Category Archives: txatxamurke

TXATXAMURKE EGUNE

Ausarta izin behada egitaraua marianito ta mostoa hartuteko kedada bategaz hasteko. Bata helduei atxikitutako edarie eta bestea hainbeste telesaioetan desprestijiatutakoa. Halan da be, kalte gehien in dotsena edari bi hauei, lemoaztarren garagardoarekiko leialtasuna da; behintzat txatxamurke egunera hurbilduten direnena.

Baina bueno, bata zein bestea, gorputze konbustiblez bete ta txopolo-txopolo txapelketari ekin geuntson. Bertako natiboek saio teoriko praktiko bat emon euskuen. Saio benetan eraginkorra garailea bertara inor baino berdeago heldu zanean. Ta ez pentsau txapelketa erreza izin zanik. Teknika eta taktika diferenteen erakusketa bat bizi izan gindun. Eskumutur biraketa inposibleak; ukondo luxazio batetik hurbil ibilitako jaurtiketak; kuadriceps, iskio eta hanketako edozein muskulu arriskuan iminteko moduko makurketak; harriek bota beharrean arrokekaz ausartuten zirenak; harri koxkorrekaz isilik isilik aritzen zirenak… Baina azkenean eta ezustean, erreka konkistatutea lortu zauena azken aldien tallerreta eta lemorieta inguruek astinduten dabilen tipoa izin zan. Kasualitatea? Kausalitatea? Konspirazioa? Destinoaren kapritxo bat? Botere jainkotiarra?

Beste behin be, barre galantak bota izin doguz naturak eskaini izin doskunagaz. Harri pare batzuk eta erreka, zetako gehau? Bea jaiari ez ezik, gure zoriontasuna txikituten saiatuten diren proiektuen kontrako aldarrikapenei lekue be gorde behar jakie. AHTari ta goi tentsioko lineari ezetz esateko talde polite kontzentrau zan kontzentran, nahiz te bat baino gehiagok kontzentrazioa galdu. Zer ingo dotsegu pistak emoten dauena despistaute badau? Bakotzak jakingo dau zetara datorren hitz joko hau (ez nuke inoren sensibilidadea mindu nahi).

Azkenik, eta egune ondo borobilduteko, ze aukera hoberik afari animaue baino. Bertso bategaz hasi zan dana eta bertsoka jarraitu zauen. “Ai sapotxin” doinuaren babespean mota guztietako bertsoak sortu ziren, zirikatzaileetatik hasiz, tragoa pasetako bertsoetatik pasatuz eta bertso moduen konsiderau ezin diren horietan bukatuz. Baina hori nahikoa ez balitz bezala, txatxamurkeren kanta berrie zuzenean eta esklusiban lelango aldiz entzuteko aukerea aukin gindun. Edozein konpositore harrotseko moduko kantea. Entzuten danagatik Zeberion eta Legution marka guztiak hautsi dauen kantea da, urten eta bigarren egunera top-ean leku bat eginez. Bertan sortu zan “holan bizi lei” hits berrie be ezta atzean geratan. Gaztetxea baino konbentue emoten zauen hori hainbeste sor-tzaileekaz. Akaso egie izingo da zurrumurruek diñoriena eta txatxamurke dala Lemoako gatza ta piperra? Hausnartzeke…

Advertisements

TXATXAMURKE EGUNE

Badator txatxamurke egune! Biher Bikanditik hasite, erdu ta gozatu!! Ondikoarren asko dekie erakusteko ta kalamidade honik!!

IMG-20170717-WA0004

TXATXAMURKE EGUNE

Beste behin txatxamurke egune heldu jaku kirola eta jakintza uztartuz. Bolo txapelketa bategaz hasi zan egune. Eskerrak orain bolerea zarratute dauela ingurutik ibili zan jentearen onerako. Zelango espektakuloa! Amaierara heltzean ez ziren boloak, karrerilla luzeegia hartuz hasierako egurre ikututen ez zauriezan tiradak, epaileen osasun fisikoari eraso eginez boloak ipini baino arinau presagaz botatako tiradak… Eskerrak bolo taldeko profesionalak teknika apur bet aportau zauela. Baina bueno, esan beharra dago sailkapenean azkenetariko bat James Bond bezalako portento bat izanik, besteok be hain txarrak ezkinela izango. Animo 0-0-7!!

