HAMABOSTALDI KULTURALA

OLENTZERO Aurten hamabostaldie Olentzerogaz hasiogu eta hamabost egun honik izin dire gutzako ekarri ahal zauen opaririki onena. Ezta opari erreza lepoan ekarteko. Eskerrak aurtengo Olentzeroa benetako morroskoa izin dala. Hori bai, beste urte batez konfirmetan da aurreko egunetan haur txikienak zelan hartu behar direnan inguruko ikastaroa beharrezkoa dala. Suposatuten dot hartutea baino, Olentzerona emotea dala eta egie esan polito banatu zauzen opariek txikienen artean. “El mejor premio es compartirlo” errepikatuten daurie behin ta berriz telebistan. Pena bat ondio Iñaki ta Tomasegaz konpartidu ezin izitea. Batek daki, bea behar bada akaso, Olentzerok jasotako gutunen artean batan bat eurei bideratue izingo zan. … Irakurtzen jarraitu HAMABOSTALDI KULTURALA

PINTXO LEHIAKETA + ENETARAN

Hamabostaldie jaten ta kantetan hasi zanez, ze modu hoberik hamabostaldie borobilduteko jaten ta kantetan baino. Aurten be estilo guztietako pintxoak aukin doguz: elaborauek, sinpleak, nahasketa bereziek, plato konbinauek… Sukaldaritza arte bat eztala uste daurienak gaztetxeko pintxo lehiaketa batetik pasau ditezela mesedez. Vaya tela! Urterolez pintxo kopuru nabarmena aukiogu oingoan bebai, baina esan beharra dago pintxoak etxean iteko ohiturea hartuten gabizela. Ez da inoren hitza zalantzan iminteagatik, baina pintxo sospetxosoak gero ta ugariagoak dira. Non geratu dire etxean iñeko pintxoei iten jakien abutxeoak? Galduten gabiz sukalde txiki baten hainbeste sasi-sukaldari material beran erabilera konpartiduterakoan (edo borrokatuterakoan) sortuten dan xarma. Zer esanik … Irakurtzen jarraitu PINTXO LEHIAKETA + ENETARAN

PINTXO LEHIAKETA

Aurten be, ohitureari segiduz, harriketar askok pintxoakaz bete ginduzen gure tripek. Danerik topau gindun. Ingredienteakaz EAJren logoa irudikatuten zauen “pintxoa”, elementu simpleakaz iñeko pintxoak, etxetik ekarritako eta egilea benetan nor dan zalantzan iminten daurien pintxoak, “alta cocinako” pintxoak, itxura bitxiko pintxoak, zapore bitxiko pintxoak… Hau da, danerik. Urterolez, bertaratutakoen artean epaile bi aukeratuten dire pintxoak baloretako. Aurten epaile barriek aukin doguz eta espero dot datorren urtean be honik izitea. Izin be, nahiz te puntuazioa sekretuen eroan eta bakarrik pintxo irabazlea aipatu, epaile honik puntuazioan papela bulegoan itzi zaurien eta ziurtatu ahal dot, aurten puntuazio altuenetarikoak emon direla. Eskerrik asko epailei … Irakurtzen jarraitu PINTXO LEHIAKETA