Category Archives: truke azoka

TRUKE AZOKA

Badire urteak truke azoka hamabostaldiko egitarauen datorrena. Kanpaña polite in gindun bere momentuen eskuorriek banatan etab. Baina egie da, urteak aurrera joan ahala inderra galduten joan dala. Aurten klaru ikusi de.

Aurtengo mahaie be nahiko beteta egon dan arren, beste urteatan ez bezala oso truke gitxi in dire. Egie da ezin dogule honen arrakasta bakarrik truke kopuruetan neurtu, azken finean gure helburue trukatutea trukatutearren baino, kontzientzia aldaketa baten eragitea dalako. Ta aurten hori be eztogu modu nabarmen baten lortu bertara hurbildu dan jentea be gitxi iziteaz gain, betikoa izin dalako. Halan da be, esan beharra dago ekimenari bizitasune emon dotsien ume batzuk hurbildu direla; are gehau honik be pare bat truke itera animatu direnean.

Belaunaldi barriek animetan direla ikusteak guri inderrak emoten doskuz, eurik dauzen bitartean etorkizune bermatute dauelako. Horregaitik, saiatuko gara datorren urtean be egitarauen sartuten, baina bueno, egie da pare bat buelta ta hausnarketa behar dauen ekimen bat dala. Beraz batan batek proposamenik izan ezkero, betikolez, ondo etorria izango da.

Advertisements

TRUKE AZOKA

Zenbet gauza dekuz etxean erabilten ez doguzenak? Zenbet gauze erabilgarri botaten doguz? Zenbet objetu errepikatuten dire komunitate baten? Nonoz galdera honik egin dotseguz gure buruari?

Harriketarrok badaroaguz urte batzuk truke azoka antolatuten galdera horren erantzunei bueltea emonez. Arropa, apaingarriak, liburuak, musika, kirola iteko materiala… Egie da truke azoka kontsumo eredu desberdin bat izin arren, sarritan baldintzatuta geratan dala ondasunaren baliogarritasunaren arabera. Hau da, nork aldatuko luke erabilten ez dauen objektu oso garesti bat, beharrezkoa dekon objektu merke bategatik? Ba guk! Aurten be mahai ganean merkatuan hiru zifrako prezioa dekien objetuak egon dira merkatuan zifra bateko prezioa dekien objetuengatik aldatu direnak. Arku bat autoeskolako L bategatik trukatu dala esateagaz nahikoa dala uste dot. Hau disparatea! Guk ordea, harro diogu aurreko urteatan be horrelako disparateak egon direla.

Izin be, truke azoka honekin bultzatu gure dogune da etxean hautse hartzean dauzen objektu guzti horrei bigarren aukera bat emotea, erabilgarri direla barriro be sentiaraztea. Objetuak diogu arruntena dalako, baina besarkada baterako bonoak edota punto ikastaroak be trukatu izin dire. Truke azokari leialak diren liburuek be badauz, urtero jabez aldatan direnak. Aurten ezagune in jatan jertse bat be ikusi dot. Bakotzak bere izena jarriko baleu etiketan (txikiek ginenean iten gindun moduen) jertse horrek etiketa handiagoa beharko leuke.

Ganera, ze polite dan juergan urten eta lagune, zureak ziren frakak iminite, ligetan dauela ikustea…