EZ DA KASUALITATEA

Lehenik eta behin, eskerrak emotea udalari martxoak 8ko egun historikoan biharamunean hain saio berezie gurera ekartearren. Bertsolaritza modan dagoen garai honetan, bere inguruan sortuz doazen saio estilo diferenteak kulturalki herri hau aberastuten dauriela frogatu gindun beste behin ere. Kasu honetan bertsoa eta musika uztartutea tokau zan. Gripe baten mokoen gertutasunak eta totoen joan etorriek sortutako berotasunak gitxi tardau zaurien giroa pil-pilean iminten. Gaztetxea belaunaldi diferentetako jendeaz bete zan eta ezebe gehiago sartzean ez zala emoten zauenean, pujak agertuten hasi ziren gaztetxean toki nabarmen bat okupatu zaurienerarte. Depilazioaren gaiak bere xarma euki zauen eta laukote honek hasieratik argi itzi zauen ahoan … Irakurtzen jarraitu EZ DA KASUALITATEA

MARTXOAK 8

Emakumeen nazioarteko egun honetan planto egitera deitu da gizartearen zati bat, norbanako bakotzak gizarte justuago baten aldeko haziek plantau deiguzan. Azken finean, paro bat da parau barik gizarte pareago bat lortuteko. Horren harire, biher udaletxetik antolatuta bertso saio musikatua aukingo dogu Karabien. Pikotekoa be iminiko dogu, beraz burue ta gizartea elikatuteaz gain, sabela be elikatukogu. Erdu!! Irakurtzen jarraitu MARTXOAK 8

ERRADIKALAK GARA

”Erradikalak zarete” esaten digute. Eta nahi eta behar baino gutxiago pentsatzen dugu.” Bertsoak eta bakarrizketak lotuta heldu jakuz oingoan Karabiera. Feminismoa ildotzat, baina euskera eta aniztasuna abiapuntutzat hartuta gure buruei eragitea lortu dau bikote honek. Esaten direnak eta esan ezin direnak plazaratu dauriez gure kontraesanekaz koherenteak garela egiaztatzeko, baina baita gure koherentziak kontraesanak dekozela erakusteko. Aurreiritziak eta estereotipoak agerian itzi dauriez gero ironiaz eta umorez estaltzeko. Ezkutuan, ustekabean, isilean pasetan diren hainbat jarrera aurkeztu doskuez errealitatearen beste ikuspuntu gordinago bat erakusteko. “Erradikalak gara” esango dizuegu. Eta nahi eta behar baino gutxiago pentsatuko duzue.” Esatea antzezlana helduei bideratua izan arren, aurrean … Irakurtzen jarraitu ERRADIKALAK GARA

ANTZEZLANA: ERRADIKALAK GARA

Martxoak 8 dala eta, udalarekin lankidetzan, bertsoak eta bakarrizketak uztartuten dauen antzezlana aukingogu Karabien barikuen. Oso interesgarrie izingo dalakoan ez galdu aukerea eta erdu!! Pikoteoa be egongo da tripea betetako. Sinopsia: “Erradikalak zarete” esaten digute. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian. “Erradikalak gara” esango dizuegu. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatuko duzue. Irakurtzen jarraitu ANTZEZLANA: ERRADIKALAK GARA

EMAKUME ARTISTEN GAUA

-Ama, aita! Nagusitan artista izan gure dot! Margolaria edo idazlea, poesia idazlea igual. Ez nago ziur! -Oooh! Oso ondo semetxo. Picasso, Dali, Monet… eta zu!-diño guraso batek irrifartsu. Nik egie esan, klaseko idazlanak irakurri eta gero, gehiago ikusten zaitut Sarrionandia, Neruda edota Benedetti barrien artean.-erantzun deutso beste gurasoak benetan aukera polita izan leikela pentsatuz. -Nik be artista izin gure dot! -diño gelaren beste aldetik urten dan ahots xume baina indartsu batek. -A bai? Zu be alabatxo? -Bai! Nire izena be horrin artean agertuko da urte batzuk barru. Gurasoak elkar begiratu dira euren alaba serioan doala ikusterakoan. -Baina izen horrin artean … Irakurtzen jarraitu EMAKUME ARTISTEN GAUA