Indarrak barriro rekuperetako, baba lapiko potentea aukin gindun; bere sakramentu guztiekaz noski. Hainbeste pekatari sakramentuekaz asetuteko lapiko sakona izin behako zan bai. Hori bai, sakona izin zan bakarra lapikoa izin zen. Bakarrik txatxamurkekoei okurridu ahal jakie babak plater zabaletan banatutea. Batan baten arropari ia disgustoren bat emoteotsie. Eskerrak gero postreagaz asmatu zauriela. Txalo bero bat sukaldarientzako!

Bazkarien ostean, ohikoa danez, inoizko saririk potenteenekaz sustatutako jolasen txanda heldu zan. Kulturilla generalak baten bat estu ta larri ipini zauen. General gaiztoa Kulturilla izeneko hori bai! Eskerrak inguruko antimilitaristak lagunduteko prest agertu zirela pistak emonez. Galdera indibidualak izin arren danok hartuten gindun parte erantzunetan. Ze lehiakor eskasak garen! Zer esanik ez irabazleak tablet bat irabazi ta oparitu zauenean. Akaso heldu gara Trainspottingek aurreikusten zauen gilipollasen garai horretara? Hausnartzeke!!!

Ondoren, falta ezin zan poteoa. Oingoan poteoa ohitute gauzen eredukoa izin zan. Baina hau txatxamurke izinde dezepzinoa izingo zan betikoa itea beraz, ibilbidea aldatu ta gemeloak landutera!. Behintzet babak bajatako balio izin doskun.

Amaitako zornotzako Bonustrack taldearen kontzertue. Egie esan ezan jente askorik egon, baina danok jakin gindun asuntoa luzatu ingo zala. Hau Karabie da!

Esatea be, Karabie XX. eta XXI. mendeko argazki esanguratsuenekaz apaindute egon zala. Baina lasai, egunean etorri ezin izin zinienok zorte apur bategaz erakusketa ikusteko aukera aukingo dozue, hamabostaldien zehar be bertan egongo dalako. Bakarrik esateagaz erakusketa Kolasiñotarrak guda zibil batera eroateko gaitasuna dekon argazki bategaz hasten dala, uste dot merezi dauela hurbildutea

Honek ez deko soluziorik… Kim! Bonbardeatu gaitzazu!

TXATXAMURKE EGUNE

Hemen dator TXA TXA TXA TXATXAMUUUURRRRKEEEE barriro be seguruenik ohikoak eztiren ekimenekaz. Baina honikaz batek daki! Erdu eta frogatu, erdu eta gozatu!! Bariku honetan Lemoan!!

img-20161205-wa0003

KANPORAMARTXO JAN SESION

Asteburu bi segiduen daroaguz txitxiburduntzie iten. Kolesterolak bere maximorik altuena lortu dauela klaru deku eta askok osasunerako kaltegarrie dala esango daurie. Guk ordea ezteku hain klaru, izin be asteburu bi daroaguz txorizo eta urdaie ito arte jaten bai, baina baita konpañia onean barre batzuk botaten doguzen bitartean, goiz ederrak pasetan. Norberak balorau deiela zer dan osasungarriagoa.

Beti esan dogu irudimena gure armarik onena dala eta gaur demostrau in dogu. Txitxiburduntzi bat baino paluen erakusketa bat emoten zauen. Palu luzeak lekutik mogidu behar ez iziteko, palu laburrek janarie ez ezik gorputze be berotuteko, punta kopuru desberdinetako paluek janari diferentea tartekatuteko… Baten bat patentetako modukoa izin de.

Jateaz aparte, musikeari be bere tartetxue iztea zan helburue. Batan bat saiatu izin dan arren, pena bat egon garenon artean instrumentu jolerik ez egotea, edo behintzat instrumentu horrik joten dauen batan bat ez egotea. Esatea be, instrumentuek eztirela izin ohikoenak.

Azkenik, txatxamurke zoriondutea bai gorputze berotuteko atara doskuen saldaagatik (elegante egon da) eta baita iten dabizen lanagatik. Aupa zuek!

KANPORAMARTXO JAN SESION

Ezustean harrapatu gaitu Txatxamurkeren mezu barriek. 18 egun baino eztire pasau Txatxamurke egunetik eta badabiz barriro be zauzer makinetan. Txatxamurke inoiz baino biziago dagoala esan geinke?

Erdu ie egie dan ikustera, Txatxamurkeko kideen buruetatik zer pasetan dan aurreikustea lan erreza eztan arren, giro ona egongo danaren dudarik eztekogu ta.

