Category Archives: partiduek

GABON ZAHARRETAKO PARTIDUE

Aurten be belaunaldi diferentetako ekipoak aukin doguz gabon zaharretako partidazo honetan. Eta urteak aurrera joan ahala arpei zaharrak desagertuten doazen moduen arpei barriek agertuten doazen bitartean, badau zeozer inoiz faltauko eztana: lesioak. Eta parte medikoa luzea bada be, ez pentsau partiduek beroak edo lar lehiakorrak direzelako danik. Izin be, golperen bat egon arren, askotan partidue hasi orduko gertatuten dire, edota norberak bere kabuz indakoak dire. Beraz, ondorio bi: Edo kirolzale asko bea kirolari gitxik osotuten dauriez ekipoak, edo oso astoak gara. Pista moduen esatea aurtengo lesioetako bat ospakizun baten emon dala. Hausnartzeke…

Aipatutea be aurtengo finala polo generazionalen artekoa izin dala. Final polite benetan. Nork esango zauen azken urteetako txapeldunak izin diren Karabieko beteranoei tituloa kenduteko kapazak izingo ziren bakarrak gazteenak izingo zireala. Hor ikusten dire gaztetxe osteko hainbeste entrenamientuen fruituek, baina esan geinke batzunak loratu berriek diren bitartean besteenak usteldute dauzela jada?

Bitartean, beste partiduen urteko patxangea aukin gindun azkenengo postuegaitik lehiatuten. Gauzea da aurten barrikuntza moduen sari bet sartu dogule: Harrizko botea, “azken sailkatua, baina herriak maitatua”. Leloak diñon moduen sarie azkenengoantzako izin da, noski. Egie esan, gorrien aurrelarie Benteke zala ikusterakoan apustuek talde horren alde in zaurien, baina esatea azkenean sarie beste taldeantzako izin zala. Bere garaian promesak izin zirean, baina inoiz eztaurie lortu despuntetea. Eta aurten argi dau inoiz baino bajuago jauzi direla. Ez galdu daurielako, baizik eta Bentekek gola itea lortu zauelako. Analisten ustetan geroko memorialerako erreserbetan ibili ziren, baina memorialean be erakutsitako maila eskasak bertan behera izten dau hipotesi hori. Halan da be lasai, ez ahaztu herriak maite zaituela.

Beraz amaituteko esatea futbolaren komertzializazio honetan gure futbola ikustearren inok ezauela pagauko, baina ez maila eztekoguleko, baizik eta espektakulo honek preziorik eztekolako.

Advertisements

GABON ZAHARRETAKO PARTIDUE

Ohitureari segiduz eta aurten inoiz baino traba gehau topau badoguz be, gabon zaharretako partidue aurrera ataratea lortu dogu; eta polito barrez. Pena bat bidetik proposatu izin diren saskibaloi, boleibol, pinpon eta tek partiduek bertan behera gelditutea. Ia datorren urtean futbolaren orokortasunetik eskapetan dogun eta kirol desberdinek be ikutan doguzen. Hori bai, holango zauzer iteko ezinbestean zuon laguntza beharko dogu, harriketarron ezaugarri nabarmenen artean kirolarekiko zaletasune eztau ta.
Aurtengo partehartzea kristolangoa izin danez 4 partidu olgetako aukerea aukin dogu. Horren ondorioa, ostean etorri dan zamalloa memorialan igirri da ekintza bietan parte hartu daurien askok amaitutea nekez lortu daurienean. Baina bueno Hertzainaken abesti mitikoa moldatuz: gogoak iraun artean, ezta nekea nagusituko!
Lehiakortasunaren bultzatzaile leialak ez izin arren, lehiakortasun osasuntsu apur bat ondo dator eta aurten Karabieko beteranoak garaile urten direla aipatu barik ezin neike joan. Beste behin be esperientzie habilidadeari gailendu jako. Eta esperientzie gailendu dala diñot, beteranoen joko eskasaren aurrean euren gaitasunak ondo aprobetxatzea lortu daurielako. Baina hori, azpimarratutea beteranoen baloiaren jabetzea %5etik eztala igo. Joko italiarra bere osotasunean.
Harriketarron bigarren belaunaldiek ordea, joko duina erakutsi badau be, eztauz espektatibek bete. Talde polite gazte honik aurkeztu dauriena. Futbol eta kirol zaleak bere osotasunean, baina baita juerga zaleak be. Eta lehentasunak lehentasunak dira.
Partiduko ezustekoa dudarik barik institutotik eskapau barriek diren lemoaztarrak emon dauriena, lelango partidue irabaziz eta bigarrenean beste taldeari gauzek gatz iminiz. Jokalari onak direla jaietako txapelketetan be erakutsi daurie, baia gabon zaharretako partiduetan euren debuta izanagatik urduri urtengo zirela aurreikusten zan. Eztakit partidue goizeegi izin dalako edo, baia urduritasuna antza etxean gelditu de gaur.
Eta azkenik, gaztelekuko gazteak aukin doguz adin tarteari mine ataraten. Joko polite be honik aurkeztu dauriena. Gaztetxe osteko kanpo futbolean egunero eginiko entrenamentuek bere fruitue emoten dabiz. Etorkizune ziurtatute deku honikaz.
Hau da, eta laburbilduz, belaunaldien arteko torneo polite gelditu jakune gaurkoan. Ia datorren urtean be belaunaldi desberdinekaz kontetako aukera dekun.