Category Archives: urteurrena

17. URTEURRENA

17 urte jokuek iten; 17 urte bazkariek preparetan; 17 urte poteoak animetan; 17 urte kontzertuek eskeintzen; 17 urte oin dala 17 urte lau gazte zoro, proiektu honegaz hasi zirela ospatuten. 17 urte, ehunka ekimen, baina ondikoarren sortzeko grinarekin.

Eta bai, laurentzanko jolas batetik edonok jolastuteko aukera emoten dauriezan jolasetara pasau ginen. Kantak explota, explotame, explo… explota mi corazon diño eta jipoidromoan buelta bat emon gindunean baten bateri ia bihotzak esplotau arren, globoak izin ziren apurtu zan bakarra. Jolasak eta jokalariek ikusite, nik behintzet batenbat desenkajau ingo zala uste nauen. Egoera ikusite, identidadeak be jabalinan jaurtiketa aprobetxau zaurien ihes egiten saiatuteko. Baten batena zuhaitz baten ostonduten saiatu zan; beste batenak ia Lemoatik urtetea lortu zauen; eta zelan ez, haizea kontra aukin zauenaren aitzakipean bi metro eskaz urrundutea baino ezauena lortu. Total, danak boltsikora azkenean! Ia hurrungoan… Eta jabeen agilidadea ikusite bitu erreza zala eskapetea e! Bai, askok bertan erakutsi zaurien pan limboagaz batera asako pate jaten dauriela, anuntzioak esaten dauen moduen pateak burdin pillo bat dekola frogatuz. Pena bat burdin guzti hau eurin gerrien pilatute gelditu izana. Beraz, zer esanik bez gerri kiroletako espektakuloaz.

Pare bat pote likidoak berreskuratuteko ta bazkiten. Paelleari itxurea hartutea kostau jakonez, ia ia bazkarie meriendan bihurtuten dogu. Halan da be, esatea holango kantidade handietan preparautako paellarik gozoenetariko bat izin dala. Bai, jaietako herri bazkarien egoten zarienok badakizue zetaz nabilen (kasu honetan errue igual gure paladarrana ta ez paelleana bea bueno). Ahoa beteta dekozule berez ezin dala berbarik in askotan entzun dogu, baina ezin dala kantau niri behintzet inoz eztoztie esan, beraz kantu bazkari polite geratu jakun baten bat letrakaz liau arren… Eskerrak letrea papelean agertan zala! Eta martzianoak bezala mahaian galdurik ibiltzen…! Bertan egon ez zarienok eztozue ulertuko agian azken komentario hau zetara datorren, baina niri be ondikoarren kostau iten jata ulertutea bertan gertatu zana. Buff, ze gitxi behogun barre batzuk botateko. Crema de orujoan eta patxaran errue agian edo benetan zoratute gauzenaren seinale, batek daki.

Behin kantuekaz hasite, si no somos capaces de dar el tono, que menos que dar la nota! Asi es que, poteo karaoke al canto! Esan beharra dago jugada arriesgaue izin zala eta lehenengo tabernara joan ginenean gauzek ezirela egon oso klaru eta ondo urtengo zanaren esperantza gitxiau. Baina bigarren kantea kantetako aurkeztu zan bikotea eguneko leloari kasu eginez, oso fuerte sartu zan asuntoari gorakada animiko ikaragarria emonez. Badau hortik honen bideo bat watsap batetik bestera saltoka. Ikusteko aukera badekozue, aprobetxau. 0% de tono, 100% de nota! Esan beharra dau oholtza ganetako izartxu bet be animau zala gugez parte hartutera. Ia argazkietan topetan dozuen. Buscando a estrelli!!

Aipatzeko be Zeinken cd barrian izenburuen sinesten hasi nazela, taldeko bateriaren azken egunetako arazo fisikoen ganetik, sormenaz eta kemenaz kontzertu akustiko kolaboratibo bat aurrera ataratea lortu zaurielako. Esfortsue eskertuten da, eta emaitza gozatu. Ta parkatu afaltan bez ez emotearren, bea guri be kontzertuek ezuntean harrapatu doskun.

Ta azkenik dj erdi punki, erdi errege inkaren emanaldia. Goihan Vehan ezizenaren atzean egoan benetako izena jakin gindunean klaru aukin gindun ez zala gauza serio bat urtengo. Arazoa zan zer izango zan asmatutea eta behin emanaldie amaitu ta gero, arazo bardinegaz segitan dogu. Berez, ezizena gohien musika iminten eta behean dantzetan ibiliko zalako zan, baina mikroagaz harreman sendoa in ta gero, dj-a emon beharrean monologistea emoten zauen. Musika artean ibiltekoa baino, el club de la comedian ibilteko tipoa. Beraz, parkatu dj bat espero zinduenoi ta bertara musikaz gozatzera etorri zinienoi, baina curriculume agindu zauenean udan Ibizan ibilitakoa zala iminten zauen. Zelan jakin juergan baino ez zala joan ta ezer ikasi barik bueltau…

Beraz egun hau leloana iten hasi ta amaitu zan moduen, oin dala 17 urte sortzeko sortu zana sortzen jarraitu daiela, betiere zorokeri puntu batekin. Gaztetxeko mahaiek egunero gogoratuten doskun moduen, asko heldututen dana, usteldute amaitan dauelako.

EZ IZAN SOSO, IZAN ZORO!!!

OHARRA: Gure dolumin bizienak eta besarkada beroena koktel lehiaketaren familiakide, lagun eta hurbileko jente guztieri, konturatu barik fusilau in gindun ta.

17. URTEURRENA

17 urte daroaguz zorokeriek iten eta eztekogu paretako asmorik. Horren adibide da zapatureko, urteurrenaren aitzakipean antolatu dogun egune. Beraz egunerokotasunetik, betikotasunetik, normala danatik urtetako gogoak badekozuz erdu, badeku zer ospatu ta!!!

Oharra: Bazkarire etorteko asmoa dekozuenok, mesedez eguena baino lehenago komentau. Olinpiadetarako aurretik apuntau ezkero hobeto, baina egunean bertan be apuntetako aukera egongo da.

EZ IZAN SOSO, IZAN ZORO!!! Eta ez ahaztu danon jaie dala, zu be proiektu honen parte zarelako!!!

img-20161120-wa0005