Hemen dekozue Txatxamurkeren komunikaue:

hilak 30 zapatuen KANPORAMARTXO JAN SESION!! 11:00etan tallerretan
bakotzak bere jana ekarri deiela! Ta instrumentu musikalak b ekarri!!
antolakuntzaren kontu saldea eta aterpea

TXATXAMURKE

TXATXAMURKE EGUNE

Astelehena, asteko egun gogorrena dala diñorie, eskerrak aste honetakoan txatxamurke egune ospatu gindule amenoagoa iteko. Egun luzea, baia labur baino laburragoa pasau zana.

IMG-20151228-WA0003
“EGUNON!
ESKERRIK ASKO TXATXAMURKE EGUN HONETARA ETORRI ZARIEN DANORI, AUPA ZUEK!
IAZ LEMOAKO ITURRIEK EZAGUTU GINDUZEN, ETA AURTEN GURE INGURUKO JENTEAK AUKERATU DAUZEN ARBOLAK IZINGO DIRE PASEO MATUTINOARAKO ATXAKIE.
ARBOLEA OSO GAUZE SINBOLIKOA DA, ESANAHI ASKO HARTZEAN DAUZENA TA MILE METAFORATAKO PROTAGONISTA, HEMEN ETA MUNDU GUZTIEN. BA BAI, ZEOZER BEREZIE DEKIE ARBOLAK… EZTA?
BUENO, BA HORIXE, GERO DELICATESSEN BAZKARIE TA EGUNE AKABETAKO KONTZERTUEK KARABIEN, EZTA GEHAU BEHAR DIFERENTEAK IZITEKO.
ONDO PASAU!”
Txatxamurkeren komunikaue

Goizeko 9:30ek jo ta bideari ekin geuntson. 7 baliente, 6 zuhaitz eta hainbat kilometro aurretik. Bai holan da, txatxamurke egune udazken amaieran izinik zuhaitzen bira bategaz hasi zan. 7 zuhaitzen artean, 4 hosto erorkorrak, bat inbisiblea eta bakarra hosto iraunkorra. Antolakuntzaren kudeaketa jo puntuan jartzen daurien datuak dudarik gabe. Goraipatzekoa da halan da be, inbisibleari (ebagite eta lurretik ataratako zuhaitza) eginiko replikea. Lan fine benetan.

Ibilbidearen inguruen bakarrik eskerrak emotea U. S.-ari eta I. A.-ri Lemoatx puntako zuhaitzak aukeratutearren eta martxara etortea ez erabakitearren. Egie da U. S. gurutzean topau gindule gure zain, martxaren bigarren zatie (dana aldats bera) iteko prest. Txatxamurketik detektibe pribau bet kontratau dauriela entzun dot, San Antolineko bidean egun horretako kotxe arrastorik dauen bilatuteko. Esatea be, ibilbidearen argazkirik eztirela publikauko parte hartzaileen egoera fisiko kaskarra agerien ez iztearren.

img730
Behin kirola inde, jateko ordue heldu zan. Delicatesen bazkari moduen saldu zana danon harridurarako, delicatessen bazkariei zin zan, antolakuntzakoak suterako esku txarra dekien arren, kontaktu onak dekiezala erakutsiz. Bazkarian prestaketaren irudirik be eztoguz iminiko sanidad blog hau ikusi leikelakoan. Menue ordea hau izin zan: “untau eta haginke” izeneko pintxo desberdinen segida bat ; “entsarlada”, bere ezti eta intxurrekaz; Gordon Ramseyn bitxikerietako bat dan “welligton txerri azpizuna”; sepia, patata, gamba eta txanpiek osoturiko “txibi honik nortzuk dira”; eta “txokolate sumendia”, “elurtxoak”, kafea eta kopa amaierea emoteko. Benetan delicatessen bat. Txalo bero bat sukaldarientzako.

Arrastien jokoak etorri zirean hezkuntza ereduaren eraginkortasuna kolokan itzi zauriezan zatiketakaz, arrautzekaz indeko marabareakaz, bertsoakaz, saskiratzeakaz, simpsonen inguruko interrogatorioagaz, txupito berezien prestaketagaz, kubatak esku bategaz iteko gai diren superheroiakaz, txotx perfektoak ataraten dauriezan itsuekaz… Espektakuloa ziurtatute.

Azkenik egune borobilduteko eta gauari agur duin bat emoteko, eskualdeko taldeen kontzertuak “uckaia” eta “the joloskors” taldeen eskutik.

ZORIONAK TXATXAMURKE, SEGIDU HERRIE ALIENAZIOTIK ATARATEN!!!