SAHARA HURRA!

Zoritxarrez egunero aukiten doguz munduan zehar emoten diren guda, borroka edo bihotzak uzkurtuten dauriezen gertakarien berriak. Baina ondikoarren be latzagoa da jakitea egunkari horritan ez direla danak agertuten. Saharak urteak daroaz errepresiopean eskubide eta independentzia baten alde borrokan, baina ez dogu ezagutza askorik horren inguruan. Ganera, Lemoan badira Saharatik etorritako hainbat herritar eta sarritan kulturartekotasuna asko aldarrikatuten dogun arren, esan geinke euren kulturaz be gauza askorik eztakigule. Beraz modu xume baten (eta espero dot etorkizunerako harreman baten abiapuntu izatea) biak uztartutea aukera polite izingo leikela pentsau gindun. Hasteko, bertako historia eta egoeraren berri emon euskun hitzaldia aukin gindun. Hizlaria Saharako … Irakurtzen jarraitu SAHARA HURRA!

MEMORIAREN ORBAINAK. AURKEZPENA

Aspaldiko partez ez dogule gaztetxea hain beteta ikusten, eta egie da be, herrie nahiko engantxeta egon dala proiektuegaz bideoklipe atara zanetik. Bertaratuen artean, gaueko protagonisten gurasoak izin dire gehiengoa. Euren seme alabei babesa emotera etorri direla esan daurien arren, guk badakigu bidaian indakoaz kotilleetan etorri direla. Gurasoak… Hala ere, “…historia beti heltzen zaigunez garaileek kontatua…” esaldie daroan poemagaz hasten da dokumentala. Eztakit bidai honetan garaileak nortzuk izin diren edota garaile eta galtzailerik egon dan, baina dokumentala bidaiarien mobilek gordeta dekiezan dokumentuekaz kontaute egongo bazan seguro ez zala bardine izingo. Non dagoz dokumentazioa galdu zauen tipoaren deklarazioak? Eta hoteleko seguratekin izandako … Irakurtzen jarraitu MEMORIAREN ORBAINAK. AURKEZPENA

MEMORIAREN ORBAINAK

Datorren barikuen be beste aurkezpen bat aukingo dogu Karabien. Kasu honetan ordea, lemoaztarrok izingo dire protagonistak. Izin be, aurkezpen honetan Lemoako gazteak memoria historiko eta giza eskubideen gaian aitzakipean Alemaniara indako bidaia batzean dauen dokumentala aukingo dogu. Erdu!!! Aurre-estrenaldian dokumentalak jasotako kritikak oso onak izin ziren ta!! Irakurtzen jarraitu MEMORIAREN ORBAINAK

ELKAR ESKOZIAKO DOKUMENTALAN AURKEZPENA

Helduek gaztetxetik ikustea ohikoa iziten de sarritan, baina ez kantidade hain handitan. Izin be, seme-alaba asko dire proiektu honetan parte hartu daurienak. Guraso horrin ahoetatik urten ziren kritika gehienak, bidaiarien nondik norakoak edota toma falsaren bat faltan bota zaurielako. Baina lemoaztar honik helburu zehatz batekin joan ziren Eskoziara eta dokumentala ikusi ondoren, ziurtatu geinke sobran bete dauriela. Erreferenduma dala ta, Eskozia danon ahoetan egotera pasau zan bere momentuen, oin indarra galdu baitau. Baina Eskozia betaurreko diferenteakaz ikusi daitekeen arren, gaie beti ikuspuntu politiko batekin enfokau izin dogu. Hori dala ta, dokumental hau ere ikuspuntu politiko batetik enfokatue egongo zala uste … Irakurtzen jarraitu ELKAR ESKOZIAKO DOKUMENTALAN AURKEZPENA

BISAIAK PROIEKTUAREN AURKEZPENA

80-90. hamarkadetan, Euskal Herrriko gatazkaren garai gogorren baitan, Frantses nazionalitatea zuten ibilbide arrunteko pertsona batzuek, sinesgaitzak ziren eta diren gertakari batzuk protagonizatu zituzten. Ekintzak eta hildakoak asteroko ogia ziren garai horretan beraz, Frantses hiritartasuna zuten eta ibilbide pertsonal konbentzionalaz garatu ziren gizabanako batzuek, nazio askapenerako borroka deitutako gatazkan aktiboki parte hartzea erabaki zuten. Nor ote ziren eta dira pertsona horiek? Zer egin ote zuten? Zerrek eragin ote zuen aldaketa erraldoi hori? Nolaz egin zuten jauzia? Gizakiaren aztereketa bat egitea da proiektuaren helburua, Euskal Gatazkak gizakiarengan izan dezakeen eragin sakona azalerazi nahiean.  … Informazio gehiago eskuratu ditzakezue: http://zuzeu.eus/euskal-herria/bisaiak-jauziaren-aurpegiak/ BISAIAK. JAUSIAREN AURPEGIA proiektuaren … Irakurtzen jarraitu BISAIAK PROIEKTUAREN AURKEZPENA