritasun barriek. Gora Harriketarron irumena!

Kortoak ikusi ta gero aktore eta kortorik onena erabakiteko ordue heldu zan. Ezan erreza izin kortoen kalidadea ikusite. Plano diferenteak, kamara lentak, zuri-baltza eta kolorean nahasketak… Bueno, edukiari garrantzia emotearen estrategia jarraitutako mobil eskasekaz grabatutako kortoak be topau ginduzen, bere soinu eskasagaz eta irudi pixelauekaz. Estrategia ona kontuten aukinde denbora gitxi dauela kortoa pentsetako ta grabetako. Halan da be, aurtengo kortoen edukie ikusite, berplanteau beharko da datorren urtera begireko estrategia. Izin be, gif-etan bihurtu diren momentuek, istorio bitxiak, meloiak apurtuten dauriezan burukadak, bizitzarako praktikoak diren estrategiak, ihesaldi frustrauek, begirada bildurgarriek… topau doguz edizio honetan. Gora Harriketar artistak!

Halan da be, bat aukeratu behar zan eta iritzi diferenteak egon baziren be gehiengoak “ardo zuria, ardo zitala” kortoaren alde eta A. U. aktorearen alde egin zauen. Bai, aktorea zein kortoaren egileak behin  baino gehiagotan ikusi doguz irabazleen aulkian. Ikusten da trebeak direla gaztetxeko ekintzetan.

Ikusteko aukerea galdu zenduenok lasai, kortoak gaztetxeko kaja fuertean gordeta egongo dire ta