Category Archives: zuhaitz eguna

ZUHAITZ EGUNA

Askok zorotzat hartuoskuen zuhaitz baten berezko zuloan, beste zuhaitz bet landatutera joango ginela entere zirenean. Eta egie esan, zorokeri bet da. Baina “bua imaginau…” hitzekaz hasten diren esaldi asko izin dire eztabaida eta debate askoren abiapuntu. Hau ebidentemente, kasu horritako bat da. Pena bat izaten da, ematen diren eztabaida askok puntu muertoan itzi behar izitea martzianoen existentzia edota konspirazioen teoriak (momentuz) frogatu ezin doguzelako. Esategaz bariku beten orduek emon ginduzela gohian eta behean hitzen polibalentzien inguruen hausnartuten, uste dot nahikoa dala gaztetxea zoroetxe bihurtuteko. Baten batek egoera aurreikusi eta bere momentuen barroteak ipini zauzen leihoetan.

Beraz bai, momentu flojoagoak aukin badauz be, Karabieko egunerokotasunagaz liburu pare bat idazteko moduko material nahikoa dau. Gaurkoan, liburu horren pasarte bat idatzi gure izin dogu gaie interesantea irudituteaz gain, frogatutea posible ikusi doguleko; are gehiago egutegiek aitzakie iminten dauenean.

Askok galdetuko zarie ia zegaitik pinueri eskaini dotsegun hain ohore handie, jakinde zoritxarrez, protagonismo handiegie dekon zuhaitza dala. Ba egie esan, frutal batentzako zuloa txikiegie zalako. Halan da be, uste dogu pinuek be bigarren aukera bat merezi dauriela eta horregaitik, diru ekoizle izatetik, jakintza ekoizle izatera pasatu dogu. Momentuz ondo erantzun dau, baia batek daki zer gertatu leiken. Kritikoenak uste daurie landatu dogun zuhaitza epe laburrean hil ingo dala, zuhaitz egunean in dogun gauza bakarra zuhaitz bet heriotzera kondenatzea izanik; anbizio handiagoko kritikoak uste daurie zuhaitz barrien susterrak zuhaitz zaharra apurtuko dauriela, hau be heriotzera kondenatuz; baikorrenak ordea, uste daurie biek bizirautea lortuko dauriela… Eta zuk, zer uste dozu geratuko dala? Ez galdu aukera eta egin apustu!! Si Darwin levantase la cabeza…

Oharra: Esperimentu honetako landare guztiek, gaian aditua dan profesional baten gainbegiradaren babesean manipulatuak izan dira; eta hortaz, ez da inongo motatako izaki bizidunik mindu.

Advertisements