OLENTZERO

Pasadan urtean hausnarketa bat eskatu gindun eta oparietan baino ez bada ere, hausnarketa hori emon da. Izan ere, aurtengo oparie materiala iziten jarraitu arren, gure helburue zoriontasuna oparitutea izin da. Horregaitik eskatu geuntsen Olentzerori musika instrumentuek ekarteko. Ikerketan diñorien moduen eta aspaldidanik frogatuten gabizen moduen, kantetan dogun bitartean zoriontsuek garelako. Edo behintzet kantetan dauena; kantari askoren alboan egotea nahiko mingarrie izin lei eta. Hori be askotan frogatu dogu gaztetxean dekoguzen kantari eskas askogaz, baina horrik dire hain zuzen zoriontasun hori transmitiduten onenak. Halan da be, gauza mingarrien artean Olentzeroren laguntzaileak botatako karamelo hiltzaileak nabarmendu beharko geunkez. Aipatzekoa da be, zelan … Irakurtzen jarraitu OLENTZERO

OLENTZERO

Abenduak 24 eta zelan ez, hamaika olentzero, hamaika herri, baina ordu berbera. Ze inozenteak ginen! Hala da bai, kontsumismoaren liderra dan olentzero, sinesten ez dogun erlijio batek sorturiko jai egun baten agertu jaku Karabie gaztetxean. Espero dot gutunen baten, baten batek hausnarketa bat eskatu izana. Eta holan ez bada, espero dot behintzet datorren urtean Iñaki ta Tomasegaz idatzi ahal izatea Karabieko bulegoan. Txikitxoak artegatuta, gazteak kantari eta helduak… bueno helduak dira. Halan da be, arrazoia opariak izin, zein poteoa hasteko gogoa izin, danok olentzero noz helduko zan galdezka ibili ginen. Eta arratiko ohiturei men eginez, olentzero berandu heldu zan. Berarekin … Irakurtzen jarraitu OLENTZERO