Category Archives: stankeik

STANKEIK

Zurrumurruek diñorie aurtengoa 10. Stankeike izin dala, baia kontrako iritziak be badauz, asik ondikoarren bertsio ofizialik eztauenez ezingo dogu zehaztu. Baieztatu geinkena ordea da, urte nahikotxo direla ta ondikoarren beteranoak eta debutanteak oholtza bera konpartiduten dauriela. Eta ez edozein motatako debutanteak, aurtengoak buruhandiz jantzite eta egurre banatan sartu dire ta. Bai bai, fuerte datoz belaunaldi barriek. Beteranoen artean viejas gloriasen bitrinan agertuten dan horietako bat be aukin dogu urte pare bateko paroian ostean.

Musikariek (giroa musikala eta jasangarrie izitea lortuten daurienak) eta musikazaleak (giroa alaituteaz arduratuten direnak) be oholtza bera konpartiduten daurie egun honetan. Askok inkopatibletzat ikusten daurie hau, baina guk sobran badakigu horren nahasketaren ondorioa ederra dala. Aurten be demostrau dogu ta!

Asanbladatik eskerrak emotea musiko guztiei izandako pasientziagatik. Izin be, kanpotik errez ikusten bada be, abesti guztiek ataratea eta tonoa eta ritmoa harrapetea kostetan jakon jenteagaz ensaietea kuenta atraseko egoera baten ez da erreza. Meritu handie dekozuena. Bai, aurten be azken asterako itzioguz ensaio guztiek. Alperkerie, denbora falta, zorokerie, planikikazio eza… norberak definidu daiela gure dauen moduen egoera hau, baia beste urte batez lortu dogu. Benetako artistak garenaren seinale?

Baina ez pentsau kantante guztiek desastre bat direnik. Publikoan artean egon diren kritiko askok aurtengo abesti bet originala baino politagoa geratu dala diñorie ta. Hain harritute geratu dire Tu cara me suenako hurrengo edizioa harriketarrokaz itea planteetan dabizela.

Guk argi dekogune, eta urtero urtero indartuten dogun idea da, egun honek partaideengan eta ikusleeengan polo batetik bestera doazen sentimenduen joan etorri bet sortarazten dauela, eta hori de hain zuzen Stankeik bizitzan behintzet baten probau beharreko gauze baten bihurtuten dauena. Horregaitik, hemen segiduko dogu probetan, inprobisetan eta zelan ez, disfrutetan!!

Advertisements

STANKEIK

Urtarrilak 5, kalendarioan gorriz markatutako data harriketarrontzat. Izin be, hau Stankeiken 9. edizioa izan da eta nibela ondikoarren goi-goien dago. Ganera, aurten inoiz baino debutante gehau aukin doguz, Stankeiken etorkizune ziurtatute dauela erakutsiz.

Stankeik Anje Duhalden “kantutik ezin bada be, kantuz nahi dut bizi” letrari leialak diren harriketarrok emondako kontzertue da. Honin artean musikari asko badauz be, ritmorik eztekien eta notarik sartzean eztaurien musikazaleak be topetan doguz. Lelangoak Stankeik esparru musikal bat izitea ahalbidetuten daurien bitartean, bigarrenak Stankeik esparru alai eta diferente bat izitea ahalbidetuten daurie. Biek beharrezkoak hainbeste miresten dogun formato hau aurrera atarateko.

Abendu amaieran edo urtarrila hasieran hasten diren eta tragedia bat aurreikusten daurien ensaioek sortutako estresa; aurreko orduetako montajeko lan gogorra; patxarana edateagaz lotura lar dekiezan ahotsa hobetuteko tekniken trukaketarako esparru dan afaria; zure kanta hurrungoa dala konturatuten zareneko urduritasuna; kanta amaitutakoan sentitan dozun askatasuna; kanta ondo urten dala ospatuteko tragoz edaten dozun tragoa; kanta txarto urten arren, ume baten moduen pasau dozule ospatuteko tragoz edaten dozun tragoa; beste kantariei babesa emotearren desfasetako sentitan dozun beharra; amaieraren osteko amaiera gabeko ospakizuna; egindakoaz sentitan dozun harrotasuna… Gertakari eta sentimenduen joan etorri hau da urtero urtero Stankeik egitera bultzatzen gaituena. Hori oholtza ganeko protagonistak, baina, eta beheko protagonistak? Bistaz baino ezagutzen ez doguzen kantariekaz motibatzen bagara, zer esanik ez kantaria gure lagune danean eta gustoko dogun kanta bat kantetan dauenean. Esan beharra dago motibazio hori kantanteen beldur eta urduritasunagaz akabatzeko armarik onena dala, beraz entzule jarraitu borrokan.

Aipamen berezi bat be instrumentoakaz ibilten direnei, hainbeste kanta hain denbora gitxien ikistea ez dalako erreza. Artista batzuk zarie!

IMG-20160106-WA0041

IMG-20160107-WA0003

Hau da Harriketarrak Gazte Asanbladak herrieri emondako oparie erregeen oparirik ez baitugu itxarongo, urtean baten bada be, gaba honetan ezkarelako formalak izingo.

Oharra: argazki gehau topau ahala, sarrera betetzen joango gara.