AK FEST

Badator oraindik bi urteko ibilbidea baino eztekon AK-16ren jaialditxoa. Arlonagusiako (Lemoako futbol zelaia) kornerra da euren jaioterria eta 2016. urtea euren jaiotze data. Datu bi horrik dire animazio talde honen izenaren jatorri. Sarritan futbolaren mundutik morala, zentzue eta behar bada koherentzia zalantzan jartzen daurien barriak helduten jakuz. AK-16 modu xume eta umoretsu baten kirol horren ariman ezarri diren deabru eta monstruen exorzismoa itera dator, herritik eta herriantzako lan eginez. Horren adibide da futbola, herrie eta umorea bat eginez Apirilak 28rako antolatu daurien egitaraue. Eurikaz batera Zeinke, Calling the riot, Kittu, Pantx selectors eta DJ Goihan Vehean topau ahalko doguz. Sartuiotsezu … Irakurtzen jarraitu AK FEST

DBHkoen KONTZETUE

Modu batera edo bestera ikasbidaiak norberaren garapenean edota heldutasunean eragine dekiela argi ikusi dogu bizitzako momentu horretatik pasau dogunok. Holango kasuetan ganera, biajea bera oso aberasgarrie ezpada suertatuten be, hori antolatuteko ostetik dauen autogestioan oinarritutako prozesu guztie bera bakarrik be oso aberasgarrie da. Kontzertue amaitu zaurienean (ta irakaslea harro sentiduteko moduko kontzertue izinde ganera) irakasleei notatan 10 bat eskatu eutsien. Irakasle baten erantzune ordea, emaitza baino garrantzitsuena prozesue dala izin zan ta hori ahiztuteko. Pozten gaitu modu batera edo bestera prozesu horren parte izine. Pena bat hain jente gitxi agertu izin zana… Esan moduen txapela kenduteko moduko kontzertue geratu zan. … Irakurtzen jarraitu DBHkoen KONTZETUE

IKASBIDAIRAKO KONTZERTUE

Bariku honetako kontzertue berezie izingo da, gauean izin beharrean arrastiz iziteaz gain, DBHko ikasleen ikasbidaiako gastuei aurre iteko proposamen bat dalako. Ikasleak izan ziren gugana jo zaurienak espazio eske ta azkenean hemen aukingoguz. Beraz, erdu autogestioan hasi dan bidai honetako pausuei erreztasunek emotera. Gogoratu, biher 17:00etatik aurrera Karabien!! Irakurtzen jarraitu IKASBIDAIRAKO KONTZERTUE

SAGARDOTEGIE

Etxean sagardotegire goazela esaterakoan formal ibilteko da orokorrean jasoten dogun erantzune. Ta arrazoirik etzakie falta. Bertakoen testigantzak hile honitan Hernani ta Astigarraga joko zelai konplexu eta arriskutsuak direla argi izten daurie. Guk aurten, formaltasunaren zale horrik lasaitutearren 6 monitore eroan doguz; edo behintzat izena emoterakoan holan izendatu zaurien eurin burue. Eskerrak anonimatoan mantendu zirela azken unerarte, eurin inguruko anekdotak ezaurielako asko lagunduko giroa lasaituten. Ene bada… Hala ere, sagardotegi garaien inguruen dauzen aurreiritzi guztien ganetik jende serioa garenez, bidai pedagogiko kultural bat antolatu gindun. Monitoreek sagardotribial bat antolatu zaurien murgilduko ginen munduaz gehiago jakiteko eta bide batez, autobuseko bidai amenizetako. … Irakurtzen jarraitu SAGARDOTEGIE

EZ DA KASUALITATEA

Lehenik eta behin, eskerrak emotea udalari martxoak 8ko egun historikoan biharamunean hain saio berezie gurera ekartearren. Bertsolaritza modan dagoen garai honetan, bere inguruan sortuz doazen saio estilo diferenteak kulturalki herri hau aberastuten dauriela frogatu gindun beste behin ere. Kasu honetan bertsoa eta musika uztartutea tokau zan. Gripe baten mokoen gertutasunak eta totoen joan etorriek sortutako berotasunak gitxi tardau zaurien giroa pil-pilean iminten. Gaztetxea belaunaldi diferentetako jendeaz bete zan eta ezebe gehiago sartzean ez zala emoten zauenean, pujak agertuten hasi ziren gaztetxean toki nabarmen bat okupatu zaurienerarte. Depilazioaren gaiak bere xarma euki zauen eta laukote honek hasieratik argi itzi zauen ahoan … Irakurtzen jarraitu EZ DA KASUALITATEA

MARTXOAK 8

Emakumeen nazioarteko egun honetan planto egitera deitu da gizartearen zati bat, norbanako bakotzak gizarte justuago baten aldeko haziek plantau deiguzan. Azken finean, paro bat da parau barik gizarte pareago bat lortuteko. Horren harire, biher udaletxetik antolatuta bertso saio musikatua aukingo dogu Karabien. Pikotekoa be iminiko dogu, beraz burue ta gizartea elikatuteaz gain, sabela be elikatukogu. Erdu!! Irakurtzen jarraitu MARTXOAK 8

RUN TO FEST

Aspalditik eztogule disfrutetan musika estilo honetako gau bategaz ta zelan ez, Run Together fanzinaren ekoizleen eskutik heldu behar zan. Ohore bat da gutzako asanblakide baten proiektuek hauspotuteko tresna bilakatutea; are gehau proiektu horrik normalean ohitute gauzenetik diferenteak direnean. Aniztasunean aurkituko dogu oparotasuna!! (Proverbio gaztetxero) Gaur egun, gero eta nabarmenagoa dan izaki agenda-bete estresauen gizarte honetan zaila izaten da barikuetan juerga bat antolatutea. Halan da be, gau honetan reggae ska doinuen artean “Don’t worry be happy” sena gureganatu gindun kanpotik etorritakoei konpañia inez (kontutan aukin behar dogu lelango garraio publikoa goizaldean izin zala). Bai, oingoan be gaba luzatu in zan. Berez, … Irakurtzen jarraitu RUN TO FEST

RAUST! + PELAX

Garai batean mitikoak ziren barikuetako kontzertuetara bueltau gara oingoan Raust! eta Pelaxen eskutik; bata bere EPa aurkeztuz eta bestea bere disko barrie. Raust!entzako debute zan bitartean, Pelax pasadan urtean be aukin gindun Karabitik bueltaka bere lehen diskoa aurkeztutean aitzakiegaz. Ikusten da gustokoa dogule musika hori. Hori bai, egun hartan moduen (eta gure izaeran errotuz doan ezaugarrie izanik) oingoan be ordu beteko atzerapenagaz hasi zan dana. Arratien ohituran bihurtu dire tamaina horretako atzerapenak, bea egie da agian gehiegi pasau ginela, kontzertue ikustera beren beregi etorri zirenentzako lar luzatu zalako gaua. Beste batzuei ondikoarren gehau luzatu jakien gaba, bea ezkoaz horretan sakonduten … Irakurtzen jarraitu RAUST! + PELAX